Dwight Howard

Dwight David Howard (Atlanta, Georbia, AEB, 1985eko abenduaren 8a - ) NBAko Orlando Magic taldean aritzen den estatubatuar saskibaloi jokalari bat da. Thunder (trumoia) eta Man-Child (gizon-umea) ezizenak ditu. High Schooletik igo zen profesionalekin jokatzera, unibertsitatera joan gabe. Ligako errebote harrapatzaile onenetakotzat hartzen dute. 2,11 metroko altuera du eta 120 kilo pisatzen ditu.

Dwight Howard
Dwight Howard pre-game (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDwight David Howard
JaiotzaAtlanta1985eko abenduaren 8a (36 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAtlanta
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaSouthwest Atlanta Christian Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Orlando Magic2004-2012hegal-pibot, pibot12
Los Angeles Lakers2012-2013pibot12
Houston Rockets2013-pibot, hegal-pibot12
Atlanta Hawks-
Charlotte Bobcats-
Los Angeles Lakers-
Draft NBA Orlando Magic
 
Posizio edo espezialitateapibota
hegal-pibota
Kirol zenbakia8
Pisua125 kilogramo
Altuera208 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

dwighthoward.com
IMDB: nm2184649 Allocine: 428758 Allmovie: p660541 TV.com: people/dwight-howard-1
Facebook: DwightHoward Twitter: DwightHoward Instagram: dwighthoward Musicbrainz: 6a22fad4-dc38-42d2-8f45-5fd0c5c862b1 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbideaAldatu

High SchoolAldatu

Howard-ek Southwest Atlanta Christian Academy institutu pribatuan ikasi zuen AEBetako saskibaloi programa onenetakoarekin. Institutuko ibilbidearen zehar 16.6 puntu, 13.4 errebote eta 6.2 tapoi lortu zituen partiduko batez beste, 129 partidutan. Naismith Prep Player of the Year sari ohoretsua, AEBetako institutuetako jokalaririk onena bezala nabarmendu zuena, lortu zuen 2004an.

ProfesionalaAldatu

2004ko NBAko Draft-en 1. postuan hautatu zuten Orlando Magic-ek, eta ez zuen huts egin lehenengo denboraldian, rookie-en bostekorik onenean (3. bozketan) hautatua izanez eta batez besteko zenbaki bikoitzak puntuetan eta erreboteetan lortuz; lehenengo urte profesionalean 8 jokalarik bakarrik lortu dute hori NBAko historian. NBAko historia osoan institututik zuzenean etorritako rookie-en artean Howard-ek bakarrik lortu du denboraldi erregularreko 82 partiduak jokatzea, eta 8. bukatu zuen erreboteen sailkapenean, 10. jaurtiketen ehunekoarenean, eta 18. tapoi egileenean.

Bigarren denboraldian beraren zenbakiak hazi ziren 15.8 puntu eta 12.5 errebotetaraino, eta oraingo denboraldian (2008ko urtarrilaren 17an) 22.4 puntu eta 15.2 errebote lortu ditu batez beste, ligaren errebote harrapatzailerik onena eta bikoitz-bikoitzak lortzaileen artean bigarrena izanik. 2007ko azaroaren 16an, Magic-en eta Nets-en arteko partiduan, 3000 errebote lehenen lortzen dituen jokalaririk gazteena bilakatu zen Howard, Shaquille O'Neal-ek lehenago izan zuen marka gaindituz.

Lorpen personalakAldatu

  • 2007ko NBAko All-Star Weekend-en jokatzeko hautatua zen
  • Rookie bostekorik onenean hautatua zen 2005ean
  • Líder de la NBA en rebotes totales en 2006 (1.022)
  • Partidu batean 20 errebote lortu dituen jokalaririk gazteena
  • Denboraldi batean batez besteko bikoitz-bikoitza lortu duen jokalaririk gazteena
  • Denboraldi batean batez besteko 10 errebote lortu dituen jokalaririk gazteena
  • Partidu batean 20 errebote eta 20 puntu lortu dituen jokalaririk gazteena
  • NBAn 3000 errebote lortu dituen jokalaririk gazteena, 21 urte eta 343 zituelarik
  • Jokalaririk onena da bere posizioan, Shaq edo Oden bezalako jokalarien aurretik

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dwight Howard