Gerrate Nuklearra Prebenitzearen aldeko Nazioarteko Medikuak (ingelesez: International Physicians for the Prevention of Nuclear War edo IPPNW), munduan zehar dauden erakunde medikoen elkartea da.

IPPNW
Datuak
Mota gobernuz kanpoko erakundea
Jarduera
Kidetza Transakzio finantzarioak zergapetzeko eta hiritarren ekintzarako elkartea eta Forum Menschenrechte (en) Itzuli
Agintea
Egoitza Berlin
Historia
Sorrera 1980
Sortzailea
Jasotako sariak

ippnw.org

Twitter Logo.png

HelburuaAldatu

Helburu nagusiak hauexek dira:

  • Ikerkuntza eta hezkuntza erabiltzea gerrate nuklearra prebenitzeko bai eta arma nuklear guztiak kentzea ere.
  • Beste mota batzuetako gerrate guztiak saihestea, Mundua desmilitarizatzea eta garapen iraunkorra sustatzea, Natura errespetatuz.

HistoriaAldatu

1980ko abenduan sortu zuten Bernard Lown (Harvard) eta Evgueni Txazov (SESB) kardiologoek.

1984an UNESCOren Bakerako Hezkuntza Saria eskuratu zuen erakundeak eta 1985ean Bakearen Nobel Saria.

1990. urtearen inguruan 200.000 bat kide zeukan IPPNW-k, hirurogei herrialdetan. Erakundearen egoitza Bostonen (AEB) dago.

Kanpo estekakAldatu