Ireki menu nagusia

Leire Urbeltz (Iruñea, Nafarroa, 1985eko ekainaren 4a) Iruñean jaiotako euskal ilustratzailea da, Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu ilustratu dituen, baina bestelako ilustrazio lanak ere egiten ditu.

Leire Urbeltz
Leire Urbeltz.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1985eko ekainaren  4a (34 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea

Ilustratzaile ibilbideaAldatu

Lehenengo, Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko unibertsitatean (EHU); Margolaritza alorrean, hain zuzen. Ikasketa hauek bukatutakoan, Ikus-entzunezko Komunikazio Teknikei buruzko ikastaro bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. EHUn, ikerketa eta sorkuntza masterrak ere burutu zituen 2011n; baita i con i eskolan ere. Azken hau, haurrengan zentratutako ilustrazioei begira (2013).

Beka ugari eskuratu ditu: besteak beste, BilboArte Fundazioak eta Galtzagorri Elkarteak Marraz(i)Oak topaketetan parte-hartzeko emandakoak eta Pekingo Manga Art Studioren beka.

Haur eta gazte literaturan bere lehen hastapenak Yolanda Arrieta idazlearen eskutik eman zituen, Galtzagorri Elkartea-ren bitartez; eta , Amarunen Alamandrea izan zen, hain zuzen ere, elkarrekin sortu zuten lehenengo lana. Orduz geroztik, beste euskal idazleen testuak ere ilustratu ditu: Castillo Suarez (Ebelina Mandarina), Joxe Martin Elexpuru (Laminen sekretua) eta Itziar Madina (Arritxu eta Mago Zurien Anaiadia) idazleenak, esaterako.

Berak ilustratutako bost liburu, gutxienez, ditu argitaratuak Euskal Haur eta Gazte Literaturari dagokionean. Eta, bestelako lanak ere egin ditu; hala nola, Almanakak eta Sancho el Sabio liburutegia-ren 50. Urteurrenerako erakusketaren katalogoa.

Liburuak argitaratzeaz aparte, erakusketak ere egin ditu, esaterako, Canvas Galerietan. Bilbao Arte Fundazioak antolatutakoetan, eta, "Aldi baterako nago hemen / Yo soy una temporera aquí/ I'm temporary here" erakusketa Iruñean.

Horrez gain, irakasle lanak ere egiten ditu, izan ere, tailer eta ikastaroak eskaintzen baititu.

Bestalde, Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroko hezkuntza ekintzen diseinuaren arduradun taldearen parte izan dela 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan zehar.[1]

LanakAldatu

Haur eta Gazte Literatura[2]Aldatu

 
Leire Urbeltzek sortutako irudia: Mamaperro

Helduen Literatura:Aldatu

SariakAldatu

Arte Gaztearen Topaketak saria irabazi zuen, Arte plastikoen alorrean, 2015.urtean, Far East Folk Tales (Ekialde urruneko herri ipuinak) lanarengatik.

ErakusketakAldatu

  • 2012 — Nobody Knows. Leire Urbeltz., Erakusketa kolektiboa. Bilboarte Fundazioa , Bilbo[3]
  • 2013 — Plants that are not green. Leire Urbeltz Erakusketa., , 2013ko irailaren 7tik irailaren 27ra '. Bilboarte Fundazioa , Bilbo[4]
  • 2013 — No me sé en si / Ez naizen hortan. Leire Urbeltz., Canvas Galeria , 2013ko azaroaren 15etik abenduaren 18ra, Iruñea[5]
  • 2013 — Canvas-Paris. Leire Urbeltz., Erakusketa kolektiboa. Canvas Galeria , 2013ko irailaren 8tik urriaren 9ra, Iruñea[6]
  • 2014 — Me gusta. Leire Urbeltz., Erakusketa kolektiboa. Canvas Galeria , 2014ko apirilaren 14tik maiatzaren 10ra, Iruñea[7]
  • 2015— Ilustratzailearen txokoa: Leire Urbeltz., Aiete Kultur Etxea , 2015ko ekainaren 17tik irailaren 13ra, Donostia[8]

ErreferentziakAldatu

  1.   Ilustratzailearen txokoa: Leire Urbeltz .
  2.   Leire Urbeltzen bibliografia .
  3.    .
  4.    .
  5.    .
  6.    .
  7.    .
  8.    .

Kanpo loturakAldatu