Udane Juaristi

gipuzkoar margolaria

Udane Juaristi Ibáñez (Azkoitia, Gipuzkoa, 1985) margolaria da. Argazkietatik abiatuta, collage bidez egindako obra koloretsuak sortzen ditu, nagusiki hiri-paisaiak erakusten dituztenak. Muralak ere egiten ditu.

Udane Juaristi
Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
udatxo.com…

Ibilbidea eta lanak aldatu

Udane Juaristik EHUko Arte Ederretan ikasi zuen, eta Azkoitian daukan tailerrean lan egiten du.[1]

Bere lanak argazkietatik abiatzen ditu; izan ere, argazkien fotokopiak erabiltzen ditu collageak sortzeko. Fotokopia horiekin batera, beste material batzuk ere erabiltzen ditu: pintura akrilikoa, arkatzak, margoak, pastelak, eta abar. Bolumena emateko, egur pusketak, Lego-ko piezak edota plastiko zatiak sartzen ditu.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu