Teodoro García Egea
Teodoro García Egea (Cieza, Murtziako Erkidegoa, 1985eko urtarrilaren 27a) espainiar politikari bat da. Espainiako Alderdi Popularra alderdiaren diputatua izan da Espainiako Kongresuan X, XI eta XII agintaldietan.
Cartagenako Unibertsitate Politeknikoan Telekomunikazio ingeniaritzan lizentziatua eta doktoratua da. 2007-2009 artean Ciezako PPko zinegotzia izan zen. Murtzia Eskualdeko Energia Kudeaketa Agentziaren zuzendaria eta Murtziako Eskualdeko PPko teknologia idazkaria izan zen, bai eta erkidego horretako Alderdi Popularreko Belaunaldi Berrien idazkari ordea ere.
2012an Espainiako Kongresura Jaime García-Legaz alderdikidea ordezkatuz sartu zen, eta 2015 eta 2016an berhautatua izan zen.
2018ko uztailaren 26ean Alderdiko Popularreko Pablo Casado presidenteak alderdi horretako idazkari nagusi izendatu zuen.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teodoro García Egea |
- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)