Miuccia Bianchi, Miuccia Prada izenez ezaguna (Milan, 1949ko maiatzaren 10a) Italiako enpresaburua eta moda diseinatzailea da. Prada eta Miu Miu modako etxeetarako diseinatzen du.[1][2]

Miuccia Prada

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Bianchi
JaiotzaMilan1949ko maiatzaren 10a (74 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Patrizio Bertelli  (1978 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMilango Unibertsitatea doktoretza : politika zientzia
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, moda-diseinatzailea eta Mimoa
Enplegatzailea(k)Miu Miu (en) Itzuli
Prada  (1978 -
Jasotako sariak
prada.com
IMDB: nm2693203 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1949ko maiatzaren 10ean jaio zen Milanen. Zientzia politikoetan doktoretza lortu zuen. Ikasketekin batera, mimo gisa aritzen zen Milango Piccolo antzokian, alderdi komunista bateko kidea zen eta 70eko hamarkadaren hasieran emakumearen eskubideen defendatzailea zen.[3]

Prada etxearen sortzaile Mario Pradaren biloba gazteena da. Mario Prada hil ondoren, haren alabak, Miucciaren amak, enpresaren gidaritza hartu zuen 1978ra arte, urte horretan Miuccia Prada enpresaren buru jarri baitzen. 1985ean, Miuccia berritasunak sartzen hasi zen, eta 1989an lehen moda bilduma aurkeztu zuen.

1989an Patrizio Bertellirekin ezkondu zen. Forbes.com's The World's Ricihest People 2001 artikuluaren arabera, berak eta bere senarrak enpresa maila gorenean kokatzea lortu zuten, eta enpresa 2010ean 2.7 bilioi dolearreraino haztea lortuz, Forbes-en arabera.

Ordutik, modaren industrian "pisu astun" bihurtu dute, Jil Sander, Helmut Lang eta Church & Co zapatagina erosi ondoren.

1993an, Miu Miu sortu zuen. Miucciak ez du uste Pradaren bigarren mailako linea denik; aitzitik, bi firmak elkarren osagarri direla uste du, eta elkarren artean sinergia handia sortzen dutela pentsatzen du.

Bere ibilbidean zehar, Miuccia Pradak sari ugari irabazi ditu bere ikuspegi originalagatik, berrikuntzagatik eta nazioarteko modari egindako ekarpenagatik.

2000. urtean Londresko Royal College of Art-eko Ohorezko Doktoretza eta New Yorkeko New Museum of Contemporary Art-eko Ohorezko Saria jaso zituen. 2005ean, Time aldizkariak munduko 100 pertsona garrantzitsuenen artean aukeratu zuen, urteetan zehar bere sentiberatasun xelebre eta guztiz pertsonalarekin lankideei eragin zielako.

2006an, Miuccia Prada Frantziako Kultura Ministerioak Officier dans l 'Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen. Urte berean, Time aldizkariak Patrizio Bertellirekin batera munduko 100 bikote garrantzitsuenen artean kokatu zuen. 2008an, New York Times Magazine-k Miuccia Pradari martxoaren 23ko zenbakiaren azala eskaini zion.

2012an, New Yorkeko Metropolitan Musseum of art-ek urteko erakusketa berari eskaintzea erabaki zuen, Elsa Schiaparelli diseinatzaile italiarrarekin batera.

2018an, British Fashion Councilek (BFC) ematen dituen Fashion Awards 2018 sarien Outstanding Achievement Award saria jaso zuen.[4]

Prada firma aldatu

Diseinatzaile abangoardistatzat hartzen da, eta bere estiloa postmoderno gisa deskribatzen da. Bere ibilbideko gertaera garrantzitsuenetako bat "Ugly Chic" modan sartzea da. Horrekin, edertasunak garai modernoetan eta "Ugly appeal" modan sartzean zer esan nahi duen ulertzen saiatzen da.

1985ean, "Ugly Chic" en pentsamendupean nylona ehun gisa sartu zuen enpresaren poltsetan, luxuaren ikuspegia definitzeko .

1996ko udako bilduma ere pentsamendu horren beste adibide bat da; 1950eko hamarkadako etxeko ehunetako estanpatuen bidez, Miucciak ohiko gauzak modan "High fashion"-era eramaten dituen erabilera garatu zuen.

Bizitza pribatua aldatu

Seme bat du, Lorenzo Bertelli, rally pilotua da eta Munduko rally txapelketan parte hartu du. [5]

Sariak

Erreferentziak aldatu

  1. Miuccia Prada (1949). .
  2. Dana Thomas, Deluxe, New York: Penguin Press, 2007
  3. Miuccia Prada. .
  4. Pacho, Lorena. (8 de diciembre de 2018). Miuccia Prada, ‘Oscar’ de la moda por su estilo a contracorriente. ISSN 1134-6582..
  5. www.wrc.com. (15 de octubre de 2012). Saludando a Seb: El próximo reto. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu