Maurice Maeterlinck

Maurice Maeterlinck (Gante, Belgika, 1862ko abuztuaren 29a - Niza, Frantzia, 1949ko maiatzaren 6a) frantsesezko olerkigile eta antzerkigile sinbolista izan zen. Frantsesez idazten zuen, eta frantses literaturako mugimenduetan oinarritu zen, batik bat, bere lanak idazteko.

Maurice Maeterlinck
Maurice Maeterlinck 2.jpg
PENeko lehendakari

1947 - 1949
Denis Saurat (en) Itzuli, François Mauriac, Thornton Wilder, Hu Shih (en) Itzuli - Benedetto Croce
Bizitza
Izen osoa Maurice Polydore Marie Bernard Maeterlinck
Jaiotza Gante1862ko abuztuaren 29a
Herrialdea  Belgika
Talde etnikoa Flandriarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Niza1949ko maiatzaren 6a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Renée Dahon (en) Itzuli
Bikotekidea(k) Georgette Leblanc
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Ganteko Unibertsitatea
Jesusen Konpainia
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, filosofoa, saiakeragilea, antzerkigilea, libretista, autorea eta itzultzailea
Lan nabarmenak Intruder (en) Itzuli
The Blind (en) Itzuli
Interior (en) Itzuli
The Blue Bird (en) Itzuli
Q3145105 Itzuli
Pelléas and Mélisande (en) Itzuli
Princess Maleine (en) Itzuli
Q16655370 Itzuli
Q16303604 Itzuli
The Death of Tintagiles (en) Itzuli
Q16303559 Itzuli
The Treasure of the Humble (en) Itzuli
Q58051069 Itzuli
Monna Vanna (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Belgium Royal Academy of French language and literature (en) Itzuli
Q2822378 Itzuli
Mugimendua Sinbolismoa
IMDb nm0535508
Maurice Maeterlinck's Signature.jpg

Lehen lan nagusia Serres chaudes (1899, Negutegi beroak) izan zuen, sinbolismoaren moldeei egokitutako olerki-bilduma. Hala ere, entzuterik handiena Pelléas et Mélisande (1892) antzezlan poetikoak izan zuen, drama sinbolistaren maisulantzat, XIX. mendeko drama poetiko nagusitzat jotzen dena, eta Debussyren opera baten libretoa izan zena. Maeterlinckek beste antzezlan batzuk idatzi zituen: Monna Vanna (1902) drama historikoa, L´Oiseau bleu (1908, Txori urdina) eta Le Bourgmestre de Stilmonde (1918, Stilmondeko burgumaisua).

Pixkana sinbolismotik aldendu eta ingeles dramagintzara hurbildu zen, Shakespeare eta jakobinoenera, batez ere. Maeterlincken antzezlanak hizkuntza askotara itzuli dira, eta eragin bizia izan dute mundu osoan. Maeterlinck, bestalde, prosaz ere idazle aipagarria izan zen. Haren lanetan filosofia-ezkortasuna eta izadiarekiko zaletasuna elkarturik agertzen dira. Arimaren hilezintasuna, gizakiak zenbateraino diren beren bizitzetako zoritxarren errudun eta norbanakoen komunikazioa izan ziren Maeterlincken gai nagusietako batzuk. Gorabehera mistikoak islatu zituen Les Trésor des humbles (1896, Jende xumeen altxorra) eta La Sagesse et la destinée (1898, Zuhurtzia eta halabeharra) liburuetan. Bestalde, filosofia-lan nagusiak hauek ditu: La Vie des abeilles (1901, Erleen bizimodua) eta L´Intelligence des fleurs (1907, Loreen adimena). Ez dira zientzia-lan zorrotzak, fabulak eta parabolak baizik. Inurrien bizimoduaz ere idatzi zuen (Lizardik euskarara egokitu zuen lan hori; Jakintza 1933). 1911. urtean, Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Maeterlinck