Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Alquiéren pentsamenduaren arabera, filosofiaren garapen progresiboa ezinezkoa da. Hala ere, horrek ez du esan nahi historian zehar egin diren saio filosofikoak alferrekoak izan direnik, baizik eta filosofoarengan edo gizaki arruntarengan gauzatzen den izakiarenganako itzulera ahalbidetu dutela, etengabeko nostalgia gisa, itzulera hori, funtsean, norberaganako itzulera delako. Izakiarekiko funtsezko lotura hori posible da, izaki hori ez delako kontzeptu edo abstrakzio hutsa, konkretua den guztiaren eta bizidun guztien batura baizik. Horretaz gainera, Alquiék betikotasunera itzultzearen inguruko gogoeta egin du. Zenbait filosofia-sistema aztertu ditu izakiarenganako itzuleraren ikuspuntutik. Aipagarria da Descartesen pentsamenduaz egin duen analisia; Alquiéren esanean, cogito kartesiarra ez da ebidentzia edo arrazoibide bat, benetako esperientzia ontologikoa baizik.

Lan nagusiak hauek ditu: Notes sur les principes de la philosophie de Descartes (1933, Descartesen filosofiaren oinarriei buruzko oharrak), Le désir d´éternité (1943, Betikotasun-nahia), Solitude de la raison (1966, Arrazoiaren bakardadea) eta Le cartésianisme de Malebranche (1974, Malebrancheren kartesianismoa).

ErreferentziakAldatu