Mamen Moreu

Ilustratzaile eta komikigile

Mamen Moreu (Huesca, 1985eko otsailaren 22a) Bilbon bizi den ilustratzaile eta komikigilea da.

Mamen Moreu

Bizitza
JaiotzaHuesca1985eko otsailaren 22a (39 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta komikigilea

Biografia

aldatu

Bartzelonan ikasi eta hainbat liburu-dendatan lan egin ondoren, 2009an bere ibilbide profesionalari ekin zion, Marcela pertsonaiaren tirak marraztuz, El Jueves aldizkarian. Lankidetza horrek 2016ra arte iraungo zuen, eta, ondoren, asteroko orrialde finko bat, Dolores y Lolo, eta beste kolaborazio batzuk egin zituen. TMEO aldizkarian ere kolaboratu du, eta, noizean behin, beste aldizkari batzuetan ere bai, hala nola El Balancín aldizkarian.[1]

2015ean, Bartzelonako Nazioarteko Komiki Aretoan egile errebelazio sarirako izendatu zuten. Izendapen hori, Astiberri argitaletxeak argitaratuko Resaca, bere lehen eleberri grafikoagatik izan zen. Lan onenaren, gidoi onenaren eta marrazki onenaren sarietarako ere izendatua egon zen 2014an emandako Aragoiko Komikiaren IV. Sarietan. 2018an bere bigarren eleberri grafikoa argitaratu zuen: Desastre.[1]

Komiki liburu kolektibo ugaritan parte hartu du, hala nola Enjambre (Norma editoriala, 2014), Institutos (Astiberri, 2014) edo Teresa Perales cómics (Telefónica Fundazioa, 2016).[2]

Komikigile eta gidoilari lanak beste ilustrazio lan batzuekin uztartzen ditu. Komikigintzari buruzko hitzaldiak eta haur eta helduentzako marrazki tailerrak ere eman ditu. Ilustratzaile gisa Estrella Galicia, Line edo Gibson bezalako markentzat lan egin du.[1]

Komiki albumak

aldatu

Monografikoak

aldatu

Kolektiboak

aldatu
  • 2014 Enjambre. Norma Editorial.
  • 2014 Institutos. Astiberri.
  • 2014 Todas putas: los cuentos gráficos. Dibbuks.
  • 2015 Las chicas pintan mucho. Fnac.
  • 2015 Hormigas. Hormigas.
  • 2015 Emoticonos "La pandilla histriónica". Line
  • 2016 Los grandes inventos del 2016. Fnac.
  • 2016 Teresa Perales cómics. Telefónica Fundazioa.
  • 2017 Cómic on fire. R2 Media Factory
  • 2018 El futuro es cómic. Fnac.
  • 2019 Muy raras. Panoli creaciones
  • 2020 Lecturas a domicilio. Astiberri.

Sariak

aldatu
  • X Premios del Cómic Aragonés. 2020. Marrazki onenaren kategorian 1. Saria. "Dolores y Lolo 2: ¡Viva la Revolución!" lanarekin.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Astiberri Ediciones» www.astiberri.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Actividad de mamenmoreu» Domestika (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  3. «Mamen Moreu, triunfadora en los X Premios del Cómic Aragonés» www.diariodelaltoaragon.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).

Kanpo estekak

aldatu