Irantzu Castrillo

Athletic Club-eko futbolaria. Superligako txapelduna 2003, 2004 eta 2005ean

Irantzu Castrillo Sainz de Murieta (Bilbo, 1985eko uztailaren 9a) euskal irakaslea eta futbolari ohia da. Erdilaria bazen ere hegaletik ere jokatzen zuen, ezkerrean nahiz eskuman, eta aurrean nahiz atzean.

Irantzu Castrillo

Bizitza
JaiotzaBilbo1985eko uztailaren 9a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic /
Athletic Club2002 / 2006703
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera167 zentimetro

Irakasletza ikasi zuen, eta irakasle aritzen da futbola utzi zuenetik.

Ibilbide meteorikoa

aldatu

Txikitan eskolan futbitoan aritzen zen, eta eta eskolako taldetik zuzenean pasa zen elitezko taldea zen Leioa taldera 2001-02 denboraldian, hasieran B taldean ibili zen, baina denboraldi erdian lehen taldera ere pasa zen. Eta talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Leioa EFT taldea Athletic Club bihurtu zen.[1]

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[1]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabaziz zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Irantzu Athleticekin, 17 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[1]

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.[1]

Guztira Athleticen 4 denboraldi egin zituen, 78 partida eta 4 gol.[2]

Bizkaiko selekzioan

aldatu
 

2003an Bizkaiko andren futbol taldeak Akitaniako taldeagaz jokatuko zuenean ere aritu zen irantzu Usansoloko Unkina futbol-zelaian. Talde horretan jokatu zuten Athletic taldeko Iraia Iturregi eta Irantzu Castrillo, Umore Ona taldeko Ainhoa Vez, Bilbaoko Alazne Santa Llana, eta Erreka-ortuko Irune Murua.[3]

Euskal Selekzioa

aldatu
  • Espainiako txapeldunordeak selekzioaren 2002an
  • Jokalaria 25 azpiko selekzioan

Kirol ibilbidea[2]

aldatu
Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Golak Part. Golak Part. Golak
La Merced - 2010-11 - - - - - -
La Merced - 2009-10 - - - - - -
La Merced - 2008-09 - - - - - -
La Merced - 2007-08 - - - - - -
La Merced - 2006-07 - - - - - -
La Merced - 2005-06 - - - - - -
Athletic Club 1. 2005-06 15 0 0 0 1 0
Athletic Club 1. 2004-05 15 1 0 0 2 0
Athletic Club 1. 2003-04 22 0 0 0 3 1
Athletic Club 1. 2002-03 18 2 2 0 - -
Leioa B - 2001-02 - - - - - -

Palmaresa

aldatu
  • 2002-03 Superliga
  • 2003-04 Superliga
  • 2004-05 Superliga

Gogoratzekoak

aldatu
  • 2002-11-24: Ligako bere lehenengo gola (1-0, 7. minutuan) Athletic 5- Pozuelo 1
  • 2003-03-30: Emakumeek San Mamesen jokatu zuten lehen partidan parte hartu zuen.
  • Emakumezko Athleticek Europako txapelketa batean ((UEFA Womens Cup) sartu zuen lehen gola Castrillorena izan zen.[5] Athletic 2 - Neulengbach 0

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  2. a b «Irantzu Castrillo | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
  3. Berria.eus. (2003). «GALDAKAO Bizkaiko andren futbol taldeak Akitaniako taldeagaz jokatuko dau.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  4. «IRANTZU: Irantzu Castrillo Sáinz de Murieta (Centrocampista)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  5. «Bideoteka: Emakumezkoen Athletic Cluben debuta Europan (2003) | Athletic Club» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu