Ireki menu nagusia

Santiago Abascal Eskuza (Amurrio, Araba, 1949ko urriaren 30a - Galdakao, Bizkaia, 2017ko uztailaren 23a) euskal herritar eskuin muturreko politikari bat izan zen. Santiago Abascal Conde euskalherritar eskuin muturreko politikariaren aita zen.

Santiago Abascal Eskuza
Santiago Abascal Escuza.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2003-04-29 - 2004-01-20
Rafael Camara
Barrutia: Araba
Hautaketa: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Izen osoa Santiago Abascal Escuza
Jaiotza Amurrio1949ko urriaren  30a
Herrialdea  Euskal Herria
Heriotza Galdakao2017ko uztailaren  23a (67 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta merkataria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiar Batasun Nazionala
Alderdi Popularra
Vox

Lanbidez ehunduren merkataria, Espainiar nazionalismoarekin lerrokatua egon zen. Francisco Franco espainiar diktadorea hil eta urte batera Espainiar Batasun Nazionala edo UNE alderdiko kide egin zen, handik bi urtera Fragaren Alianza Popular alderdira batuko zena.

1987-1991 artean Arabako Batzar Nagusietan Euskadiko Alderdi Popularreko (PP) biltzarkidea izan zen, Aiaraldea ordezkatuz. Arabako PPko Bartzordeko kidea ere izan zen.

2015an PP utzi eta Vox eskuin muturreko alderdira igaro zen, bere seme Santiagok sorturikoa.