Ireki menu nagusia

Santiago Urtizberea Oñatibia (Irun, 1909eko uztailaren 25a - Irun, 1985ko urtarrilaren 18a) euskal herritar futbolari eta entrenatzailea izan zen, batez ere Girondins de Bordeaux taldean izandako ibilbidearengatik ezaguna.

Santiago Urtizberea
Urtiz.jpg
Bizitza
Jaiotza Irun1909ko uztailaren 25a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donibane Lohizune1985eko urtarrilaren 18a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Real Unión1928 / 19325248
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad1932 / 19341922
Flag of None.svg Real Unión1934 / 1936
Flag of None.svg Girondins de Bordeaux1936 / 1943
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria

BiografiaAldatu

Hasierako urteakAldatu

Santiago Urtizberea Irunen jaio zen eta 15 urte zituela hasi zen bere herriko Real Unión taldean jokatzen, nahiz eta 1926-27 denboraldirarte ez zuen fitxarik izan. Urte horietan Real Uniónek bi Errege Kopa irabazi zituen baina Santiago ordezko jokalaria izan zen. 1929an Espainiako lehenengo liga txapelketa antolatu zen eta Urtizbereak bere tokia egin zuen taldean, 12 partida jokatu eta 11 gol sartuz.

Errealak fitxatuaAldatu

Hurrengo urteetan taldea beheko postuetan aritu bazen ere Urtizbereak gol ugari sartu zituen eta 1933an Errealak fitxatu zuen bi urtetarako. Errepublika garaia izanik Errealak Donostia Football Club izena hartu zuen eta Real Uniónek Unión Club de Irún. Erreala erdialdeko postu lasaietan aritu zen eta Urtizbereak 24 partida jokatu zituen 23 gol sartuz. Taldean jarraitzeko aukera izan arren bigarren mailan ari zen Real Uniónera itzultzea erabaki zuen.

Girondins de BordeauxAldatu

Gerra Zibilaren hasierak gogor jo zuen Irun eta Urtizbereak Frantziara alde egitea erabaki zuen. Benito Diaz donostiarra Girondins de Bordeaux entrenatzen hasi berria zen eta honek talde hartarako fitxatu zuen. Berarekin Jaime Manzisidor ere joan zen Bordelera.

Amateurren mailan zegoen taldea izan arren 1941ean lortu zuen lehenengo titulua, Frantziako Kopa hain zuzen ere. Finalean SC Fives 2-0 garaitu zuten, gol biak Urtizbereak sartu zituelarik. 1942an Benito Diazek taldea utzi egin zuen eta 1943an Urtizberea entrenatzaile-jokalari bihurtu zen. Urte hartan Girondinsek berriz ere Kopako finala jokatu zuen Olympique Marseillakoaren aurka. Lehenengo partidan 2-2 egin ondoren bigarren partida bat jokatu zuten baina oraingoan 4-0 galdu zuen. 1944ean Amateur mailako liga irabazi eta lehen mailara igotzea lortu zuen. Bi urte baino ez zituen egin goren mailan eta azken urtea bigarren mailan egin ondoren 39 urterekin erretiratzea erabaki zuen Urtizbereak.

EntrenatzaileaAldatu

Hurrengo urtetan Girondins de Bordeauxeko behe mailako taldeak entrenatzen aritu zen eta Bordelen oso estimatua izan zen bere harrobiko lana. 1957 denboraldia hasita zegoela lehen taldearen entrenatzaile kargua onartu zuen berriz ere lehen mailara igotzeko asmoz, baina 5. postua baino ez zuen lortu.

Urte luzetan Donibane Lohitzunen bizi izan zen eta 1985ean hil zen Irunen.

TituluakAldatu