Gimnastika erritmiko
Gimnastika erritmikoa hainbat elementu batzen duen diziplina da ballet, gimnasia, dantza eta hainbat objektuen erabilpena egiten da : soka, uztaia, pilota , mazoa eta zinta.

Kirol honetan erakustaldiak zein lehiaketak egiten dira, bertan gimnastak musika jarraitzen du mugimenduen erritmoa mantendu ahal izateko. Bi eratara praktika daiteke: Banakakoan eta taldean.
Gimnasia erritmikoaren historiaAldatu
1930. hamarkadan sortzen den kirola da, SESBn (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna). Kirol hau bereziki emakumeentzako soilik sortu zen, eta bere aurrekariak XVIII. mendean Europa mendebaldeko mugimendu eta sistema gimnastiko ezberdinak izan ziren.
Gaur egun gimnasia erritmikoa ezagutzen dugun moduan 1950eko hamarkadan garatu egin zen. 1963. urtean, Budapest hirian lehenengo Gimnasia Erritmikoko Nazioarteko Txapelketa antolatu zen. Urtebete beranduago ofizialki onartu zen. Lehenengo munduko txapelduna Ludmila Savinkova, Sobietar Batasunekoa izan zen. 1975. urtean Gimnasia erritmikoko lehenengo Batzorde Teknikoa eratu zen eta 1963. urtean Gimnasia erritmikoko lehenengo mundu kopa ezarri zen.
1984. urtean Los Angelesko Joko Olinpikoetan diziplina olinpikoa izatera pasa zen. Lehenengo Olinpiadetako banakakoen atalean urrezko domina Lori Fung eraman zuen. Taldekako atala 1996. urtean onartu zen, Atlantako Joko Olinpikoetan. Orduan Espainiak jaso zuen urrezko domina. Gimnasia Erritmikoak arrakasta itzela izan ohi du Olinpiadetan, zuzenean ikusteko erakargarritasun handia dela eta ekitaldien sarrerak agortzeko lehenengoak izan ohi dira.
Gaur egun, Bulgaria, Italia, Bielorrusia eta Errusia munduko lehenengo postuetan daude. Mundu mailan nesken artean gimnasia erritmikoa gehien praktikatzen den kirola izan ohi da.
Nazioarteko Gimnastika Federazioak emakumezkoen modalitatea onartzen du bakarrik. 70. hamarkadan zehar gizonezkoen kategoria ezagutzera eman zen, eta 2003an gizonezkoen lehenengo munduko txapelketa ospatu zen. Espainiako federazioak gizonezkoen parte hartzea onartu egin da.
TresnakAldatu
SokaAldatu
Sokarekin birak, kolpeak, jauziak eta jaurtiketak egiten dira. Sokak lurrean jotzen badu penalizazio bat jasoko da. Gaur egun sokaren iraungarritasuna zalantzan jartzen ari da gutxien garatu den tresna delako. Hala ere, oraindik indarrean dago banakako eta taldeetako atalean.
UztaiaAldatu
Egurrezko eta plastikozko materialez egindako uztaiak 80 eta 90cm arteko diametroa izan ohi du. Uztaiarekin mugimendu koordinatu eta aldakor asko egiten dira, orokorrean jaurtiketak eta biraketak mugimenduak ezagunak dira. Uztaiarekin mugitzean gimnastaren malgutasuna erakusten da, uhinak sortzen, jauziak, orekako ariketak eta birak egiten dira.
PilotaAldatu
Pilotaren kasuan kirolariak ez du inoiz eramateko indarrik erabiliko. Pilota ez da inoiz lurrean geldirik egon behar, beti biraka. Mugimenduen artean garrantzitsuenak: erreboteak, birak, zortzi formako formak, jaurtiketak, beso eta hankekin jasoketak. Jaurtiketak gorputz guztiarekin egiten dira, hanketatik hasita, hauekin inpultsoa hartuz, eta besoetara, hauekin jaurtiketaren norabidea markatuko dugu. Pilota jasotzeko orduan zaratarik ez ateratzeko, besoak erabat luzatzen dira. Boteek ere isilak izan behar dute; horretarako, jaurtiketetan egiten den bezala pilotaren ibilbidea eskuekin jarraitzen da. Biraketak pilota gorputzetik edo lurretik biratzen dugunean izaten dira. Biraketa irauten duen bitartean pilotak ez du saltorik eman behar.
MazoaAldatu
Mazoekin errotatxoak, birak, jaurtiketa eta bestelako figurak sortzen dira. Mazoak elkarri jotzean indar gutxirekin egin behar da. Tresna honek bi eskuetan zehaztasun maila altua eskatzen du.
ZintaAldatu
Zintarekin airean eratzen diren formak garrantzia dute. Espiralak, sigi-saga, jaurtiketak eta abar. Zintaren bukaerak beti mugimenduan eta airean egon behar du.
Gimnasia erritmikoaren oinarriakAldatu
Kirol hau banaka edo bost gimnastaz osatutako taldean praktika daiteke.
Ofizialki taldeak 5 kidez osaturik, aukeran 5 tresna berdin eraman ala hiru tresna berdinarekin eta bik beste batekin. Hala ere, hasieran 6 gimnasta parte hartzen zuten, 80. hamarkadan 8 izan ahal ziren. Taldean egindako ariketa bat 2 minutu eta erdikoa izan behar da, eta banakakoetan minutu eta erdi.
Puntuatzeko eraAldatu
Ariketa baten azken emaitza zailtasuna eta exekuzioaren emaitzen batuketa izango da. Alderdi bakoitza 10 puntuz balora daiteke gehienez. Beraz gehienez azken puntuazioa 20 puntutara hel daiteke. Bestetik, gimnastak egindako hainbat akats puntuak ken diezaizkioke.[1]
Zailtasunaren putuazioa montaiaren balio teknikoan datza. Honetan behatzen dira erabili dituen gorputz tekniken zailtasunak eta tresnak erabiltzeko zailtasun maila. Gorputz zailtasunetan jauziak, malgutasunak, uhinak, biraketak eta orekak kontutan hartuko dira, eta tresnei dagokionez, jaurtiketa, arriskua, akrobaziak eta bestelako elementu berritzaileak.
Artiskikoaren puntuazioa berez muntaiak duen balore artistikoan datza. Kontutan hartuko da musika, koreografiaren edertasuna, mugimentuen aniztasuna.
Exekuzioari dagokionez musikalki elementu guztien balorazioa egingo da ,eta nola ez, gimnastek egin behar dituzten mugimenduen zehaztasuna behatuko da. Mugimentu guztiak izan ohi dute eredu bat eta honekin konparatzen dira. Eredu honekiko akatsak gehitu egiten dira eta bukaeran jokaldiaren balioari kentzen zaio.
PenalizazioakAldatu
- Tresnak beti mugimentuan egon behar du.
- Ariketak musikarekin ongi koordinaturik egon behar du.
- Zailtasun mailak agerian geratu behar du.
- Pasu ez erritmikoak penalizatuko dira.
- Baimenduta ez dagoenean eskuak erabiltzean.
- Tresna edo pertsonaren dantzalekutik irtetzea.
- Edozein jantzi ez ofiziala erabiltzea.
- Entrenatzailearen komunikazioa gimnastarekin ariketa burutzen ari den bitartean.
Gizonezkoak gimnastika erritmikoanAldatu
Gimnastika erritmikoa emakumeentzako sortua izan zen. Gaur egun, ordea, geroz eta gizonezko gehiago animatzen dira kirol hau praktikatzera eta egoera honen aurrean, Espainia da herrialde aurreratuena. Izan ere, gizonezkoen nazioarteko lehiaketak egiten dituen herrialde bakarra da.
Bilakaera EspainianAldatu
Gizonek Espainia mailan lehiatzeko aukera lehen aldiz 2005ean izan zuten. Hala ere, emakumeek baino aukera gutxiago zuten, autonomia erkidego bakoitzak 10 emakume eta 2 Open eramateko aukera bakarrik baitzuen. Hasiera batean, Open kategoria atzerritarrek osatzen zuten, baina 2005etik aurrera, hauetako plaza bat libre geratuz gero, gizonezkoren bat sartzeko aukera izaten zen. Hala ere, kasu gehienetan bi atzerritar joaten ziren eta gizonezkoak lehiaketatik kanpo geratzen ziren.
2009an, lehen aldiz, RFEG-k gizonezkoen nazioarteko lehiaketa antolatzea erabaki zuen, baina lehen ez bezala, gizonek ez zuten emakumeekin nahastuta lehiatuko, baizik eta beraien artean. Kasu hartan, 10 gimnastek parte hartu zuten eta borrokan igarotako urte guzti horien ondoren, senior mailan Rubén Orihuela izan zen txapelduna. Infantil mailan berriz, Ismael del Valle. Seniorrak uztaiarekin, pilotarekin eta zintarekin aritu ziren eta infantilak sokarekin, mazoekin eta zintarekin.
Urtea | Parte-hartzaile kopurua |
---|---|
2009 | 10 |
2012 | 15 |
2017 | 45 |
2019 | 68 |
Gaur egun Aldatu
Gaur egun, Espainia gizonezkoen nazioarteko lehiaketak egiten dituen herrialde bakarra da. Horregatik, beste nazioetako gimnasta batzuk Espainiar estatura etortzen dira, beste gizonekin lehiatu ahal izateko. Hala ere, ez dute internazional mailan, mundu mailan eta olinpiar jokoetan parte hartzeko eskubiderik.
Talde mixtoetan berriz, Espainia mailan lehiatzeko aukera lehen aldiz 2020an eman da, nahiz eta autonomia erkidego batzuetan, hala nola Euskadin eta Nafarroan, urte batzuk lehenagotik lehiatzeko aukera izan duten. Autonomia erkidego bakoitzak 7 talde aurkezteko aukera izango du; neskez osatutako 5 talde (5 neska talde bakoitzean) eta 2 talde mixto (4 neska eta mutil bat / 3 neska eta 2 mutil / 2 neska eta 3 mutil / neska bat eta 4 mutil).
2019an Primera-n (Espainia mailan dagoen kategoria altuenean) parte hartzea ere lortu dute gizonezkoek. Beraz, Espainia mailan hiru kategoria desberdin daude: Base, Absoluto eta Primera. Azken honetan, Eneko Lambea euskalduna da txapelduna. Bigarren postuan Gerard López katalana dago eta hirugarren postuan, Ander Olcoz nafarra.
ErreferentziakAldatu
- ↑ .
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- https://miriamguillenorta.wordpress.com/2013/06/05/gimnasia-ritmica-masculina/
- https://sextoanillo.com/index.php/2018/11/15/ruben-orihuela-pionero-gimnasia-ritmica-masculina/
- https://www.lne.es/campeones/2009/05/13/chicos-asaltan-ritmica-21528268.html
- https://www.tapigym.es/historia-evolucion-gimnasia-ritmica-masculina-ii/
- https://www.fororitmica.com/noticias/151-ritmica-masculina-conjuntos.html