Orbaizeta

Nafarroa Garaiko udalerria

Orbaizeta[2] Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerria da, Aezkoa ibarrean dagoena, Zangozako merindadean, Iruñetik 59 kilometro ipar-ekialdera. Iratiko basoaren mendebaldeko ate naturala. Ibarreko udalerririk jendetsuena da, eta euskaldun gehien dutenetatik hirugarrena. 2017an 200 biztanle zituen.[3]

Orbaizeta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Orbaitzeta eliza.JPG
Herriko eliza eta inguruko etxeen ikuspegia.

Orbaizetako armarria


Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Coat of Arms of Aezkoa Valley.svg Orbaizeta
Alkatea Sergio Mugica Chapar
(Txantxalan)
Posta kodea 31670
INE kodea 31195
Herritarra orbaizetar
Kokapena
Koordenatuak 42° 58′ 27″ N, 1° 13′ 43″ W / 42.9742°N,1.2286°W / 42.9742; -1.2286Koordenatuak: 42° 58′ 27″ N, 1° 13′ 43″ W / 42.9742°N,1.2286°W / 42.9742; -1.2286
Azalera 81,85 km2
Garaiera 765 metro
Distantzia 60 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 195 (2019)
Red Arrow Down.svg-2 (2018)
Dentsitatea 2,54 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 9,7
Zahartze tasa[1] % 33,11
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,78 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,85 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 36,99 (2010)
Euskararen erabilera % 9,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.orbaizeta.com

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Orbaizeta Aezkoako ipar-erdialdean dago, 764 metroko garaieran. Iparraldean Nafarroa Behereko Eiheralarre eta Ezterenzubirekin du muga, ekialdean Otsagabiarekin, hegoaldean Orbara eta Hiriberrirekin, eta mendebaldean Luzaide eta Orreagarekin. Bost auzo ditu: Mendikoa, San Pedro, Larraun, Orbaizetako ola eta Arrotxapea.

82,31 kilometro koadroko eremua hartzen du, Aezkoa mendia barne; izan ere, mendi zabal hau (67,11 kilometro koadro) administratiboki Orbaizetakoa bada ere, Aezkoako 9 herrien jabetza komunala da, eta Aezkoako Batzar Nagusiak kudeatzen du.[4]

Klima eta landarediaAldatu

Aezkoako gainerako herriek bezala, mendialdeko klima ozeanikoa dauka (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera.[5] Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu artekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.600 milimetro artekoak. Urteko euri egunak 130 inguru izaten dira; azarotik apirilera elurra egiten du maiz.[6]

Herrigunetik kanpo, Irabiako urtegitik gertu, 822 metroko garaieran, Nafarroako Gobernuak paratutako estazio meteorologikoa dago; hauek dira bertako balio klimatologikoak:

      Datu klimatikoak (Irabia, Orbaizeta[7])      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.5 22.1 25.2 29.0 31.7 36.1 36.6 37.4 33.2 28.4 24.8 17.4 37.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.1 8.1 12.0 14.1 17.9 21.5 23.7 24.2 20.1 16.5 10.8 7.1 15.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.4 2.7 5.8 8.0 11.5 14.9 16.7 16.9 13.5 10.7 5.8 2.9 9.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.9 -1.1 1.0 2.9 6.1 9.4 11.3 11.5 8.7 6.5 2.2 -0.3 4.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.6 -13.6 -15.7 -5.7 -1.9 2.0 2.7 2.8 0.8 -3.3 -9.4 -14.9 -15.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 217.0 197.4 174.0 184.7 144.7 106.0 70.0 69.0 117.1 170.4 245.9 189.4 1885.6
Iturria: meteo.navarra.es[8] prezipizazioa: 1991-2017; tenperaturak: 1992-2017

Orbaizetako basoetan haritz kandugabeak eta, batez ere, pagoak dira nagusi.[6]

HistoriaAldatu

Erdi Aroan Orbaizetak Aezkoako herri guztiekin batera ordaintzen zuen urteroko petxa. 1377ko suteak ia erabat suntsitu zuen herria: eliza, 30 etxe eta 26 garai kiskali ziren.[9]Joan II.a erregeak kaparetasun pribilegioa eman zien aezkoar guztiei 1462an.[6] 1771-1775 bitartean, Euskal Herriko azienda gehienak hil zituen epizootia batek; Aezkoak 3.500 behi buru galdu zituen.[9] Orbaizeta 1845ean bihurtu zen udalerri independente, Aezkoako udala desegin zelarik.[6]

1784an, Larraungo burdinola eta Aezkoa mendia bereganatu zituen Espainiako koroak, eta armak egiteko fabrika bat eraki zuen: Orbaizetako ola. Horren xedea Espainiako armada arma eta munizioz hornitzea zen. Orbaizetako ola ia mende bat egon zen martxan, eta garai hartako gerrek oso eragin zuzena izan zuten lantegiaren eguneroko jardueran. Gerretan ola erre egin zuten armadek, eta beste hainbestetan berregin zuen koroak. Lehen aldiz frantziarrek erre zuten, Konbentzio Gerran. Ondoren, Iberiar Penintsulako Gerran erre zuen Napoleonen armadak, eta hirugarren aldiz karlistek Lehen Karlistaldian. Hirugarren Karlistaldian erabat hondatu zuten karlistek, eta lantegiak beste hamar urte jarraitu zuen arren, 1882an behin betiko gelditu zen.[10]

XX. mende hasieran, Aezkoako indiano batzuek “El Irati S.A.” enpresa sortu zuten. Nafarroako industrializazioan garrantzia handia izan zuen enpresa horrek, Irabiako urtegia eta Betolegi eta Irabiako zentralak eraiki zituen Orbaizetako lurretan.[11]

DemografiaAldatu

Aezkoako gainerako herriek bezala, Orbaizetak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona; 1950ean 537 bizilagun zituen, eta 200 besterik ez 2017an.[3]

Orbaizetako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2007an Orbaizetako alkate kargurako Agrupación Electoral Independiente Orbaiceta (AEIO) aurkeztu zen, eta Jesus Maria Eginoa Barberena aukeratu zuten. Baliogabeko botoak 46 izan ziren (botoen %13,33) eta 47 boto zuri izan ziren (botoen %45,19). Abstentzioa %46,67koa izan zen. 2011ko udal hauteskundeetan ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Txantxalan izenekoa. Fermin Erdozain Larrañeta atera zen alkate. 2015ean, Txantxalan bakarrik aurkeztu zen, eta Sergio Mugica bilakatu zen alkate.

Urtea Alderdia Botoak Zinegotziak
1979 Agrupación electoral independiente Orbaiceta - 4
Gure Aezkoako Herria - 3
1983 Agrupación electoral Gazteak 115 4
Gure Aezkoako Herria 80 3
1987 Agrupación electoral Gazteak 100 7
2003[12] Agrupación electoral independiente Orbaiceta 75 5
2007[13] Agrupación electoral independiente Orbaiceta 40 4
2011[14] Txantxalan 97 5
2015[14] Txantxalan 95 5

AlkateakAldatu

2007-2011 Jesús Maria Eginoa Barberena AEIO
2011-2015 Fermin Erdozain Larrañeta Txantxalan
2015-2019 Sergio Mugica Chapar Txantxalan

UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: San Pedro kalea, 51

Azpiegitura eta garraioakAldatu

Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak herrian du hasiera; honako ibilbidea egiten du:

EuskaraAldatu

2010ean biztanleen %37 euskalduna zen, ibarreko ehunekorik handienetakoa. Horietako batzuk aezkeraaz mintzatzen dira, bertako euskalkiaz. Herriko gazteak (25-30 urtetik beherakoak) euskaldunak dira, derrigorrezko ikasketak D ereduan egin dituztelako. Nafarroako Foru Komunitateko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago.

KulturaAldatu

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Jaiak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroren omenez. Horrezaz gain, San Esteban ermitara erromeria egiten da uztailean, eta abuztuaren erdialdean Aramuñoko Amarenera joan ohi da.[15] Inauteetan gazteak etxez etxe ibiltzen dira eskean, soinua lagun dutela. 2008tik aitzina, lehengo inauteetako pertsonaiak (madamoak, madamak eta muzuzarko edo mozorroak) berreskuratu dituzte, eta baita Joko-dantza ere.[16]

GR 11 ibilbideaAldatu

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da.


Ondasun nabarmenakAldatu

Herriko etxe asko berritu badira ere, estilo gotikoko leiho, arku eta giltzarriak ikus daitezke.

  • Urkuluko dorrea. erromatar dorrea da, Urkulu mendiaren kaskoan dagoena. K.a. I. mendea eraiki zuten, Akitaniaren konkista ospatzeko ziur asko.[19] XIX. mendeko gerretan zelatari-dorre gisa erabili zuten.
  • Soroluze. Soroluzen dagoen lubaki egiturak kostaldetik Orhirainoko gotorleku-kateko zati zen. XVIII. eta XIX. mendeetako gerrateetan eraiki zuten.
  • Arlekiko gaztelua. Harri handiz osaturiko eraikin misteriotsua da. Horren inguruan datu zehatzik ez badago ere, Erdi Arokoa izan daiteke. Hiru altueratan egituratua dago eta bi korridorek inguratzen dute gotorlekua. Olatik abiatzen den xendari jarraituz irits daiteke hara. Aeskoako eta Iratiko oihaneko ikuspegi ederrak daude.
  • Arburuako behatokia. Orbaizeta herritik abiaturik Arburura daraman bidea jarraituz iristen da;a bertatik ibarreko zenbait herri eta Irati ibaia ageri dira.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  3. a b Navarra: Población por municipios y sexo. 2017. ine.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-10.
  4. Ibarraren Batzar Nagusia. aezkoa.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
  5. Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Pirinioaldea. meteoeu.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-11.
  6. a b c d Orbaitzeta. enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-20.
  7. Irabiako estazio automatikoa, meteo.navarra.es
  8. Irabiako estazio automatikoa: fitxa klimatikoa, meteo.navarra.es
  9. a b Orbaizeta: historia. orbaizeta.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-21.
  10. Arrizurieta, Irune. Olaren zori txarra. Berria egunkaria, 2011ko irailak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-21.
  11. Castiella Rodríguez, María. "El Irati S.A.". Una empresa diversificada: electricidad, montes, destilería y ferrocarril. Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 53, Nº 197, 1992, págs. 697-726, navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-21.
  12. Elecciones locales 2003: Orbaitzeta. elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  13. Elecciones locales 2007: Orbaizeta. elpais.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  14. a b Elecciones locales 2015: Orbaizeta. elecciones.mir.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  15. Festak eta usadioak. orbaizeta.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  16. Inauteria. orbaizeta.blogariak.net . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  17. a b Arozamena Ayala, Ainhoa. Orbaizeta. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  18. Orbaizetako arma fabrika. turismo.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  19. Orbaizeta. Atlas del Patrimonio Artístico y Cultural, lebrelblanco.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa