Maite López

Idazlea, itzultzailea

Maite López Las Heras (Azkoitia, Gipuzkoa, 1985eko martxoaren 29a) idazlea, poeta eta itzultzailea da.[1]

Maite López

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1985eko martxoaren 29a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta poeta

Literaturaren Zubitegia: 1077

Biografia

aldatu

Filologia klasikoa ikasi zuen. Irakaslea da bokazioz eta poesia sortzen du. Bere poesia bat, Madrilgo zebra bide batean ikus daiteke.[2] Safo greziarraren poemak itzuli ditu. Zuzenean grezieratik euskaratu du gaur egunera arte iritsi den Saforen poesia guztia, eta Balea Zuria argitaletxeak eman du bilduma argitara.[3] Zuzenean eoliar dialektotik euskaratu ditu haren poemak, tarteka gabernaztelera ere makulu hartuta, olerkien egoera «eskasa» zenean. «Libre xamarra izan da itzulpena, baina beti originala oinarritzat hartuz» Poemen aurretik, 21 orrialdeko hitzaurrea ere txertatu dio liburuari itzultzaileak, egileari, sasoi historikoari eta orduko literatur joerei buruzko azalpenekin.[4]

Ipuin lehiaketak ere irabazi ditu Maite Lopez Las Herasek.

Poesia

aldatu
 
Poema Madrilgo zebrabidean
  • Pienso luego escribo (Circulo Rojo, 2018)[5][6]
  • Poetandreak literatura greko-latindarrean (Balea Zuria, 2022)[7]

Saiakera

aldatu

Itzulpenak

aldatu

Sariak

aldatu
  • Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren irabazlea bi ediziotan
  • 2023an ere Bizenta Mogel ipuin lehiaketa irabazi zuen.[9]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Maite López Las Heras» www.escritores.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  2. «Maite Lopez Las Herasen poesia, Madrileko zebra bide batean - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  3. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-07-05). «Safo, «pentsamendu askeegia» izanagatik zigortutako olerkaria» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  4. a b Astiz, Iñigo. «Ezagutzen den Safo osoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  5. (Gaztelaniaz) Maite López Las Heras. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  6. (Gaztelaniaz) ««En esta sociedad tan tecnológica veo cada vez más necesaria la poesía»» El Diario Vasco 2018-07-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  7. Rodriguez, Naroa Torralba. «Poetandreak, 'damnatio memoriae' eraisteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  8. Alzuru, Jone Bastida. «'Amatu', amez espero denaz harago» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  9. «Maite Lopez azkoitiarrak irabazi du 41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).

Kanpo estekak

aldatu