Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Belgikan eta Frantzian goi ikasketak egin eta Alderdi Komunistan sartu zen. Bere herrira itzulirik, Ardatzeko indarren aurkako erresistentzia antolatu zuen Bigarren Mundu Gerran, eta Askapen Nazionalerako Fronteko buruzagia izan zen. 1941ean, Albaniako Alderdi Komunista (1948tik aurrera Albaniako Langileen Alderdia izan zena) sortu eta idazkari nagusi jarri zen. 1944an, herrialdea askaturik, behin-behineko lehendakari eta indar armatuen buru izendatu zuten. 1945eko hauteskundeen ondoren, kontseiluko lehendakari izan zen, eta 1946an Albaniako Herri Errepublika sortu berriaren buru.

1954an gobernu eta estatu karguak utzi zituen, baina alderdiko idazkari nagusi izaten jarraitu zuen hil arte. Sobietar Batasunaren eta Txinako Herri Errepublikaren arteko gatazka ideologikoan, Txinarekin bat egin zuen, eta Albanian iraultza kulturala indartzen saiatu zen, herrialdeko kultura erlijiosoaren aurka besteak beste. 1976an Mao hil ondoren, Txinako Herri Errepublikak harturiko bideari errebisionista iritzirik, bi nazioen arteko harremanak hoztu egin ziren. 1973. urtean bihotzekoa pairatu ondoan, haren osasuna makalduz joan zen. 1982an oroitzapen liburu interesgarria argitaratu zuen, batez ere erresistentzia garaiaz diharduena. 1985ean hil zen.

ErreferentziakAldatu