Gene Simmons (Chaim Witz jaioa; hebreeraz: חיים ויץ‎; 1949ko abuztuaren 25a) rock baxu-jotzaile, abeslari, musika idazle, aktore eta negoziogizona da. "The Demon" ezizenez ezagutua, Kiss taldeko baxu-jotzaile eta abeslaria da, 1970. hamarkadaren hasieran sortu zuen hard rock taldea.

Gene Simmons

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakחיים ויץ‎‎
JaiotzaTirat Carmel (en) Itzuli1949ko abuztuaren 25a (74 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Shannon Tweed (en) Itzuli  (2011ko urriaren 1a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNewtown High School (en) Itzuli
Sullivan County Community College (en) Itzuli
College of Staten Island (en) Itzuli
Yeshiva Torah Vodaas (en) Itzuli
Hizkuntzakhebreera
hungariera
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakbass guitarist (en) Itzuli, aktorea, telebista-aktorea, abeslaria, musikagilea, ahots-aktorea, kantugilea, disko-ekoizlea eta zinema aktorea
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
KidetzaKiss
Izengoitia(k)The Demon, God of Thunder, Dr. Love eta Reginald Van Helsing
Genero artistikoaheavy metala
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuabaxua
ahotsa
DiskoetxeaCasablanca Records
Sanctuary Records (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

genesimmons.com
IMDB: nm0005430 Allocine: 17867 Allmovie: p65745 TV.com: people/gene-simmons IBDB: 84121
Facebook: officialgenesimmons Twitter: genesimmons Instagram: genesimmons Youtube: UCG9OzDneC7m_X0_IZWlxIHQ Bandcamp: genesimmonsofficialSouncloud: gene-simmons-official iTunes: 128831 Last fm: Gene+Simmons Musicbrainz: 96a1182f-e8e6-4df6-a811-82cb67d4565c Songkick: 512871 Discogs: 253708 Allmusic: mn0000200968 Deezer: 16092 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hasierako bizitza aldatu

Chaim Witz (gero Gene Simmons izenarekin) Tirat Carmel, Haifa, Israelen jaio zen 1949an. Bere familia Jackson Heights, Queens, New York Cityra mugitu zen berak zortzi urte zituenean.[1] Bere ama, Flóra Klein, Jánd, Hungarian jaio zen. Klein izen alemana (euskaraz, txikia) hungarieraz Kiss moduan itzultzen da, eta hortik dator rock taldearen izena.[2] Florence eta bere neba, Larry Klein, holokaustoa biziraun zuten bere familiako bakarrak izan ziren. Gene Simmonsen aita, Feri Witz, Hungarian jaioa ere, Israelen jarraitu zuen. Simmonsek bere familia "benetan txiroa" zela esaten du, ogia eta esnearekin bizirauten zutela.[3] Ameriketako Estatu Batuetan, Simmonsek bere izena aldatu zuen Eugene Klein izatera (geroago Gene Klein), bere amaren jatorrizko abizena hartuaz. Williamsburg, Brooklyneko Yeshiva Torah Vodaathera joaten zen txikitan, goizeko 7etatik gaueko 9:30etara.[4] [5]

Kiss aldatu

Simmons nerabe bat zela hasi zen bere lehenengo taldearekin, Lynx, geroago The Missing Links deitu zena. Batzutan, The Missing Links uzten zuen Long Island Sound sortzeko (izena Long Island, Westchester County, New York, Connecticut eta Rhode Islandetik banatzen zituen esturarioari buruzko hitz jolasa da). Talde honeetan jotzen ari zela, hainbat lan hartu zituen diru gehiago lortzeko, hala nola komiki erabiliak saltzea. Simmons Loch Sheldrake, New Yorken zegoen Sullivan County Community Collegera joan zen. Beste talde batean sartu zen, Bullfrog Bheer, eta talde honek demo bat grabatu zuen, "Leeta"; demo hau Kissen The Box Set bilduman sartu zuten.

 
The Demon

1970. hamarkadaren hasieran Simmonsek Wicked Lester rock taldea sortu zuen Stanley Harvey Eisenekin (orain Paul Stanley bezala ezagutua) batera eta album bat grabatu zuten, inoiz kaleratu ez zutena. Wicked Lesterren soinu eta irudiarekin gustura ez zeudenez, Simmons eta Stanley bere taldekideak botatzen saiatu ziren; ez zuten lortu, eta orduan Wicked Lester utzi zuten, Epic Records zeukaten kontratua bertan behera utziz. Behin betiko rock taldea sortzea erabaki zuten, eta bateria baten bila hasi ziren. Simmonsek eta Stanleyk Peter Criscoulak, Peter Criss bezala ezagutua, jarritako iragarki bat aurkitu zuten, garai hartan Brooklyneko tabernatan jotzen ari zena; batu eta trio moduan jotzen hasi ziren. Paul Frehley, Ace Frehley bezala ezagutua, gitarjole nagusia bilatzeko The Village Voicen jarritako iragarki bati erantzun zion, eta laster taldean sartu zen. Kissek bere izena zuen lehen albuma atera zuen 1974ko otsailean. Stanleyk laster hartu zuen interprete nagusiaren ardura, Simmonsek Kiss merchandising izena izango zuenaren ardura hartu zuelarik. Simmonsek erabiltzen duen "Demon" makillajearen begietako diseinua Black Bolt komikietako pertsonaiarengandik hartu zuen.[6]

 
Gene Simmons Kiss taldean, 2008

1983an, Kissen ospea beherantz zihoanean, taldekideek beraien makillajea kendu zuten eta ospea berreskuratzen joan ziren 1990. hamarkadaraino. 1995. urtean zehar, taldeak bere zaleen konbentzio propioak egin zituen, eta jatorrizko lau kideak biltzeko zaleen etengabeko eskaerak 1996-1997 urteetako Alive World/wide Tour bira ospetsua ekarri zuen. 1998an, taldeak Psycho Circus albuma kaleratu zuen. Garai hartatik jatorrizko kideak berriro banatu ziren Tommy Thayerek Ace Frehley gitarra-jole moduan ordeztuz eta Eric Singerek (1992tik 1996ra Kissekin egon zena) Peter Criss baterian ordeztuz.

Iritzi politikoak aldatu

Simmons George W. Bushen administrazioaren kanpo politikaren jarraitzailea zen.[7] 2003ko Irakeko inbasioaren alde egin zuen, bere webgunean zera idatziz: "I'm ashamed to be surrounded by people calling themselves liberal who are, in my opinion, spitting on the graves of brave American soldiers who gave their life to fight a war that wasn't theirs...in a country they've never been to... simply to liberate the people therein" (Lotsa ematen dit beraien burua liberal moduan daukaten jendez inguratuta egoteak, berez, beraien bizitza eman duten soldatu amerikar ausarten hilobietan tu egiten dutenak... bere gerra ez zena... inoiz egon ez diren herrialde batean... bertako jendea libratzeko baino ez.).[8] Jarraian, Simmonsek bere iritzia azaldu zuen eta Ameriketako Estatu Batuengan sentitzen duen maitasunari eta errespetuari buruz idatzi zuen: "I wasn't born here. But I have a love for this country and its people that knows no bounds. I will forever be grateful to America for going into World War II, when it had nothing to gain, in a country that was far away... and rescued my mother from the Nazi German concentration camps. She is alive and I am alive because of America. And, if you have a problem with America, you have a problem with me" (Ez nintzen hemen jaio. Baina herrialde honenganako eta hemengo jendearenganako maitasun infinitua dut. Beti egongo naiz Amerikarekin eskertuta Bigarren Mundu Gerran sartu izanagatik, irabazteko ezer ez zuenean, oso urrun zegoen herrialde batean... eta nire ama salbatu zuen kontzentrazio-esparru nazi-alemanetatik. Bera bizirik dago eta ni bizirik nago Amerikari esker. Eta, Amerikarekin arazorik baduzu, nirekin arazoak dituzu.).[8]

2006an Israel eta Libanoren arteko Libanoko gerran zehar, Simmonsek telebista mezu bat bidali zion (bai ingelesez eta hebreeraz) Libanon borrokatzen ari zela zauritua gertatu zen soldatu israeldar bati, bere "heroi" moduan deitu ziolarik.[9]

2010ean, Simmonsek esan zuen Barack Obamari bozkatzeaz damutu zela eta 2009ko osasun erreformak kritikatu zituen.[10] Obamaren 2011ko Ekialde Hurbilari buruzko hitzaldiaren ondoren, non presidenteak Israel eta palestinarrak "1967ko mugetan eta guztien onerako trukeetan oinarritutako" akordu bat negoziatzera animatzen zituen,[11] Simmonsek CNBC kateari esan zion Obama oso oker zegoela. "If you have never been to the moon, you can't issue policy about the moon. For the president to be sitting in Washington D.C. and saying, 'Go back to your '67 borders in Israel' – how about you live there and try to defend an indefensible border – nine miles wide?" (Ez bazara inoiz ilargian egon, ezin duzu ilargiko politikari buruz ezer esan. Berdina gertatzen da Washington D. C.n jesarrita dagoen presindetarekin, esaten duena '67. urteko Israelgo mugetara itzuli' - zergatik ez zara bertan bizi eta existitzen ez diren mugengatik borrokatu?) Simmonsek Nazio Batuak akusatu zituen "munduko erakunde patetikoena izateagatik".[12]

2011. urtean Israelera egin zuen bisita batean, arrazoi politikoak direla eta Israelen jotzen ez duten artistak "ergelak" zirela esan zuen, Isarelen emango zuten kontzertuak bertan behera utzi zituzten artistei buruz.[13]

Bizitza pertsonala aldatu

Zientzia-fikzioaren zale bihurtu zen eta hainbat aldizkari amateur argitaratu zituen, hala nola, Sirruish, Id, Cosmos (Stilletto aldizkariarekin batu zena Cosmos-Stilletto eta gero Faun bilakatzeko), Tinderbox, Sci-Fi Showcase, Mantis eta Adventure. Beste aldizkari batzuekin kolaboratu zuen, BeABohemarekin esaterako.[14]

1960. hamarkaldiaren amaieran, bere izena aldatu zuen Gene Simmons jartzeko, Jumpin' Gene Simmons izeneko rockabilly artista zela eta.[15] Simmonsen izen ofiziala Israeletik heldu zenean Gene Klein da.

Simmons Beverly Hills, Californian bizi izan da bere emaztearekin, Playboy Playmate izandako Shannon Tweed aktoreagaz, 28 urtetan zehar. Askotan esan du bera eta Tweed "pozik ez-ezkonduta" egon direla 20 urtetan. Azkenean, 2011ko urriaren 1ean ezkondu ziren, Beverly Hills, Californiako Beverly Hills Hotel hotel historikoan.[16][17] Bi seme-alaba dituzte: seme bat, Nick (1989ko urtarrilaren 22an jaioa), eta alaba bat, Sophie Alexandra (1992ko uztailaren 7an jaioa). Lehenago Cher eta Diana Rossekin erlazioak izan zituen.[1] Simmonsek ingelesa, alemana, hungariera eta hebreera hitz egiten ditu.[1]

Israelera bisita aldatu

2011ko martxoan, Simmons Israelera bisita egin zuen, jaio zen herrialdera. Bidaia "bizitza aldatzen zuen esperientzia" bezala deskribatu zuen. Israeldarra izaten sentitzen den moduari buruz hitz egin zuen – "I'm Israeli. I'm a stranger in America. I'm an outsider" (Israeldarra naiz. Amerikan atzerritarra naiz. Kanpotarra naiz.).[18] Bertan zegoelarik, Genek bere Kobi anaiordea ezagutu zuen, baita Drora, Sharon eta Ogenia arrebaordeak, azkenengo biak bikiak direnak.[19] Simmonsek bere taldea, Kiss, Israelera eramateko asmoak ditu. Beti esan du Israel herrialdearen jarraitzaile porrokatua dela.[20] Israelen eman zuen prentsaurreko batean, hebreera eta ingelesa hitz egin zituen.[21]

Eztabaidak aldatu

  • 2002ko otsailean, NPR kateko Fresh Air irrati saioan elkarrizketa bat izan zuen, eta 4.600 emakumerekin sexua eduki izanari buruz galdetu zioten Terry Grosseri erantzun zion: "If you want to welcome me with open arms, I'm afraid you're also going to have to welcome me with open legs", (Besoak zabalik hartu ahal nauzu, baina hankak zabalik hartuko nauzulako beldurra dut), The Whoren 1981eko "You Better You Bet" abesti ospetsuaren letra erabiliz. Grossek erantzun zuen: "Hori esateko gauza benetan desatsegina da". Orduan, Simmonsek elkarrizketa interneten eskuragarri agiteko baimean kendu zion NPR kateari.[22] Hala ere, Grossen All I Did Was Ask (ISBN 1-4013-0010-3) liburuan idatzita agertzen da eta baimenik gabeko transkripzioak daude. NPR kateak elkarrizketan zati bat berremititu zuen 2007ko abuztuan.[23] Simmonsen taldekide Paul Stanleyk askotan esaldi hau erabili izan du "... welcomed us with open arms and open legs" Kissen kontzertuetan.
  • 2004an, Melbourne, Australian eman zuen elkarrizketa batean, islamiar extremismoari buruz hitz egiten zegoelarik, Simmonsek islama "kultura zital" moduan deskribatu zuen, emakume musulmanek beraien senarren atzetik ibili behar zutela, ikasketak izateko edo etxeak edukitzeko baimenik ez zutela esanez. Esan zuen: "They want to come and live right where you live and they think that you're evil", (Bizi zaren lekura etorri eta bizi nahi dute, eta txarra zarela uste dute). Sortu zituen kritiken artean, Susan Carland Urteko Musulman Australiarrak esan zuen Simmonsek musulmanei buruz zuen estereotipoa okerra zela.[24] Geroago, Simmonsek bere webgunean bere komentarioak azaldu zituen, extremismo musulmanari buruz baino ez hitz egin zuela esanez.
  • 2005ean, Simmonsen neskalagun izandako Georgeann Walsh Wardek demandatu zuen, bere "izena belztu" zitzaiola esanez VH1ko When Kiss Ruled the World dokumentalean eta "emakume lizun" moduan deskribatu zelako.[25] 2006ko ekainean akordu batera iritsi ziren.[26]
  • 2011n, Kiss Michael Jacksonen tributu kontzertuko parte-hartzaileen zerrendatik kendu zuten Simmonsek Jacksonen bizitza pertsonalari eta arazo legalei buruz egin zituen komentario negatiboak zirela eta.[27]

Instrumentuak aldatu

Gene Simmonsek hainbat baxu erabili ditu bere karreran zehar:

  • Axe Bass (Kramer, Jackson, B.C. Rich eta orain Cort)
  • Punisher Bass (B.C.Rich, orain Cort)
  • Pedulla Basses (1980. hamarkaldian eta 1990. hamarkaldiaren hasieran)
  • Spector Gene Simmons Signature
  • Pedulla Basses (1980. hamarkaldian eta 1990. hamarkaldiko hasieran batez ere)
  • Gibson Grabber (Kissen hasierako urteetan batez ere)
  • Gibson Ripper (Kissen hasierako urteetan batez ere)
  • Custom Lebau baxua (Wicked Lester, Kissen hasierako urteetan 73–74)
  • Cort Guitars Signature GS-1 Bass

Ampeg SVT CL Series amplifikatzaileak erabiltzen ditu 8x10-eko baffleekin. 2010ean Gene Simmons Cort Guitarsekin batu zen GS-AXE-2 izeneko baxu edizioa egiteko.

Zinema eta telebistako karrera aldatu

Simmons telebista proiektu hauen atzean ibili:

2011ko martxoaren 9an, Simmonsek eta Kisseko taldekide den Paul Stanleyk eta E! Entertainment enpresak oraindik izena ez duen ordu erdiko gazteentzako komedia telebista seriea sortzeko ados batera iritsi zirela adierazi zuten.[29]

Simmons Venice, Californiako Mystic Journey Bookstore dendan agertu zen psikiko moduan lan egiten I Get That a Lot izeneko kamera ezkutuko telebista saio amerikarrean.[30]

Sariak aldatu

2011ko urtarrilaren 28an, Simmons Dallas, Texasen zegoen Aces & Angels Salute to the Troops karitate ekitaldea bultzatzeko. Dallasen zegoelarik, Dallas, Texasko hiriaren giltza eman zioten eta bere izena jarri zioten kale bati, Gene Simmons Boulevard. Simmonsek eta Tweedek Ft. Hood ere bisitatu zuten Tropak bultzatzeko Aces & Angels ekitaldeko parte bezela. Urte bereko ekainaren 15ean Winnipeg, Manitobako hiriaren giltza eman zioten.

Filmografia aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Taldekideak Oharrak
1978 Kiss Meets the Phantom of the Park[31] The Demon Peter Criss, Ace Frehley, Paul Stanley TV movie
1984 Runaway[32] Dr. Charles Luther
1986 Trick or Treat[33] Nuke (radio DJ) Ozzy Osbourne ere agertzen da
1986 Never Too Young to Die[34] Carruthers / Velvet Von Ragner
1987 Wanted: Dead or Alive[35] Malak Al Rahim
1988 The Decline of Western Civilization Part II: The Metal Years[36] Bera Paul Stanley Documentala
1989 Red Surf[37] Doc
1999 Detroit Rock City[38] Bera Peter Criss, Ace Frehley, Paul Stanley Simmonsek ere ekoiztu zuen[38]
2002 The New Guy[39] Reverend
2002 Wish You Were Dead[40] Vinny
2008 Detroit Metal City[41] Jack lll Dark Japoniar filma
2009 Extract[42] Joe Adler
2010 Expecting Mary Taylor
2010 Rush: Beyond the Lighted Stage Bera Documentala

Telebistan agerpenak aldatu

Urtea Saioa Kapitulua Pertsonaia Taldekideak Oharrak
1974 The Mike Douglas Show[43] 1974ko ekainaren 11 Bera Peter Criss, Ace Frehley, Paul Stanley Kissen lehen agerpena telebista nazionalean, "Firehouse" jo zuten
1976 The Paul Lynde Halloween Special[44] 1976ko urriaren 29a Bera Peter Criss, Ace Frehley, Paul Stanley Taldeak "Detroit Rock City" eta "King of the Night Time World" jo zuen, Peter Crissek "Beth" abestu zuen
1985 Miami Vice[45] "Prodigal Son" Newton Blade
1997 Action League Now![46] "Rock-A-Big-Baby" Bere jostailuzko bertsioa Peter Criss, Ace Frehley, Paul Stanley "Rock and Roll All Nite" jo zuten
1998 MADtv[47] 1998ko urriaren 31 (#406) Bera Peter Criss, Ace Frehley, Paul Stanley. Halloween berezia; bost sketchetan urten zen
2001 Family Guy[48] "A Very Special Family Guy Freakin' Christmas" Bera marrazki bizidunetan Peter Criss, Ace Frehley, Paul Stanley
2001 Who Wants To Be a Millionaire?[49] 2001eko maiatzaren 27a Bera 500.000 dolare irabazi zituen karitatearentzat
2001 The Daily Show with Jon Stewart[50] 2001eko ekainaren 12a Bera Almost licked Jon Stewarten aurpegia ia lamikatu zuen, '12 pulgadako mihi' batekin gizon bati eman ahal zitzaion plazerea azaltzeko
2002 Family Guy[51] "Road to Europe" Bera marrazki bizidunetan Peter Criss, Ace Frehley, Paul Stanley
2002 The Tonight Show with Jay Leno[52] 2002ko irailaren 6a Bera
2003 King of the Hill[53] "Reborn to Be Wild" Jessie
2004 Third Watch[54] "Higher Calling" Donald Mann
2004 Third Watch[55] "Monsters" Donald Mann
2004 Third Watch[56] "More Monsters" Donald Mann
2005 American Idol[57] "Auditions: New Orleans" Bera - epaimahaiko gonbidatua
2005 Family Guy[58] "Don't Make Me Over" Bera marrazki bizidunetan/ Preso #3
2005 Mind of Mencia[59] 1.7 Kapitulua Bera
2006 The View[60] 2006ko abuztuaren 1a Bera 2006 Gene Simmons Family Jewels
2007 SpongeBob SquarePants[61] "The Battle of Bikini Bottom" Sea Monster
2007 Shrink Rap[62] "Gene Simmons" Bera UK's More4 show
2008 Entertainment Tonight[63] 2008ko urtarrilaren 2a Bera
2008 Jimmy Kimmel Live![64] 2008ko urtarrilaren 18a Bera
2008 Rachael Ray[65] 2008ko martxoaren 11 Bera
2008 Criss Angel Mindfreak[66] "Mindfreaking with the Stars" Bera
2008 Ugly Betty[67] "The Kids Are Alright" Bera
2008 Ugly Betty[68] "A Thousand Words by Friday" Bera
2008 Are You Smarter Than a 5th Grader?[69] 3.9 kapitulua Bera 500.000 dolare irabazi zituen Elizabeth Glaser Pediatric AIDS Foundation karitatearentzat
2008 The Celebrity Apprentice[70] Lehen hiru kapituluak Bera Hirugarren kapituluan kanporatua
2008 Jingles[71][72] Epaimahaiko ospetsua Mark Burnett errealitate saioa
2009 Glenn Martin DDS Glenn Gary, Glenn Martin Bera
2009 American Idol[57] Denboraldiko azken saioa Bera Eric Singer, Tommy Thayer, Paul Stanley 3 abestiko mixa jo zuten Adam Lambert parte-hartzailearekin
2009 The Fairly OddParents "Wishology – Part 1: The Big Beginning" Bera marrazki bizidunetan Eric Singer, Tommy Thayer, Paul Stanley
2010 I Get That a Lot 2. kapitulua Bera Venice, Kaliforniako Mystic Journey Bookstoren lan egiten zuen medium moduan agertzen da
2010 Extreme Makeover: Home Edition 160. kapitulua Bera Kiss taldea Wagstaff familia Disneylanden oporretan zegoelarik agertu zen eta beraien kontzertu batera gonbidatu zituzten. Kiss ere bertako eskola batean agertu zen eta musika instrumentuak oparitu zituzten Wagstaff familiaren izenean.
2010 I'm in a Rock 'n' Roll Band! 1 eta 5 kapituluak Bera Rock talde batean egoteko beharrezko ezaugarriez hitz egin zuen
2011 Castle To Love and Die in LA Bera

Bideo agerpenak aldatu

2007an, beste zenbait pertsona ospetsurekin batera, baita pertsona normalekin ere, Nickelbacken "Rockstar" abestirako musika bideoan agertu zen.

Bideo-jokoetan agerpenak aldatu

Tony Hawk's Underground jokoan Gene Simmons pertsonaiarekin jokatu daiteke, istoria moduan maila Normala igaro eta gero, eta Kiss taldekideekin agertzen da Hotter Than Hell mailan abesti bat jotzeko K-I-S-S lau letrak jaso ondoren.

Gene Simmonsen Kiss pertsonaiarekin, The Demon, Kiss: Psycho Circus: The Nightmare Child jokoan jokatu daiteke.

Simmonsek ere 2010eko Guitar Hero: Warriors of Rock musika bideo-jokoan parte hartze handia du. Istorio nagusia narratzeaz eta jokoa promozionatzeaz gain, Kissen "Love Gun" abestia jo daiteke.

Diskografia aldatu

Kiss aldatu

Fitxategi:Madrid-M4.jpg
Gene Simmonsen baxua
Artikulu nagusia: «Kiss musika taldearen diskografia»

Bakarkako lana aldatu

  • Gene Simmons (1978)
  • Sex Money Kiss (audiobook CD), 2003)
  • Asshole (2004)
  • Speaking in Tongues (spoken word CD, 2004)

Argitarapen karrera aldatu

In 2002an, Simmonsek Gene Simmons' Tongue kaleratu zuen, gizonezkoen bizitzaren inguruko aldizkaria.[73] Aldizkariak bost zenbaki argitaratu zituen, bertan behera utzi baino lehen.

Argitaratutako lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Biografia. GeneSimmons.com. Sartze-data 2011-02-01.
  2. Message Board – AETV Community – Real Life. Drama. Boards.aetv.com. Sartze-data 2011-02-01.
  3. Kissen abeslari Gene Simmonsek Israelgo boikota kritikatzen du
  4. Kiss and Make-Up (Simmonsen autobiografia)
  5. ttp://www.somethingjewish.co.uk/articles/70_the_life_and_times_o.htm
  6. Gene Simmons Family Jewels – Under the Knife? – Eguaztena, 2010-11-03 – mReplay Livedash TV Transcript – Livedash – Search what is being mentioned across national TV. Livedash. Noiz kontsultatua: 2011-02-01.
  7. News. GeneSimmons.com (Noiz kontsultatua: 2011-02-01).
  8. a b News. GeneSimmons.com (Noiz kontsultatua: 2011-02-01).
  9. «Gene Simmons soldatu israeldarra agurtzen du» The Washington Post (Associated Press) 2006-08-26 (Noiz kontsultatua: 2010-05-12).
  10. Gavin, Patrick. (2010-12-06). «Gene Simmons Obama presidentea kritikatzen du» The Politico (Noiz kontsultatua: 2010-12-06).
  11. Barack, Obama. (2011-05-19). Remarks by the President on the Middle East and North Africa. Etxe Zuria.
  12. Ben Gedalyahu, Tzvi. (2011-05-22). Gene Simmons Rock izarraren bideoa: Obama oker dago. Israel National News (Noiz kontsultatua: 2011-06-01).
  13. ג'ין סימונס: "היוצרים מחרימי ישראל – טיפשים". YNet 2011-03-23 (Noiz kontsultatua: 2011-03-23).
  14. "Gene Simmons: 60. hamarkaldiko aldizkarien argitaratzailea", 2008ko urria
  15. Lollar, Michael. (2009-06-14). Tongues were wagging as KISS star Gene Simmons visited Memphis. Memphis Commercial Appeal (Noiz kontsultatua: 2009-06-14).
  16. Gene Simmons ezkondu egin da. The People 2011-10-01 (Noiz kontsultatua: 2011-10-02).
  17. Gene Simmons eta luzaroko neskalaguna ezkondu dira. MSN - Wonderwall 2011-10-01 (Noiz kontsultatua: 2011-10-02).
  18. Federman, Josef. AP Interview: Simmons blasts Israel boycotters. Yahoo!.
  19. Kiss Mask Webzine: Ezagutu Gene Simmonsen anai-arrebak. Kissmaskwebzine.blogspot.com 2011-03-31 (Noiz kontsultatua: 2011-09-10).
  20. Brinn, David. (2011-03-23). «Kiss rocker Gene Simmons Israelen 51 urte eta gero» Jerusalem Post (Noiz kontsultatua: 2011-08-10).
  21. Gene Simmons Israelen / ג'ין סימונס בישראל. youtube.
  22. «Terry Grossen elkarrizketa Gene Simmonsekin» Internet Archive (Noiz kontsultatua: 2009-08-13).
  23. The Unpredictable Gene Simmons. NPR (Noiz kontsultatua: 2011-02-01).
  24. {{erreferentzia |url=http://www.smh.com.au/articles/2004/05/14/1084289868279.html |izenburua=Outrage as KISS player mouths off on Muslims |argitaletxea='Sydney Morning Herald |data=2004-05-14
  25. {{erreferentzia |url=http://www.law.com/jsp/article.jsp?id=1131640457086 |izenburua=KISS Singer's Motion to Dismiss Defamation Suit Denied |argitaletxea=Law.com |sartze-data= 2011-02-01.
  26. FOXNews.com 2006-06-28 (Noiz kontsultatua: 2011-02-01).
  27. «Kiss gehitua, gero ezabatua Michael Jacksonek tributu kontzertutik» UpVenue 2011-08-17 (Noiz kontsultatua: 2011-08-17).
  28. Gene Simmons Family Jewels – A&E TV. Aetv.com. Noiz kontsultatua: 2011-02-01.
  29. > News > News. Kissonline.Com. Noiz kontsultatua: 2011-02-01.
  30. Gene Simmons psikiko moduan AEBetako kamera ezkutuko saio batean. 2010-01-07 (Noiz kontsultatua: 2010-01-14).
  31. IMDb-KISS Meets the Phantom of the Park. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  32. IMDb-Runaway. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  33. IBDb-Trick or Treat. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  34. IBDb-Never Too Young to Die. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  35. IBDb-Wanted: Dead or Alive. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  36. IBDb-The Decline of Western Civilization Part II: The Metal Years. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  37. IMDb-Red Surf. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  38. a b IBDb-Detroit Roc City full cast & crew. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  39. IMDb-The New Guy. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  40. IMDb-Wish You Were Dead. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  41. IBDb-Detroit Metal City. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  42. Gene Simmons To Appear In 'Extract' Film. Blabbermouth.net (Noiz kontsultatua: 2009-08-14).
  43. IBDb-The Mike Douglas Show. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  44. IMDb-The Paul Lynde Halloween Special. (Noiz kontsultatua: 2009-03-21).
  45. IMDb-Miami Vice. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  46. IMDb-Action League Now!. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  47. Planet MADtv – Episode #406 (Aired October 31, 1998). (Noiz kontsultatua: 2009-06-05).
  48. IMDb-Family Guy "A Very Special Family Guy Freakin' Christmas". (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  49. IMDb-Who Wants To Be a Millionaire. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  50. The Daily Show-Gene Simmons. (Noiz kontsultatua: 2011-02-20).
  51. IMDb-Family Guy "Road to Europe". (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  52. IMDb-The Tonight Show with Jay Leno. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  53. IMDb-King of the Hill. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  54. IMDb-Third Watch "Higher Calling". (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  55. IMDb-Third Watch "Monsters". (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  56. IMDb-Third Watch "More Monsters". (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  57. a b IMDb-American Idol. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  58. IMDb-Family Guy "Don't Make Me Over". (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  59. IMDb-Mind of Mencia. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  60. IMDb-The View. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  61. IMDb-Spongebob Squarepants. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  62. IMDb-Shrink Rap. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  63. IMDb-Entertainment Tonight. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  64. IMDb-Jimmy Kimmel Live. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  65. IMDb-Rachael Ray. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  66. IMDb-Criss Angel Mindfreak. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  67. IMDb-Ugly Betty "The Kids Are Alright". (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  68. IMDb-Ugly Betty "A Thousand Words by Friday". (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  69. IMDb-Are You Smarter Than a 5th Grader?. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  70. IMDb-The Celebrity Apprentice. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  71. Gene Simmons to judge Burnett's 'Jingles'.. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  72. IMDb-Jingles. (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).
  73. Tongue is cheeky / Kiss' Gene Simmons combines sex, showmanship in his men's magazine. Sfgate.com 2002-08-28 (Noiz kontsultatua: 2011-02-01).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gene Simmons