Miren Artetxe

euskal bertsolaria

Miren Artetxe Sarasola (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1985eko ekainaren 6a) bertsolaria eta ikerlaria da. Euskal Filologiako lizentziaduna, soziolinguistika du ikerketa eremu.

Miren Artetxe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Artetxe Sarasola
JaiotzaLasarte-Oria1985eko ekainaren 6a (39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2024ko maiatzaren 28a -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaNOR ikerketa taldea

Inguma: miren-artetxe-sarasola

Bizitza

aldatu

Lasarten (Gipuzkoa) jaioa, Hendaian (Lapurdi) bizi izan zen txikitatik.[1] Haren aita eta aitatxia bertsozaleak izan zirenez, bertsoen mundua hurbiletik ezagutu zuen txikitatik. Horrela, Hendaiako bertso eskola sortu zenean, izena eman zuen. Oso gazte zelarik, sariak irabazten hasi zen. Urte batzuk pasa izan ditu Euskal Herritik kanpo.[2]

2018an AEBetara joan zen Renoko Euskal Ikerguneak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolaturiko ekimenei esker Maialen Lujanbiorekin, Oihana Iguaranekin eta Jone Miren Hernandezekin batera eta Cowboy Poetry Gathering jardunaldietan parte hartzera.[3] Etxepare Euskal Institutuaren babespean eta Maialen Lujanbiorekin batera, halaber, eskolak eman zituen Amhersteko Unibertsitateko (Massachusetts) William Douglass Katedran.[4][3]

2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.[5]

Argia eta Jakin hedabideetako kolaboratzailea da.[6][7] Bertsolaritza genero-ikuspegitik aztertu duen bertsolari eta ikerlaria da.[8]

Bertsolari lehiaketetan lortutako emaitzak

aldatu

Bat-bateko sariketak

aldatu
  • Xalto saria (1998): finalista.
  • Mattin saria (2000): finalista.
  • Oiartzungo taldekako sariketa (2000): txapelduna (taldeka).
  • Oiartzungo taldekako sariketa (2001): txapelduna (taldeka).
  • Xenpelar saria (2002): txapelduna.
  • Osinalde saria (2003): entzulearen saria.
  • Lizardi saria (2004): txapelduna.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Miren Artetxe Sarasola - Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-21).
  2. «Miren Artetxe — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (kontsulta data: 2018-10-21).
  3. a b Berria.eus. «Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe "euskal poetak" Renon» Berria (kontsulta data: 2018-10-21).
  4. Euskal Irrati Telebista, EiTB. «Bertsolaritza AEBra, Maialen Lujanbioren eta Miren Artetxeren ahotik» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-10-21).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Miren Artetxe - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-10-21).
  6. «Argiako egilea: Miren Artetxe Sarasola» Argia (kontsulta data: 2018-10-21).
  7. «Miren ARTETXE - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2018-10-21).
  8. Miren Artetxe Sarasola: “Kolektibotasuna giltzarria da edozein eraldaketa sozial sustatzeko” – UEU365. (kontsulta data: 2023-04-19).

Kanpo estekak

aldatu