Roberto Pérez Jauregi

Roberto Pérez Jauregi (Eibar, Gipuzkoa,1948ko abenduaren 12anDonostia, Gipuzkoa, 1970ko abenduaren 8an) 1970ko abenduaren 4an Eibarren Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazio batean poliziak emandako tiroen ondorioz hil zen lau egun beranduago.

Roberto Pérez Jauregi

Bizitza
JaiotzaEibar1948ko abenduaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1970eko abenduaren 8a (21 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Bere ikasketak Eibarko Armeria Eskolan egin zituen eta garaian frankismoaren aurkako ezkerrean militatzen zuen 21 urteko gazte bat zen.

Burgosko Prozesua salatzeko manifestazio batean hil zen, Eibarko Karmen kalean. Burgosen antolatu zen epaiketan hiru eibartar zeuden, Mario Onaindia, Jon Etxabe eta Enrike Gesalaga. Horregatik Eibarren egin ziren greban, manifestazio eta protestak partaidetza eta indar handia izan zuten. Epaiketa 1970eko abenduaren 3an hasi zen eta greba orokorreko bigarren egunean, abenduaren 4an, poliziak manifestazioaren aurka egin zuen benetako munizioa erabiliz.[1]

Urkizu inguruan manifestazioaren aurka izandako erasoan izan zen Roberto hil zuen tiroa. Inoiz ez da ikertu nork bota zuen tiroa, ezta ere aginduak eman zituztenen erantzukizunak.[1]

Bere omenezko plaka, 1970ean Eibarko Urkizu aldean tirokatua izan zen leku berean jarrita.

2010 urteko abenduaren 4an Eibarko herriak omenaldia eskaini zion eta oroigarri bat ipini zen tiroa jaso zuen tokian, Iparragirre kalearen hasieran, Karmengo elizaren ondoan.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Jorge Perez Jauregi — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.