Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Jaiotza, lehendabiziko lanak (1985-2002)Aldatu

Ivan Alekseiev 1985eko martxoaren 9an jaio zen Jartsevon, Errusiako Smolensk Oblastan. Aita musikaria du; ama, ordea, kimikaria da. Bere gurasoak 1994an dibortziatu ziren. 8-9 urte zituenean Ivan olerkiak idazten hasi zen eta 10 urterekin musikarekiko interesa piztu zitzaion. 1995/96ko neguan gitarra klasikoa jotzen ikasten hasi zen musika eskolan. 1997an, bere ama eta biak Belgorodera joan ziren bizitzera. Bertan, eskualdeko gitarra klasiko txapelketan parte hartu zuen eta bitan saritu zuten: 1998ko txapelduna eta 2000ko txapeldunordea.

Ivan rock gitarren zalea zen eta 13 urte zituenean bere lehen musika taldea sortu zuen. 2000ko hamarkadaren hasieran Ritxagi maxin (errusieraz: Рычаги машин) taldean baxu-jotzaile eta korista aritu zen. Ivanek Nirvana musika taldeko kideak miresten zituen, baina The Prodigyren arrakastak miretsirik utzi zuen. Diesel Power (ft. Kool Keith) abestiak liluratuta, rap musika idazteari ekin zion, bere rock taldearekin gitarra jotzen jarraitzen zuela.

Bere ikaskide Arkadirekin, "Adik" eta "228" ezizenez ezagutua, V.I.P. hip hop taldearen kide izan zen. Belgorod oblastean zehar emandako kontzertuei esker taldearen ospeak azkar egin zuen gora. Proiektua agortu bezain laster, Noize MC-k eta Adik-ek Face2Face izeneko hip hop biko taldea osatu zuten. Hainbat kontzertu eman zituzten Errusiako beste eskualdetan, baita Ukrainako Kharkiveko nazioarteko musika jaialdian ere abestu zuten.

2001an Ivanek musika eskolan graduatu zen. Urte bat geroago, Ivanek eskola orokorra amaitu zuen urrezko domina lortuz. Urte horretako udan, Errusiar Estatuko Humanitate Unibertsitatean izena eman zuen. Hori dela eta, taldea utzi eta Moskura bizitzera joan behar izan zuen.

Heziketa (2003-2006)Aldatu

Unibertsitatearen ikasle-egoitzan kokatu eta bakarlari bezala hasi zen. 2003an Protivo Gunz rock alternatibo musika taldea sortu zuen, ikasle-egoitzaz kanpoko ikasleez osatua. Ikasle-egoitzan freestyle-ak hobetzen aritu zen eta ondoren ikasleen jaietan irakurtzen zituen gitarra akustikoaz lagundurik. Han maketak grabatu zituen Noize MC eta Protivo Gunz bezala. Maketa horiek oso arrakasta handia izan zuten gazteen artean, Interneti esker.

2003 eta 2005 artean, Noize MC-k hainbat buruz buruko freestyle lehiaketetan, klubetan eta hip hop txapelketetan parte hartu zuen. Horietan, zenbait sari lortu zituen. Horrez gain, "Protivo Gunz" taldearekin Mosku oblastan zehar ibili zen klubetan, tabernetan eta atari zabalean kontzertuak eskainiz.

2005eko martxoan Noize MCk MC Molodoi (errusieraz: MC Молодой) rapeatzailea menderatu zuen "Snickers Guru Klan" kale-kultura jaialdiaren buruz buruko freestyle finalean. Hori dela eta, jaialdiaren antolatzaileek Noize MC gonbidatu zuten "Snickers Urbania" jaialdiko epaile eta aurkezlea izan zedin.

2005eko maiatzean, Ivanek ikasle-egoitza utzi eta Mosku erdiguneko Arbat kalean gela bat alokatu zuen. "Protivo Gunz" taldeak noizean behin bat-bateko kontzertuak emateari ekin zion. Ustekabean emandako kontzertu horietariko batzuk poliziak eten behar izan zituen.

2005eko eta 2006ko udetan, Noize MC "Snickers Urbania" jaialdiarekin Errusian zehar ibili zen. Irabazitako diruarekin, estudioak hainbat abesti grabatu zituen, ondoren bildumetan kaleratuko zituztenak. 2006ko udan, Noize MCk "Respect Productions" produkzio-etxearekin sinatu zuen bakarlari gisa, baina "Protivo Gunz" taldearekin abesten jarraitu zuen. 2006ko irailaren 9an, bere rock taldeak Errusiako "Urban Sound" lehiaketa irabazi zuen.

Ospearen areagotzea (2007-2008)Aldatu

"Urban Sound" lehiaketaren saritzat, "Protivo Gunz" Pesniu dlia radio (errusieraz: Песню для радио) aurrekontu murritzeko bideoklipa grabatu zuen eta "Muz-TV" telebista-katean bota zuten. Diskoetxeak eskatuta, artista Noize MC bezala agertzen da. 2006ko azaroan abestia DFM irrati katean jarri zuten. Bideokliparen zuzendaria Hindrek Maasik estoniarra izan zen.

2007ko apirilaren 13an Noize MCk eta Respect Productionsek Errusiako Universal Music Group filialarekin hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmena musika kazetariei deigarri gertatu zitzaien, musikariarentzat ez ezik, errusiar hip hoparentzako ere garrantzitsua baitzelako.

Bien bitartean, Noize MCk 2006ko urritik 2007ko apirilera iraun zuen "Hip-Hop.Ru atariaren 7. hip hop norgehiagoka ofiziala" errusiar Interneteko txapelketarik handiena irabazi zuen. Mundu osoko 3.000 rapetzaile errusiarrek parte hartu zuten lehiaketa honetan. 2007ko irailean Za zakritoi dveriu (errusieraz: За закрытой дверью) norgehiagokaren bideoklipa argitaratu zuten. Bideokliparen zuzendaria Hindrek Maasik izan zen berriz ere. Noize MCren lanak hedapen handia izan zuen irrati eta telebista-kateetan, 10. postua lortuz MTV-2007ko 100 Abestirik Onenak izeneko zerrendan.

2007ko udan, Ivan Alexeievek Pavel Lunginek zuzendutako Rozygryx (errusieraz: Розыгрыш) filmaren remakean lehen mailako papera izan zuen. Bertan, Igor Gluxko pertsonaiaren papera antzeztu zuen. Horrez gain, Noize MCk film honen soinu-banda konposatu zuen. Filma 2008ko maiatzaren 22an eman zuten estreinakoz. Moio more (errusieraz: Моё море) abestiaren bideoklipa filman oinarritu zen eta A-ONE telebista-katean eman zuten.

Hasierako albuma eta ondorengo lanak (2008-2011)Aldatu

2008ko maiatzaren bukaeran Noize MCk Universal Music-ekin zuen hitzarmena eten zuen.

Noize MCren estreinako albuma "The Greatest Hits vol. 1" Misteria zvuka (errusieraz: Мистерия звука) diskoetxearekin argitaratu zuen 2008ko ekainaren 17an.

2008ko abenduan НАИВ punk talde errusiarraren kontzertuan parte hartu zuen. Gainera, urte berean arrakasta handia izan zuen Oblomki txuvstv abestia idatzi zuen Tania Terioxina abeslariarentzat. 2009an Arbat kalean agertu zen eta herrialdean zehar biran egon zen.

2010eko otsailean Anatoli Barkov Lukoileko lehendakariordearen autoak Citroën batekin talka egin zuen Moskuko Leninski Prospekten, Gagarin plazatik gertu. Istripuan Citroëneko bi bidaiariak hil ziren: 72 urteko Vera Sidelikova eta 35 urteko Olga Aleksandrina (gidaria), Noize MCren arrebaren adiskidea. Lekukoek Barkoven autoa kontrako bidetik trafikoa saihesten zihoala adierazi zuten, baina agintariek Citroëneko bidaiariei egotzi zieten errua. Istripuaren berri jakin eta berehala, Noize MCk "Mercedes S666" abestia idatzi zuen Barkov jaunaren zigorgabetasuna salatuz. Abesti honen bideoklipak arrakasta handia izan zuen Interneten.

2010eko maiatzaren 28an Posledni albom (errusieraz: Последний альбом) argitaratu zuen. Horrez gain, 2010ko Ubrania lehiaketan parte hartu zuen, baina oraingoan artista nagusi bezala.

2010eko azaroaren 10ean Juri Xevtxuk abeslariak Noize MC gonbidatu zuen DDT musika taldearen kontzertuan abestera, non "Kuri bambuk" eta "Na Marse klassno" abestiak kantatu zituen.

2012 - 2013Aldatu

2012ko ekainean taldeak Arkhangelsk hirian ospatzen den Ostrov rock musikaldian parte hartu zuen.

2012aren bukaeran Noize MCk hurrengo urtean bi disko argitaratuko zituela esan zuen. 2013ko apirilaren 11n Protivo Gunz rock diskoa eta 2013ko urriaren 28an Nerazberikha (errusieraz: Неразбериха) rap diskoa argitaratu zituen.

TaldekideakAldatu

Hona hemen Noize MC taldearen egungo kideak:

  • Ivan «Noize MC» Alekseiev (errusieraz: Иван «Noize MC» Алексеев) — gitarra, rapeatzailea, abeslaria
  • Maksim «Inspektor ZOZH» Kramar (errusieraz: Максим «Инспектор ЗОЖ» Крамар) — teklatuak, gitarra elektrikoa
  • Aleksandr «Kisly» Kislinski (errusieraz: Александр «Кислый» Кислинский) — baxua
  • Pavel «Pa$hock» Teterin (errusieraz: Павел «Pa$hock» Тетерин) — bateria

DiskografiaAldatu

V.I.P. taldeko kide gisa (Noize MC, Adik, MC N, MC Stans)Aldatu

  • 1997Думать о тебе

Face2Face taldeko kide gisa (Noize MC, Adik)Aldatu

  • 2002Не нравится, не ешь!
  • 2002Лирика белых стен
  • 200313 кадров

Estudioko diskoakAldatu

Soinu-bandakAldatu

  • 2009Розыгрыш

Bideo-diskoakAldatu

  • 2011Жечь электричество!

ZuzenekoakAldatu

FilmografiaAldatu

  • 2008Розыгрыш — Igor Gluxko (errusieraz: Игорь Глушко) bezala.
  • 2012Детка — kameoa.
  • 2013Hard Reboot — … (lanean)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Noize MC