Daniela Blume

kataluniar kazetaria eta dantzaria

Alexandra García Mezcua, ezagunagoa Daniela Blume izenez (Mataró, Bartzelona, 1985eko otsailaren 9a) kataluniar kazetaria eta dantzaria da. Telebistako laguntzailea, aurkezlea eta irrati esataria da.

Daniela Blume

Bizitza
JaiotzaBartzelona1985eko otsailaren 9a (39 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, dantzaria, sex therapist (en) Itzuli, aktore pornoa eta stripper (en) Itzuli

IMDB: nm2908439 Facebook: Daniela-Blume-175587102548368 Twitter: DanielaBlume Instagram: danielablume Musicbrainz: 90901b28-2d55-4707-9aae-aaba368a3d8b Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Psikologia hiru urtez ikasi zuen Kanadan[1], eta Espainiara itzultzean estriper gisa lan egin zuen Bartzelonako Bagdad Aretoan. Geroago, telebistan eman zituen lehen urratsak Telecincoko Crónicas marcianas saioan amaitu arte, 2005eko uztailean.

Ondoren, Telecincon jarraitu zuen erreportari gisa Jordi Gonzálezek zuzendutakoTNT saioan. Gainera, Canal Català TVko "Condició femenina" saioan estriper eta laguntzaile lan egin zuen. 2007ko ekainean, Interviú aldizkarirako posatu zuen.[2]

2009an, Telecinco kateko Sobrevivientes: Perdidos en Honduras saioan parte hartu zuen.[3] Ikusleen aurpegi gogokoena izan zen, eta, hiru izendapenetatik salbatu ondoren, lehiaketatik ateratzeko ggoa izan zuen, eta zortzigarren kanporatua izan zen, 56 egun uhartean eman ondoren. Urte horretan bertan, noizbehinka, Sálvame programan lan egin zuen.[4]

2011ko udan, Antena 3en Comer, beber y amar saioa aurkeztu zuen.[5] 2013an, Antena 3, Splash! Famosos al agua saioan parte hartu zuen, amaierara iritsi arte.[6] Epaimahaiak 9,5eko puntuazioa eman zion programan egindako azken jauziari, ordura arteko puntuaziorik altuena izan bazen ere, ikusleek irabazlea Gervasio Deferr gimnasta ohia (hiru domina olinpikoren irabazlea) izatea erabaki zuten. Azkenik, Danielak hirugarren postua lortu zuen.

2007ko irailetik 2013ko uztailera arte, esataria izan zen Ponte a prueba irratsaioan, Europa FMn. 2009an, programaren Uri Sabat (Oriól Sabat) zuzendariarekin batera, El Manual de Ponte a Prueba liburua idatzi zuen.[7] 2013ko abuztuaren 26tik 2016ko uztailera arte, Uri Sabatekin lankidetzan aritu zen Los 40 Principales saioko No te cortes irrati-showean.[8] Urte hartako urrian, munduko 13. emakume sexyena aukeratu zuten, FHM aldizkariaren arabera.

2016ko irailaren hasieran, gonbidatu berezi gisa agertu zen Antena 3 1,2,3... hipnotízame saioan, Mario Vaquerizo, Patricia Montero edo Santi Rodríguezekin batera. Gainera, irailean eta urrian, iruzkingile gisa parte hartu zuen GH 17: Límite 48 Horas saioan, realityaren programa berezi bera bertan behera utzi arte, audientzia-datu txikiarengatik. Abenduaren 28an, GH VIP 5en publizitate-sustapen baten bidez, Blumek jende ospetsuaren edizio berrirako parte hartuko zuela berretsi zen. Edizio hori 2017ko urtarrilaren 8an estreinatu zen. Gran Hermano VIPen bosgarren edizioko bigarren finalista izan zen 2017ko apirilaren 13an.[9]

2017an, Samanta y... saio batean agertu zen gonbidatu gisa, eta... Samanta Villar-ek aurkeztutako sexuarekin lotuta.[10] Urte horretan bertan, Santiago Segurak Sin rodeos filmean parte hartzeko fitxatu zuen.[11] Geroago, besteak beste film hauexetan agertu da: Padre no hay as que uno eta ¡A todo tren! Destino Asturias zuzendari berarenak.

Ibilbidea aldatu

Telebista-saioak aldatu

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2003 - 2005 Crónicas marcianas Telecinco Laguntzailea
2005 - 2007 TNT Telecinco Erreportaria
2007 Condició femenina Canal Català TV Laguntzailea
2008 Vacances pagades TV3 Laguntzailea
2009 Supervivientes Telecinco Lehiakisdea- 8. kanporatua
2010 Sálvame Telecinco Laguntzailea
2010 - 2015 El debate de Supervivientes Telecinco Laguntzailea
2011 Comer, beber y amar Antena 3 Aurkezlea
2013 Splash! Famosos al agua Antena 3 Lehiakidea- 3. kanporatua
2014 - 2015 Premios 40 Principales Divinity y 40 TV Aurkezlea
2016 1, 2, 3... Hipnotízame Antena 3 Gonbidatua
GH 17: Límite 48 horas Telecinco Laguntzailea
2017 Gran Hermano VIP 5 Telecinco Lehiakidea- 2. kanporatua
Samanta y... Cuatro Gonbidatu berezia
2021 Deslenguados La 1 Gonbidatu berezia

Irratsaioak aldatu

Año Título Emisora Notas
2007 - 2013 Ponte a prueba Europa FM Aurkezlea
2013 - 2016 No te cortes Los 40 Principales Aurkezlea
2014 - 2015 Premios 40 Principales Los 40 Principales Aurkezlea

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria Oharrak
2005 Que glande es el cine Andrazkoa Juanma Bajo Ulloa Film laburra
2013 Alpha Astrid Joan Cutrina 2. mailako rola
2018 Sin rodeos Italiar enpresaria Santiago Segura Rol txikia
2019 Padre no hay más que uno Zuznedaria Rol txikia
2021 ¡A todo tren! Destino Asturias Kafetegiko neska Rol txikia

Series de televisión aldatu

Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2008 El cor de la ciutat Prostituta 1. atala
2010: La Riera Bezeroa 1. atala
2019 Badoo Dating Stories Rosa 1. atala

Liburuak aldatu

  • Sabat, Oriol; Blume, Daniela (2009). El manual de ponte a prueba. EDB No Ficción. p. 208. ISBN 978-8466641852

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu