Joxe Austin Arrieta

euskal idazlea
Artikulu hau Joxe Austin Arrietari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».

Joxe Austin Arrieta Ugartetxea (Donostia, Gipuzkoa, 1949ko urriaren 26a) euskal idazlea da.[1]

Joxe Austin Arrieta


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1991ko apirilaren 23a - 1994ko abuztuaren 30a
Iñaki Esnaola
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
Bizitza
JaiotzaDonostia1949ko urriaren 26a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: joxe-austin-arrieta-ugartetxea Literaturaren Zubitegia: 16

Biografia

aldatu

Filosofia eta Letretan lizentziatua (Filologia Erromanikoan) da. Euskara irakasle izana hainbat urtez. EUTGko Hizkuntz Eskolan eta Filosofia Fakultatean irakaslea ere izan da. Euskalgintzako beste hainbat alorretan ere ibilia da: UZEIrekin eta UEUrekin ere eginak ditu hainbat lan.[2] 1982k erretiroa hartu zuen arte Kutxako itzultzailea izan da.[3]

Politikagintzari dagokionez, Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko partaide eta hautetsia izan da. Besteak beste, Donostiako Udaleko zinegotzi izan zen aldi batez.[4]

Kargu politikoak hartu izan ditu kulturaren eta euskararen alorrean[2] eta Euskaltzain urgazle da 1996az geroztik.[3]

Ibilbide literarioa

aldatu

Poesia eta narratiba landu ditu gehienbat, bai eta literatura itzulpengintza ere.

Narrazioa

aldatu

Bere lehen argitalpena Bidaia/Termitosti (Ustela, 1978) ipuin liburua izan zen. Geroago, 1997an, Arrietak Labur aroz (Txalaparta) argitaratu zuen, aurreko 22 urteetan idatzitako narrazioen bilduma. Lehen nobela Abuztuaren 15eko bazkalondoa (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa), Elkar etxeak 1985ean berrargitaratua eta gaztelaniara itzulia (La sobremesa del 15 de agosto, Hiru, 1994) izan zen. 1978an Irun Hiria saria irabazi zuen lan honengatik[1] eta 1979an Espainiako Kritika saria Euskarazko Narratibari.[5]

Poesia

aldatu

Hainbat poesia liburu idatzi ditu, hala nola, Arrotzarena/Neurtitz neugabeak (CAP-Kutxa, 1983), Bertso-paper printzatuak (Elkar, 1986), Mintzoen mintzak (Elkar, 1989), Graffitien ganbara (Kutxa, 1996) eta Orbaibar (Kutxa, 2003).[6] 2001ean XX. mendeko poesia kaierak bilduman antologia poetiko bat eskaini zitzaion.[1]

Itzulpengintza

aldatu

Alor horretan, frantsesezko, ingelesezko, katalanezko eta alemanezko lanak euskaratu ditu.[1] Marguerite Yourcenarren Hadrianoren oroitzapenak eleberriak toki nabarmena du euskarazko literatura itzulpengintzan[2] eta Literatur Itzulpenaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen 1991 urtean William Goldingen Eulien ugazaba (Lord of the Flies) liburuarekin.[3]

Saiakera

aldatu

Saiakera ere jorratu du, 2013an Berriro eta behin (euskara dela eta) lana argitaratu zuen, eta bertan bere bi idazki bildu zituen.[1]

Sariak

aldatu

Narrazioa

aldatu

Nobela

aldatu

Poesia

aldatu
  • Arrotzarena neurtitz neurgabeak (1983, GAK)
  • Bertso-paper printzatuak (1986, Elkar)
  • Mintzoen mintzak (1989, Elkar)
  • Graffitien ganbara (1996, Kutxa fundazioa)
  • XX. mendeko poesia kaierak - Joxe Austin Arrieta (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Orbaibar (2003, Kutxa Fundazioa)
  • Estalien gradora (2016, Txalaparta)

Antzerkia

aldatu
  • Trankart (2014, Armiarma)

Saiakera

aldatu
  • Berriro eta behin (euskara dela eta) (2013, Txalaparta)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f «Arrieta Ugartetxea, Joxe Austin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  2. a b c «Joxe Austin Arrieta Ugartetxea»[Betiko hautsitako esteka], Euskal Idazleen Elkartea.
  3. a b c «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-13).
  4. «Arrieta Ugartetxea, Joxe Austin - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  5. a b c d Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo Bat. Etxepare Euskal Institutua, 17 or. ISBN 978-84-616-2311-2..
  6. «ARRIETA, Joxe Austin. Euskal Literaturaren Ataria» www.basqueliterature.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  7. Ugartetxea Arrieta, Arrieta; Arrieta, Joxe Austin. (1983). Arrotzarena: Neurtitz neurgabeak. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala ISBN 978-84-7231-889-2. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).

Kanpo estekak

aldatu

Bideoak

aldatu