Aino Aalto

diseinatzaile eta arkitektoa

Aino Maria Marsio-Aalto (Helsinki, 1894ko urtarrilaren 251949ko urtarrilaren 13) diseinatzaile eta arkitektoa izan zen, Finlandiako arkitekturaren aitzindaria. Askok ezagutzen dute bere senarra, Alvar Aalto. Baina gutxik ezagutzen dute emakume honen ibilbidea. “Iparraldeko argiaren” itzalean egon zen, agian berak nahi zuelako, horrela deitzen zioten Alvar Aaltori mediterraneoko argia bere lanetan sartzeagatik.

Aino Aalto

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAino Maria Mandelin
JaiotzaHelsinki1894ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaHelsinki1949ko urtarrilaren 13a (54 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Alvar Aalto  (1924 -  1949ko urtarrilaren 13a)
Hezkuntza
HeziketaHelsinki University of Technology (en) Itzuli
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta diseinatzailea
Lan nabarmenak


Lehengo urteak aldatu

Aino Marsio Aalto Finlandiako lehenengo arkitektoenetako bat izan zen. Bere senarrarekin, Alvar Aalto, lan egin zuen bere heriotzara arte 1949.urtean. Arkitektura modernoko lan egin zuten obretan, soilik Alvar Aaltori erantsitakoak, Eskandinaviako arkitekturaren influentzia modernoa eta funtzionalarekin nahasten da. Era honetara Alvar Aaltoren barruko altzairuen diseinuak (Villa Mairea, adibidez, 1939.urtean bukatuta) Europaren iparraldean aitzindaria izan zen.

Helsinkiko Unibertsitate Politeknikoan arkitekto bezala graduatu ostean, 1920.urtean, bere karrera profesionala Oiva Kalliorekin hasi zuen. Ikaslea zenean ikasle bezala lan egin zuen aroztegi eta igeltserotzan, bi esperientzia hauek eragin handia izan zuten bere ondorengo jarduera profesionalean. 1923.urtean Gunnar A. Wahlroosen bulegoan lan egiten hasi zen. Hurrengo urtean, 1924an, Alvar Aaltoren bulegora pasatu zen. Sei hilabete bere laguntzailea izan ondoren, Aino eta Alvar Aalto ezkondu egin ziren. Aino lau urtez helduago zen baina guztiz osatzen zuen Alvar: bera emakume pragmatikoa zen, bere senarraren ideiak moderatu ahal zituen eta gainera marrazkilari trebea zen. Sigfried Gieldionek “ezkontza berezia zen hau, Alvarrekin erlazionatutako guztia bezala. Bere sekretua elkarrekikotasun kontrasteetan oinarrituta zegoen. Aalto nekaezina zen, eferbeszentea eta kalkulatu ezina. Aino zehatza zen, saiatua eta neurritsua. Batzuetan ona da sumendi bat meandro ixil batek inguratuta dagoenean”. Bulegoan egindako lanak normalean “Aino eta Alvar Aalto” sinatuta zeuden.

Aino eta Alvar Aaltok bi seme-alaba eduki zituzten: alaba Johanna “Hanni” Alanen izenekoa, 1925.urtean jaiotakoa eta seme bat Hamilkar Aalto izenekoa 1928.urtean jaiotakoa.

Ibilbidea aldatu

Diseinatzaile moduan, Aino Aalto ezaguna da batez ere eskala txikiko lanengatik, beirazko piezen diseinua adibidez, barruko diseinuak (Villa Mairea famatua, Noormarkkun 1937-1939), altzarien diseinua (Paimoko heritetxerako altzariak 1927-1929), sukaldeen diseinua (sukalde “minimoa”, 1930) eta etxebizitza minimoak (Älhstrom konpainiako langileentzako etxebizitzak).

Bere lehenengo lanen artean Pöytyä eliza dago, Erling Bjertnaek, bulegoaren laguntzaileak, Marsiok egindako lana da. Aino eskala txikiko eraikinen eraikuntzara dedikatu zen, udako villak batez ere. Nagusiena berea izan zen, Flora villa, Alajärvin 1926an. Nahiz eta eskala txikikoa izan eskandinaviar klasizismoaren ezaugarri asko batzen ditu: modu klasikoen eta etxekoen konbinazioak.

1928an Alvar Aaltok astebururako etxebizitzen prototipoen lehiaketaren lehenengo saria irabazi zuen, Aitta aldizkariak antolatutakoa, “Konsoli” izeneko proiektuarekin, Flora hiribilduaren egokitzapena.

1930. urtean, Helsinskiren Minimin Apartmen Exhibition-en erakusketa egin zuten biek, bizitza modernoarentzat pentsatutako etxe bat aurkezten, bertan giroaren itxura guztiak berriz diseinatu zituzten. Diseinua aldaketa soziala eta emakumearen gizartean zeukan paper berriaren eragin handia zeukan, “bere posizio otzanen independentzia lortzea eta emantzipazioa adiskidetasun oso bat lortzera arte” Alvar Aaltok 1930.urtean hitzaldi batean esan zuen bezala.

Aino Aaltok “sukalde minimo” famatua diseinatu zuen, etxeko elementurik berriena eta interesgarriena duena. 1926.urtean Margarete Schütte-Lihoztky-ren Frankfurt Sukaldetik eraginda, lehenengo sukalde landatu modernoa izan zen.

 
Bölgeblick edalontzia. 1932.

Nahiz eta Aino Aaltok ibilbide inportantea izan zuen altzairu diseinatzaile, argazkilari eta arkitektoa bezala, kristalean egindako diseinuengatik ezaguna da. Bere lan  garrantzitsuena kristalarekin, 1932.urtean egindakoa izan ahal da, bere izena Bölgeblick zen, urezko eraztunak. Proiektu hau lehiaketa batentzat egin zuen. Helburua masan produzitzeko edalontzi aproposak sortzea zen. Aino Aalto bere senarra garaitu zuen bere diseinuarekin. Harri bat ura kolpekatzean eragiten dituen eraztunetan inspiratu zen. Ainok lehiaketa irabazi zuen eta Urrezko Domina eman zioten 1936.urtean, Milan Trienalean. 1932.urtetik produzitu egin dira edalontzi hauek,  ere diseinu sinpleagatik aproposak dira egunero bizitzarako baina baita jai eleganteentzako.

1935.urtean Aino eta Alvar Aaltok, Maire Guillichsenekin batera (bere laguna eta bezero nagusia) eta Nils-Gustav Hahlin, Artek (Arte+Teknika) sortu zuten, “etxeko industriara” dedikaturiko enpresa. Alvarrek eta Ainok diseinaturiko altzariak eta argiztapen osagarriak saltzen zituen. Bere sorkuntzatik Ainok zuzendari sortzaile bezala lan egin zuen eta 1941.urtetik zuzendaria bihurtu zen bere heriotzara arte 1949.urtean.

Marsiok Iittala, enpresa finlandiarrarentzako, etxe bizientzako zenbait beirazko objektu diseinatu zituen. Diseinu ezagunena Bölgeblick seriea da, 1932.urtean diseinatua, Diseinuaren Urrezko Domina izabazi zuen lan honekin 1936.urtean, Milaneko VI Trienalean. Savoy-en diseinuan lagundu zion bere senarrari 1936.urtean.

1934.urtean, Aino eta Alvar Aalto landa bat erosi zuten Riihitien, non bere etxea eta bulegoa diseinatzen hasi ziren, 1936.urtean bukatu zuten. Diseinu honek berrikuntza arkitektonikoak egiteko aukera eman zien, baita eraikuntzaren ezaugarrien eta materialen esperimentazioa egiteko. Villa Mairearen eraikuntzarako aurrekari bezala funtzionatu zuen. Kasu honetan, beste batzuetan bezala, pentsamendu modernoa eta tradizionala konbinatu zuten, material naturalek hizkuntza funtzionalista leuntzen dute.

1938.urtean, New Yorkeko Munduko Feriarentzat egindako Finlandiako Pabiloiaren lehiaketan bikoteak banandurik parte hartu zuen. Alvar lehenengo bi sariak irabazi zituen, Ainok berriz, hirugarrena lortu zuen. Azkenean egindako pabiloia bikoteak proposatu zituzten hiru ideiak batzen ditu.