Nevado del Ruiz[1], Mesa de Herveo bezala ere ezaguna eta kolonaurreko garaian Cumanday, Tabuchía edo Tama bezala, Andeetako sumendi lerroko iparraldereneko sumendia da, Kolonbiako Caldas eta Tolima departamenduen artean. Errauts bolkaniko gogortuz eta beste piroklasto batzuekin tartekatzen diren laba geruza ugariz osatutako estratosumendi bat da. Aktibo egon da bi milioi urte inguruan zehar, Pleistozeno goiztiar edo Pliozeno berantiarretik, hiru erupzio garai garrantzitsurekin. Egungo erupzio garaian zehar eratutako sumendi konoaren eraketa duela 150.000 urte hasi zen.

Nevado del Ruiz
Datu orokorrak
Garaiera5.389 m
Prominentzia2.035 m
MotaSumendi
Geografia
Map
Koordenatuak4°53′33″N 75°19′25″W / 4.8925°N 75.3236°W / 4.8925; -75.3236
MendikateaErdialdeko Mendikatea
Estatu burujabe Kolonbia
Kolonbiaren banaketa administratiboa Caldas
Mendizaletasuna
Lehen igoera1936
Geologia
Material nagusiaAndesita
GaraiaPleistozeno

Orokorrean, bere erupzioak pliniar motakoak dira, hodei piroklastiko deritzen gas bero eta harkaitzezko korronte azkarrak sortuz. Erupzio masibo hauek sarri laharrak sortzen dituzte (lokatz eta hondakinezko hodeiak), giza biziarentzat eta ingurugiroarentzat mehatxua direnak. 1985eko azaroak 13an erupzio txiki batek Armero hiriaren herrigunea lurperatu zuen lahar bat eratu zuen, Armeroko tragedia bezala ezagutu zena, non, kalkuluen arabera, 25.000 pertsona hil ziren, honen ondorioz, XX. mendeko bigarren sumendi erupziorik suntsitzailenatzat hartzen dena 1902ko Mont Peleéren erupzioaren ondoren. Antzeko gertakariak izan ziren 1595ean eta 1845ean, baina ez ziren hain suntsitzaile eta hilgarriak izan.

Sumendia Los Nevados Parke Natural Nazionalaren barnean dago, parke honen barnean beste elurtutako tontor batzuk ere badaudelarik, Nevado del Tolima, Nevado el Cisne, Nevado del Quindio eta Nevado de Santa Isabel beste batzuen artean, berotze globalaren ondorioz 1985etik aurrera erretiratzen joan diren glaziarrak dituztenak. Parkea gune turistiko ezaguna da, eta bertan turistentzako babeslekuak daude; sumendiaren magalak neguko kiroletarako erabiltzen dira, eta Laguna del Otún aintzira amuarraina arrantzatzeko. Era berean, eskualde honetan komertzialki erabiltzen diren ur termalak dituzten bainuetxeak daude. 1868 eta 1869 bitartean, Wilhelm Reiss eta Alphons Stübel geologo alemaniarrak izan ziren Nevado del Ruiz dokumentaturiko espedizio batean eskalatzen saiatu ziren lehenak, eta 1936an, W. Cunet eta Augusto Gansser-Biaggi izan ziren eskalada horretan arrakasta izan zuten lehenak, 1939an errepikatuz.

Geografia eta geologia aldatu

 
Kolonbiako mapa, non sumendirik garrantzitsuenen kokapena agertzen den

Sumendia Bogotatik 129 kilometro mendebaldera dago eta Andeen zati da, bereziki Ruiz-Tolima Sumendigunearena (edo Erdialdeko Mendigunea), honen zati Nevado del Tolima, Nevado de Santa Isabel, Nevado del Quindio eta Cerro Machín ere badirelarik. Mendigunea lau fallaren elkargunean dago, horietako batzuk oraindik aktibo daudelarik.

Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren zati da, eta Andeetako sumendi lerroko iparraldereneko sumendia da, Holozenoan zehar eratutako 204 sumendi hegoamerikarretatik 75 hartzen dituena. Lerro hau Nazka plakaren Hegoamerikar plakaren azpian ekialderanzko subdukzioaren ondorio da. Subdukzio guneetan dauden beste sumendi batzuen kasuan bezala, Nevado del Ruizek, laharrak eratuz, tontorretik gertuko glaziarrak ur ditzaketen hodei piroklastikoekin lotutako erupzio pliniar eztandatsuak sor ditzake.

 
Nevado del Ruizen satelite radar bidezko irudia, Arenas krater sakona tontorretik gertu ikus daitekeelarik.

Andeetako beste sumendi batzuk lez, Nevado del Ruiz estratosumendi bat da, hau da, sumendi koniko eta altuera handikoa, laba gogortuko geruza ugariz, piroklasto tartekatuz eta errauts bolkanikoz osatua. Bere labak andesita-dazitaz osatuak daude. Egungo sumendi konoak bost laba domo hartzen ditu, guztiak antzinako Nevado del Ruizen sumendi galdararen barnean eraikiak: Nevado el Cisne, Alto de la Laguna, La Olleta, Alto de la Pirana eta Alto de Santano. 200 kilometro karratu baino gehiagoko azalera hartzen du, ekialdetik mendebaldera 65 kilometro neurtzen duelarik. Tontor zabalak Arenas kraterra hartzen du, kilometro 1eko diametroa eta 240 metroko sakonera duena.

Sumendiaren tontorrak 20 eta 30 gradu bitarteko inklinazioko magalak ditu. Altura baxuagoetan magalak askoz inklinazio txikiagokoak dira, gehienez ere 10 gradu ingurukoak. Hortik aurrera, mendioinak ia Magdalena ibaiaren ertzeraino ekialdean eta Cauca ibaiaren ertzeraino mendebaldean hedatzen dira. Tontorraren bi alde nagusietan, glaziarren amildegiek lur korrimenduak gertatu diren tokiak erakusten dituzten; era berean, batzuetan glaziarren izotza urtu da, lahar suntsitzaileak sortuz, 1985ean gertatu zen erupziorik hilgarriena barne. Sumendiaren hegomendebaldeko zatian La Olleta kono piroklastikoa dago, gaur egun aktibo ez dagoena, baina iraganean zenbait aldiz eztanda egin duena.

Glaziarrak aldatu

 
Sumendiaren tontorra eta inguruko gunerik altuenak glaziarrez estaliak daude, Arenas kraterraren inguruan masa zuri bat bezala agertzen direnak.

Nevado del Ruiz glaziarrez estalia dago, duela milaka urte sortu zirenak eta orokorrean Azken Gehiengo Glazialaren garaitik erretiratzen joan direnak. Duela 28.000 urtetik duela 21.000 urterarte, glaziarrek Ruiz-Tolima mendigunearen 1.500 kilometro karratu estaltzen zituzten. Duela 12.000 urte inguru bezain berandu, azken glaziazioko izotz geruzak erretiratzen ari zirenean, glaziarrek oraindik 800 kilometro karratu estaltzen zituzten, eta Izotz Aro Txikian, izotz geruzak gutxi gora-behera 100 kilometro karratu hartzen zituen.

Ordutik aurrera, glaziarrak are gehiago atzera egiten joan dira atmosferaren berotzearen ondorioz. 1959rako, glaziarrak hartzen zuen azalera soilik 34 kilometro karratukoa zen, eta 1985eko erupziotik, tontorraren zati izoztuaren %10a suntsitu zuena, hau erdira murriztu da, 17 eta 21 kilometro karratu artean erupzioaren ondorengo unean 10 kilometro karraturaino 2003an. 1985ean glaziarrak 4.500 metrora bezain baxu iristen ziren, baina orain soilik 4.800 eta 4.900 metro arteko altueretara baino ez dira iristen.

Izotz geruzak, batez beste, 50 metroko sendoera du, sendoagoa da tontorreko ordokiko tokiren batzuetan eta Nereidas glaziarpean hegomendebaldeko magalean, non 190 metroko sakonerara iristen den. Iparraldeko magaletako glaziarrek, eta, neurri txikiagoan, ekialdekoek, euren izotzik gehiena 1985eko erupzioan galdu zuten, eta horregatik soilik 30 metroko sakonerara iristen dira. Tontorreko ordokia estaltzen duen izotzak, beharbada galdara bat ezkutatzen ari da, ordoki horren inguruan dauden bost kupula agertu dira izotza erretiratzen joan den heinean.

Izotz urtzearen ondoriozko ura nagusiki Cauca ibaira mendebaldean eta Magdalena ibaira ekialdean drainatua da. Nevado del Ruiz eta ondoko elurtutako tontorretatik datorren isurketa gertuko 40 herri ur edangarria hornitzeaz arduratzen dena da, eta beraz zientzialari kolonbiarrak zein gobernuko funtzionarioak hirientzako ur horniketaz arduratuta daude glaziarrak erabat urtzen badira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu