László József Bíró (gaztelaniaz: Ladislao José Biro; Budapest, 1899ko irailaren 29a - Buenos Aires, Argentina, 1985eko urriaren 24a) hungariar kazetari eta asmatzailea izan zen, argentinar herritartasuna ere zuena. Besteak beste, bolaluma asmatu zuen. Lehenik Hungaria eta Frantzian patentatu zuen, 1938an, Birome izenarekin, baina ez zuen merkaturatu. Judua zenez, 1940an ihes egin behar izan zuen alemaniarrengandik. Argentinan kokaturik, 1943an berriz erregistratu zuen asmakizuna[1]. Bíróren patentea lortu eta gero, 1950ean Marcel Bichek Bic Cristal bolaluma merkaturatu zuen.

László Bíró

Bizitza
JaiotzaBudapest1899ko irailaren 29a
Herrialdea Hungaria
 Hungariako Erresuma
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBuenos Aires1985eko urriaren 24a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, kazetaria eta eskultorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Erreferentziak aldatu

  1. Kortabarria Olabarria, Beñardo. Idatzizko kazetaritza, arkatzetik auskalora!. zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-9-29).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: László Bíró