Ireki menu nagusia

Megan Rapinoe

Futbol jokalari estatubatuarra

Megan Anna Rapinoe (Redding, Kalifornia, 1985eko uztailaren 5a), Pinoe bezala ere ezaguna, futbol jokalari profesional estatubatuarra da, zeinak gaur egun jokatzen baitu erdilari edo aurrelari moduan Seattle Reign FC futbol taldean, National Women’s Soccer League deritzonean, alegia, AEBetako Emakumeen Futbol Liga Nazionalean. AEBetako emakumeen futbol selekzioarekin irabazi zituen Munduko Kopa 2015ean, Olinpiar Jokoak 2012an eta zilarrezko domina Munduko Kopan 2011n. 2018a ezkero AEBetako futbol selekzioko kapitaina da, Carli Lloyd eta Alex Morgan taldekideekin batera.[1]

Megan Rapinoe
Megan Rapinoe (May 2019) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Redding (Kalifornia)1985eko uztailaren 5a (34 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza  (34 urte)
Familia
Bikotea(k) Sue Bird Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University of Portland Itzuli
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Olympique Lyonnais /
Flag of None.svg United States women's national under-20 soccer team2003 / 2005219
Flag of None.svg United States women's national soccer team2006 /
Flag of None.svg Chicago Red Stars2009 / 2010383
Flag of None.svg magicJack intalae2011 / 2011103
Flag of None.svg Sydney FC W-League2011 / 201121
Flag of None.svg Philadelphia Independence2011 / 201141
Flag of None.svg Seattle Sounders FC2012 / 201220
Flag of None.svg Seattle Sounders Women2012 / 201220
Flag of None.svg Reign FC2013 /
Flag of None.svg Olympique Lyonnais2013 / 201362
Flag of None.svg Olympique Lyonnais2013 / 2014288
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Altuera 170 zentimetro
Jasotako sariak
meganrapinoe.com/

Rapinoe ezaguna da bere joko landu eta teknikoagatik,[2] eta 2011n Brasilen kontra Munduko Kopako final laurdenetan Abby Wambach taldekideari eman zion pase zehatzagatik, zeinari esker AEBek berdindu baitzuten partida, amaieran penaltietan irabazi zutena. 2012ko Olinpiar Jokoetan hiru gol sartu eta lau asistentzia eman zituen, urrezko domina irabazita AEBentzat. Lehen futbol jokalaria da, neska eta mutilen artean, gol olinpiko bat sartu duena Olinpiar Jokoetan.

Rapinoek LGBT erakunde asko babesten ditu, Gay, Lesbian and Straight Education Network (GLSEN) sarea barne eta Athlete Ally. Babesle ekonomiko boteretsuak ditu, hala nola Nike, Samsung eta DJO Global, eta promoziozko ekitaldi askotan agertu da Wildfang eta Nike arropa-enpresen alde. Aurrez honako talde hauetan jokatu izan du: Chicago Red Stars, Philadelphia Independence eta MagicJack AEBetak Futbol Liga Profesionalean etal Olympique de Lyon taldean, Frantzian, Division 1 Féminine delakoan.

Lehen urteakAldatu

Rapinoe Redding herrian jaio zen, Kalifornian, eta bertan bizi izan zen bere gurasoekin, Jim eta Denise, eta bost neba-arrebekin, tartean bere bikia, Rachael. Gaztetan, eta Bigarren Hezkuntzara iritsi arte, jokatu zuen bere aitak entrenatutako taldeetan. Foothill High School taldean jokatu barik, Rapinoek jokatu zuen Elk Grove Pride taldean, berau Sacramento hiriaren hegoaldekoa. Atletismoan lehiatu zen lehen eta bigarren urteko ikasle garaian; saskibaloian, ikasten ari zela lehen, bigarren eta senior mailetan; eta ohorezko zerrendan izan zen seihileko guztietan, Bigarren Hezkuntza egiten ari zela. 2004an McDonald's All-American Game partidarako deitu zuten. Halaber, 1999an jokatu zuen 14 urtez azpikoenOlympic Development Program (ODP) delakoan, eta baita ODPren eskualdeko taldearentzat.

Ibilbide profesionalaAldatu

KlubetanAldatu

2002 eta 2005 artean, Rapionek jokatu zuen Elk Grove Pride taldean, Women's Premier Soccer League-ren barruan, Rachael ahizpa bikiarekin eta Stephanie Cox geroago selekzioko kidearekin.

2004 eta 2008 artean, bere unibertsitateko taldean jokatu zuen: Portland Pilots, Portlandgo Unibertsitatean. Talde harekin irabazi zuen bere konferentziako txapelketa 2004, 2005, 2007 eta 2008 urteetan, eta NCAAko txapelketa nazionala 2005ean.

2009an, Women's Professional Soccer txapelketa sortu zenean, Txikagoko Red Stars taldeak aukeratu zuen, eta bertan jokatu zuen 2009an eta 2010ean. 2010ean Rapinoe Philadelphia Independence taldera joan zen. 2011n, ostera, Emakumeen Munduko Kopan ari zela, Alemanian, MagicJack taldera traspasatu zuten. 2011ko urriaren 25ean, WPS ligak erabaki zuen MagicJack frankizia desegitea, 2012rako Rapinoe eta beste jokalari asko agente libre moduan utzita. 2012ko hastapenetan, WPS liga bertan behera geratu zen.

Berehala Australiara joan zen, Sydney FC taldean jokatzera, eta han partida gutxi batzuk jokatu zituen. 2012ko otsailean WPS bertan behera geratu ostean, Rapinoek eta AEBetako selekzioko zenbait jokalarik fitxatu zuten Seattle hiriko Sounders Women taldean, arrakasta handiz.

2013ko urtarrilaren 10ean sei hilabeterako Olympique Lyonnais taldera joan zen, talde indartsu bat, zeinak irabaziak baitzituen sei liga Frantzian eta birritan jarraian Champions txapelketa. Guztira 28 partida jokatu zituen Lyongo taldean, 8 gol eginda. 2014ko otsailean, utzi egin zuen Lyon, ez zegoen-eta ados Patrice Lair taldeko entrenatzailearekin.

Harrezkero, Rapinoek Seattle Reign FC taldean jokatzen du.

2018ko urriaren 8an, Rapinoe hamabost jokalariren izen-sortan sartu zuten, Emakumeen Urrezko Baloirako hautagai gisa. 9. sailkatu zen.

AEBetako selekzioanAldatu

Rapinoek lehen aldiz jokatu zuen AEBen elastikoarekin 19 urtez azpikoen taldean. Han 21 partida jokatu zituen, 9 gol eginda. Haren agerpen aipagarrienak izan ziren 20 urtez azpikoen Munduko Kopan, 2004an.

2006ko uztailaren 23an jokatu zuen lehen aldiz AEBetako selekzio nagusian, Irlandaren kontra. Lehen bi golak, ostera, 2006ko urriaren 1ean sartu zituen, Txinaren kontra. 2007an eta 2008an, berriz, ez zuen selekzioarekin jokatu, lotailu gurutzatuaren lesio larri baten ondorioz. 2011ko uztailaren 2an gola egin zuen Kolonbiaren kontra Munduko Kopan, eta ospatu zuen zelai ondoko mikro batean Born in the USA abestia kantatuz, berau Bruce Springsteen abesliarena.

Ordura arte ezker-aurrelari moduan jokatu bazuen ere, 2011ko uztailean, Alemanian jokatu zen Munduko Kopan, ezker-erdilari moduan hasi zen jokatzen, atzean baloiak errekuperatu eta taldeko aurrelariei pasatzen. Jatorriz eskuina bada ere, Rapinoe oso ondo moldatzen da hanka biekin. Berak jaurtitzen ditu kornerrik inportanteenak eta falta asko. Haren jokoak teknika eta sorkuntza gehitu bazizkion ere taldeari, finalean galdu egin zuten Japoniaren kontra.

AEBetako selekzioaren parte izan zen, hark 2012ko Oinpiar Jokoak irabazi zituenean.

2013ko martxoaren 13an Argarveko kopa irabazi zuen bere selekzioarekin, finalean 2-0 irabazita Alemaniari. Txapelketako jokalaririk onena hautatu zuten.

2015ean munduko txapeldun bihurtu ziren.

Bizitza pribatuaAldatu

2012ko uztailaren 2an Rapinoe armairutik irten zen, Out aldizkarian publiko aitortuta lesbiana zela.[3] Bertan jakinarazi zuen 2009a ezkero amodio harremanak zituela Sarah Walsh futbolari australiarrarekin. Bost urte elkarrekin bizi izanda, Rapinoek eta Walshek 2013an amaitu zuten euren arteko harremana. Harrezkero, Rapinoe saskibaloi jokalari batekin irten izan da, Sue Bird. 2018an Bird eta Rapinoe sexu bereko lehen bikotea izan zen ESPN aldizkariaren Body argitalpeneko portadan agertzen.

JarreraAldatu

2016ko irailaren 4a ezkero, Rapinoek boikoteatu egiten du AEBetako ereserkia partiden aurrean, eta horrela babesa erakusten dio Colin Kaepernick futbol amerikarreko jokalari afro-amerikarrari, zeinek protesta egiten baitu poliziak amerikar beltzen kontra erakusten duen indarkeriagatik. Halaber, oso ozen salatu du gizonezko eta emakumezko futbol jokalarien artean dagoen soldata arrakala.[4]

Frantziako Munduko Kopan ez du AEBetako ereserkia kantatzen partiden aurrean, protesta moduan Donald Trump AEBetako presidenteak bultzatzen dituen politiken kontra.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Kassouf, Jeff USWNT notebook: Scheduling, captains and other updates from World Cup qualifying camp – Equalizer Soccer . Noiz kontsultatua: 2019-06-28.
  2. (Ingelesez) Kassouf, Jeff (2013-06-28) «With Rapinoe, Solo, Seattle Reign FC finally putting the pieces together» ProSoccerTalk . Noiz kontsultatua: 2019-06-28.
  3. «U.S. women's soccer player: 'I'm gay'» USATODAY.COM . Noiz kontsultatua: 2019-06-28.
  4. (Ingelesez) «U.S. Women's Soccer Team Sues U.S. Soccer For Gender Discrimination» NPR.org . Noiz kontsultatua: 2019-06-28.
  5. (Ingelesez) Association, Press (2019-06-27) «Megan Rapinoe refuses to back down over Donald Trump and White House» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2019-06-28.

Kanpo loturakAldatu