André Kertész

argazkilari hungariarra

André Kertész, Kertész Andor jaioa, (Budapest, 1894ko uztailaren 2a - New York, 1985eko irailaren 28a) hungariar argazkilaria izan zen. Argazkilaritza modernoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan da. Merkataritza ikasketak egin zituen, eta Budapesteko Burtsan lan egin zuen. Lehen soldatarekin argazki-makina erosi zuen, eta zeregin horretara jarri zen. Bere argazkietan denetarik ikus daiteke: kaleko irudiak, herrixketako bizimodua, haurrak, animaliak, paisaiak... eguneroko irudi arruntak. 1925ean Parisera joan zen, eta han egin zuen lanik oparoena. Lehen argazki-erakusketa 1927an egin zuen Parisen. Vu argazki-aldizkariko lankide garrantzitsuenetako bat izan zen. Berari eskainia izan zen Georges Pompidou eraikineko lehen argazki-erakusketa. 1944an Estatu Batuetako hiritartasuna lortu zuen.

André Kertész

(1982)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndor Kertész
JaiotzaBudapest1894ko uztailaren 2a
Herrialdea Hungariako Erresuma
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1985eko irailaren 28a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, idazlea, fotokazetaria, kazetaria eta photo artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm2388070 Musicbrainz: 99d3e6d5-a742-42de-a6d3-807bb0691136 Discogs: 2236075 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Kertész