Silvia Reyes

pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile eta artista kanariarra

Silvia Reyes (Las Palmas Kanaria Handikoa1949 - Bartzelona2024ko maiatzaren 22a) trans aktibista kanariar eta katalana izan zen, Bartzelonako LGBT mugimenduari oso lotua, bereziki 1977ko gay harrotasunaren Bartzelonako manifestazio historikoan inplikatua.

Silvia Reyes

(2018)
Bizitza
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa, 1949
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2024ko maiatzaren 22a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakprostituta, trans eskubideen aldeko ekintzailea eta artista

Biografia

aldatu

Medikuntza ikasteko beka lortu zuen 17 urte zituenean, baina ezin izan zuen karrera hasi, irakasleek esan baitzioten unibertsitatera joan nahi bazuen ezin zituela bekainak depilatu, eta gizon gisa jantzita joan beharko zuela. Egoera horrek eta familian jasaten zituen tratu txar fisiko eta psikologikoek behartu zuten etxetik alde egitera. Bartzelonan jarri zen bizitzen, bere nortasunari uko ez egiteko. [1]

1973an iritsi zen Kataluniako hiriburura, soldadutza amaitu eta lau hilabetera. 1974an hormonatzen hasi zen, «farmazia batean erosten zituen produktuekin». Bazterketa larria pairatu zuen, itxura femeninoarekin izen maskulinoa izateagatik. Iritsi eta lehen hilabetean hiru aldiz atxilotu zuten arriskugarritasun legearen ondorioz, eta ikusi ahal izan zuen transexual batentzat ez zela segurua kalean egotea, ezta giro homosexualeko tabernetan edo zinemetan ere. Kataluniara iritsi zenean zeuzkan 5.000 pezeta amaitu zitzaizkionean, prostituzioan jardun behar izan zuen. [2]

1974aren amaieran berriro atxilotu zuten, eta Bartzelonako Model kartzelan sartu zuten trabestismoaz akusatua (transgenero terminoa ez zen erabiltzen garaian). Handik Carabanchelera (Madrilgo espetxe bat) eraman zuten, eta, gero, Badajozen «gizarte-errehabilitazioko» zentro batean sartu zuten, hau da, homosexualitatea ustez sendatzeko kartzela bat azken batean, non sei hilabetez egon zen.[3] Arriskugarritasunari eta gizarte-errehabilitazioari buruzko legeak ezarritako zigorra bete ondoren erbesteratzea behartzen zenez, 1975aren amaieran Kataluniatik joan zen, baina hilero egiten zituen bisitak. Egonaldi horietako batean, LGBT harrotasunaren lehen adierazpenean parte hartu zuen 1977an.[2] Erbesteratu zenean erabaki zuen ez zuela berriro prostituzioan aritu nahi, eta, azkenik, Parisa joan zen. Han, lana aurkitu zuen, ikuskizunen munduan aritzeko aukera eman zion dantzaleku batean, eta, hamar urtez, Frantzia, Belgika eta Suitzako hainbat tokitan bizi izan zen. 2003an utzi zion lanari, eta Bartzelonara itzuli zen. Han, behin betiko hasi zen lanean. [4]

Guztira, 50 aldiz baino gehiagotan atxilotu zuten bi hamarkadatan zehar, jantzi, portatu edo ibiltzeko zuen moduagatik, lehenik gizarte-arriskugarritasunari buruzko legearen ondorioz eta, ondoren, eskandalu publikoen legeaagatik, zeina 1988ra arte indarrean egon zen. [5] Espetxeetan, atxiloketa-zentroetan eta gizarte-errehabilitazioko zentroetan, mespretxu eta tratu txar ugari jasan zituen. Kalteordainak eskatu zizkion Espainiako Gobernuak beste hainbat homosexual eta transexualek bezala, eta batzuk onartu ziren (2009tik aurrera hasi ziren ordaintzen), Reyesek 7.500 euro jaso zituelarik.[2]

2017an, Crits de llibertat dokumentalean parte hartu zuen, Kataluniako beste LGBT ekintzaile batzuekin batera; besteak beste, Jordi Griset, Maria Giralt, Paulina Blanco, Armand de Fluvià eta Nazario.[6] Raúl Solís kazetariaren La doble transición (2019) liburuan ere ageri da, frankismo garaiko eta Espainiako Trantsizio garaiko errepresioaz lekukotasuna ematen beste emakume transexualekin batera.[1] [5] Badajozen bera egon zen homosexualen espetxea Arte Garaikideko MEIAC zentroa bihurtu zelarik, hantxe aurkeztu zuen La doble transición liburua 2019an eta esan zuen: «askatasunean bizitzearen prezioa altua izan da, espetxea lehenik eta erbestealdia gero. Baina merezi izan zuen.»[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Barroso, Maricruz. (2019-02-18). «Las mujeres transexuales: represaliadas durante el franquismo y nunca reparadas» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  2. a b c (Katalanez) Pérez, Beatriz; Beatriz. (2018-12-26). ««Les transsexuals no teníem cap altra sortida que la prostitució"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  3. (Gaztelaniaz) Benito, Emilio de. (2004-12-20). «"Estuve detenida más de 50 veces"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  4. a b (Gaztelaniaz) Conde, Jesús. (2019-06-08). «Encarcelada por 'travesti': el regreso de Silvia a la cárcel de Badajoz donde la recluyó el franquismo» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  5. a b (Katalanez) «Raúl Solís: "Sense la 'T' no es pot entendre el moviment LGTBI. Són les pioneres, les que van rebre totes les pallisses”» Catalunya Plural 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  6. Estrena del Documental «Crits de Llibertat». Grup d'Amics Gais, Lesbianes, Transsexuals i Bisexuals 10/6/2017.

Kanpo estekak

aldatu