Carmelo Suárez

Carmelo Suárez Cabrera (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1949) espainiar arkitektoa, politikaria, sindikalista, eta militante komunista da. Espainiako Herrietako Alderdi Komunistako (PCPE) idazkari orokorra da 2002tik.

Carmelo Suárez
Carmelo Suárez 2015 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmelo Suárez Cabrera
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1949 (72/73 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEspainiako Herrietako Alderdi Komunista
Espainiako Alderdi Komunista
Ezker Batua

BizitzaAldatu

Gazte-gaztetatik, bere hastapen politikoak Gaztedi Komunistetan, zein Espainiako Alderdi Komunistan (PCE) eta Langileen Batzordeetan (CCOO) bizi zituen. Garai hartan, erakunde horiek guztiak klandestinitatean ziharduten diktadura frankista zela eta.

Sevillako Unibertsitatean ikasi zuen arkitektura. Bertan, ikasleen ordezkari izan zen 1970eko hamarkadako ikasle borroketan.

Leninista zenez, Trantsizioan PCE utzi zuen, alderdiaren ideologia eurokomunistarekin bat ez zetorrelako. Kanariar Herri Batuarekin (Pueblo Canario Unido) eta Kanariar Herri Batasunarekin (Unión del Pueblo Canario), Kanarietako ezkerreko antolakundeekin, bat egin zuen.

1984an bere lan bulegoan Kanariar Herriaren Alderdi Komunista (PCPC) sortu zen, Espainiako Herrietako Alderdi Komunistaren (PCPE) atala Kanarietan, zeinean idazkari politiko hautatu zuten.

1986an NATOren aurkako kanpainiaren militante aktiboa izan zen. Urte berean parte hartu zuen Kanariar Ezker Batua (Izquierda Canaria Unida) koalizioaren sorreran, IU-ren lehenengo erreferentea uharteetan.

2002an Espainiako Herrietako Alderdi Komunistako Idazkari Nagusi hautatu zuten.

2007an Juan Rafael Lorenzo Santana eta Maria Dolores Santana Medinarekin batera Ikerkuntza eta Kultura Langile Fundazioa sortu zuen.

2017an, frakzio batek Ástor García idazkari orokor izendatu zuen. Hala ere, PCPEren X. Kongresuan hautatutako Batzorde Nagusiaren gehiengoak ekintza horren aurka kokatu zen, eta Carmelo Suarez idazkari nagusi gisa berretsi zuten.