Iñigo Astiz
euskal idazlea
Iñigo Astiz Martinez (Iruñea, Nafarroa, 1985eko apirilaren 23a) euskal poeta eta kazetaria da. 2019an Lauaxeta saria jaso zuen Analfabetoa poema bildumarekin. Berriako Kultura sailean aritzen da, hain zuzen ere.
Iñigo Astiz | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1985eko apirilaren 23a (38 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() |
Ibilbidea aldatu
Lehendik Baita hondakinak ere (Susa, 2012) argitaratu zuen eta badu haurrentzako poema liburu bat ere Joemak eta polasak, Maite Mutuberriak ilustratua (Elkar, 2019). Bestalde, bi poema antologia euskaratu ditu, bat Sylvia Plath-ena (Ariel eta beste poema batzuk, Denonartean, 2013) eta bestea Sandro Pennarena, Damaris Panek ilustratua (Bilduma bat, Farmazia Beltza, 2019). 2020an haur eta gazte literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Joemak eta Polasak liburuagatik.[1]
Obra aldatu
Poesia aldatu
- Baita hondakinak ere (Susa, 2012)
- Analfabetoa (Susa, 2019)
Kronika aldatu
- Kixotenean (Elkar, 2016)
Saiakera aldatu
- Ez duzu abusatuko (Elkar, 2017)
Haur literatura aldatu
- Joemak eta polasak (Elkar, 2019). Lan honekin Euskadi literatura saria irabazi zuen.
Itzulpenak aldatu
- Sylvia Plathen: Ariel eta beste poema batzuk (Denonartean, 2013)
- Sandro Pennaren Bilduma bat (Farmazia Beltza, 2019).
Erreferentziak aldatu
- ↑ Alberdi, Iosu. «Jaio, Astiz eta Asiain saritu dituzte Euskadi Literatura Sarietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |