Joseba Larratxe Berazadi edo Josevisky (Irun, 1985eko martxoaren 1a) arkitekto, marrazkilari, eta komikigile gipuzkoarra da. Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean Berria egunkarirako (Matraka gehigarria), eta Nabarra zein Aldiri aldizkarietarako kolaborazioak egiten hasi zen.[1]

Joseba Larratxe

Bizitza
JaiotzaIrun1985eko martxoaren 1a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea
Izengoitia(k)Josevisky

Unai Irurriaga eta Harkaitz Canoren gidoiarekin Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar, 2022) komiki-liburuarengatik 2023ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen.[2] Gainera. egin dituen beste lanen artean, azpimarragarriak dira, batetik, Basolatik berri onik ez (Xabiroi, 2020) komikia Orbaizetako arma fabrikari buruzko istorio fantastikoa,[3] eta bestetik KKLRD egitasmoa, Lazaro Yak Boldorekin batera eta Sexty Sexers taldeko kide baten kolaborazioekin abian jarritakoa.

Komiki tailerrak eman izan ditu Beran, Tolosan[4] eta Usurbilen. Eta hitzaldiak eta erakusketak, berriz, Gasteizen, Donostian,[5] Irunen,[6] Ibarran, Getarian, Beran, Larzabalen eta Bartzelonan.

 
Komiki-saioa Ni ez naiz Mikel Laboa komikiaren egileekin (Intxaurrondo, 2023-01-10)[7][8]

Asko dira Joseba Larratxek burututako lanak. Hona hemen azken urteotan nabarmendutakoak:

Disko azalak

aldatu

Bideoklipak

aldatu

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 20 · joseba larratxe, josevisky. Magala Podcasta- Antxeta Irratia - Spotify 2024-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  2. a b c Rey Gorraiz, Uxue. (2023-10-11). «Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  3. a b Basolatik berri onik ez – Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxe | Xabiroi. 2020-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  4. «Joseba Larratxe: "Oso marrazki sinple eta eskematikoekin komiki bikainak egin daitezke"» uberan.eus 2015-09-18 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  5. (bideoa) PKN Donostia vol. 5. 2011-04-07 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  6. «Joseviskyren erakusketa Irunen irailean» Eibar.org 2011-09-03 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  7. «Ni ez naiz Mikel Laboa» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  8. Komiki saioa: Ni ez naiz Mikel Laboa (2023-01-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  9. Ubeda, Ima. (2013-11-24). «Irrazionala den ororen aitortza da 'Katu hegoduna' komikia» Argia in: Yurre Ugarteri elkarrizketa. (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  10. Torner Zabala, Jon. (2015-06-16). «'Josevisky'-ren estreinako komikia AEBetako 'Vertigo' argitaletxearentzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  11. «EITB Kultura Transit: Joseba Larratxe (Josevisky) marrazkilaria» (bideoa) Kulturklik 2015-11-18 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  12. «Eneko Aritza. Lehen errege baskoia» Berria 2017-02-12 (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  13. Ganbelai, Pakito. (2017-04-28). «Joseba Larratxe, “Josevisky”: Ez da izango» zuzeu.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-27).
  14. Joana Maiz. 2019-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu