Marta Lozano Molano

musikagile extremadurarra

Marta Lozano Molano (Cáceres, Extremadura, 1985) musika sozialeko konpositorea da.

Marta Lozano Molano

Bizitza
JaiotzaCáceres, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMusikene
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Biografia aldatu

Cáceresen jaio zen 1985ean, eta 9 urterekin hasi zituen musika-ikasketak, piano espezialitatean, Cáceresko Hermanos Berzosa kontserbatorioan.[1]

2010ean konposizioko goi-mailako ikasketak amaitu zituen Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Zentroan, Gabriel Erkoreka, Stefano Scarani eta Christophe Havelekin. 2010etik 2012ra bitartean, Londresen bizi izan zen, Guildhall School of Music and Draman konposizioari buruzko masterra egiten jarraitzeko, Paul Newland-ekin.[2]

Ibilbide profesionala aldatu

Urteetan, musika sozialeko konpositore gisa egin duen lan, Arte Sonoroko doktoretza-ikasketak eta ahots-interpretatzaile gisa egindako lana uztartu ditu. London Symphony Chorus, Red and Green Choir, Extremadurako Orkestrako Korua, Extremadurako Unibertsitateko Koruko kide izan da.[3] Agertokia, besteak beste, talde hauekin partekatuz: London Symphony Orchestra, Berliner Philharmoniker, BBC Symphony Orchestra, Royal Philharmonic Orchestra, RTVEko Orkestra Sinfonikoa, kontzertuak eman ditu Erresuma Batua, EE. AEB, Frantzia, Alemania, Italia. Ahots-taldeak ere zuzendu ditu, hala nola Red and Green Choir eta Wazo Singers. Bere musika Espainian, Erresuma Batuan, Italian, Alemanian, Suitzan, Austrian, Argentinan, Uruguain eta EEBB.etan interpretatu da.[2]

Irabazi asmorik gabeko Wazo Coop gizarte-ekimeneko kooperatibako lehendakaria da. Almendralejon du egoitza, eta garapen jasangarriaren eta landa-ingurunean eragin positiboaren alde egiten du lan.[4] Wazo Magazine ere zuzentzen du, industria sortzaileei eta kulturalei eta ekonomia sozial eta solidarioari buruzko aldizkari digital kolaboratiboa Creative Europe nazioarteko lankidetza kulturaleko proiektuak ebaluatzen ditu Europako Batzordeko Hezkuntza, Ikus-entzunezko eta Kulturako Agentzia Exekutiborako.[5]

Arrazoi solidarioak defendatzen dituzten balioekin egindako konposizio musikalek, interpretatzaile profesionalentzat eta ikasleentzat, balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzen dute baita garapen jasangarria ere, Nazio Batuen Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen arabera.

Musika soziala, liburua aldatu

Música Social (Musika Soziala) da gazteen balioetan hezteko garatu duen musika eta piano metodoa. 17 unitate didaktiko ditu, Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen (GJH) arabera. Horien artean daude GJHei buruzko informazioa eta hausnarketa-jarduerak, konpromiso soziala duten pianorako piezak eta eraldaketa soziala sustatzen duten musika-konposizioko jarduerak. Paper ekologikoan egindako liburuak, hezkuntza-tresna bat proposatzen du, haurrak eta gazteak pertsonekiko eta planetarekiko arduratsuagoak izan daitezen, beren inguruko gizarte-eraldaketaren buru izaten ikas dezaten eta etorkizun bidezkoagoa lortzeko lankidetzan jardun dezaten. Wazo Books argitaletxe sozialak argitaratu zuen, eta bildutako diruaren %100 Wazo Coop.ek sustatutako ekimen sozialak garatzeko erabiltzen da.[6]

Modernatorioa, Youtubeko laguntza-kanala aldatu

Modernatorio pertsona gazteenei erantzuteko sortu zen, Interneten gune malgu bat eskatzen baitzuten, kontserbatorioan bereganatzen zituzten ezagutza teorikoak sormen handiagoz aplikatzen ikasteko. Besteak beste, gai hauek lantzen dira kanalean: pianorako pieza sinple bat nola osatu, ideiak gogoratzeko tipak, konpositoreentzako liburuak, musikei buruzko serieak, kadentziak nola erabili, gure musika nola ezagutarazi, musika-kaligrafia hobetzeko tipak, etab.[7]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2011n Guildhall School Trust Scholarship saria, Londresko Guildhall School of Music and Drama eskolan.
  • 2013an Epaimahaiaren aipamen berezia, Aita Gurea lanagatik, Donostia Kulturako Eliz Musikaren eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren I. Lehiaketan [8][9]
  • Sanchinarro Kultur Etxeko Arte Egoitza, Amadeus elkarteko Contemp-coralia [2]
  • 2013an Amadeus elkarteko Contemp-coralia Konposizio Sarian finalista.[2]
  • 2014an Vienako Fisika Unibertsitateko Physics & Music saria.[2]
  • 2016an Ekintzailetzako Youth Mujer Almendralejo saria, CISE Santander Nazioarteko Zentroaren eskutik.
  • 2016an European Coworkings beka, Impact Hub Athens-en
  • 2016an Caceresko Udalaren Rompiendo barreras en favor de la igualdad en la cultural y las artes (Kultur eta arte berdintasuna lortzeko oztopoak hausten) saria.
  • 2018 My Coop Story-ko finalista Cooperatives Europe-n.
  • 2018an Landa Emakumearen Erronkan finalista, Emakumearen Institutu Nazionalaren eta Industria Antolakuntzako Eskolaren eskutik.
  • .[10]
  • 2018an Adalid de la Música saria, Vocal Centre-ren eskutik.
  • 2019an Womenpreneurs4change beka, Industria Antolakuntzako Eskolak eta Applied Sciences Unibertsitateak emana.
  • 2019an International Labour Organization-en Solidarity Economy Academy beka soziala.
  • 2020an She-Coops kooperatibetan emakumeak defendatzeko mundu-erakundeak 100 Leading Women in Cooperatives 100 emakume aitzindari Emakumearen Lankidetza Nazionalean eta Industria Antolakuntzako Eskolan artean aukeratu zuen, ekarpen, lidergo eta eragin positibo esanguratsuagatik.[11]
  • 2021ean EUHeritage proiektu europarrak Heritage Ambassador gisa onartu zuen.
  • 2021ean Musika Soziala crowdfunding-a aukeratu zuten SELC - Social Entrepreneurship in local communities (Enpresa-espiritua tokiko komunitateetan) europarraren praktika egoki gisa.  
  • 2021ean Top 100 Women in Social Enterprise saria jaso zuen Euclid Network-ek, gizarte-ekintzailetzako Europako sareak eta eragin positiboko liderrengandik.[12]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu