Martxel Aizpurua
Martxel Aizpurua Agirre (Alegia, Gipuzkoa, 1949) biologoa, hiztegigile, erlezale eta erlezaina da.
Martxel Aizpurua | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Alegia, 1949 (73/74 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, erlezaina, lexikografoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
![]() |
Biologiako ikasketak bukatuta bizitzan zehar gizon polifazetikoa izan da. Lehendabizi irakasle aritu zen Donostiako Santo Tomas Lizeoan, baina gero UZEIra sartu zen. Natur Zientziak,[1] Biologia,[2] Meteorologia[3] eta Enpresa[4] hiztegiak sortzen parte hartu zuen. Geroago euskal hiztegigintza utzi eta, menturazale izaki, munduari bira ematekotan egon zen. Amets hark, babesle gabe geratuta, porrot egin zuenean, Gineako Golkoan aritu zen euskal arrantzaleekin. Geroago erlezaintzan aritu izan da.[5]
UEUkide aitzindaria aldatu
Aitzindaria izan zen biologia euskaraz lantzen. Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen besteak beste hauekin: Kepa Altonaga, Jesus Mari Txurruka, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi, Maider Etxaide, Juan Ignacio Perez Iglesias, Ana Isabel Puente, Jaione Ezkurdia edo Koldo Núñez-Betelu. 1979-81 urteetan ikastaroak eman zituen landarediaz eta ornitologiaz, bereziki Irurtzun eta Arbaiun inguruetan.[6]
Erlezaina aldatu
Bera ere erlezain izanik, erlezaintzako hainbat elkarteko kide eta eragile izan da, besteak beste Arkamurka Natur elkartea.[7][8][9] Erleen izaera eta bizimodua dibulgatzeko asmoz 2020an liburu bat argitaratu zuen. Liburuaren haria ez da zientzia deskribapen hutsa, informazio guztia erleek eurek ematen diote fikziozko kazetari bati etengabeko galdera eta erantzunen bidez. Estilo bera erabili izan zen Peru Abarka liburuan edo Duvoisinen Laborantzako liburuan non azalpen guztiak aita semeren solasean ematen ziren.[10]
Lanak aldatu
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago azaltzen dira, besteak beste 14 liburu, lau ikastaro eta 6 artikulu.[11] Hauek dira bere liburu aipagarri batzuk:
- Erletxo, Erletxo nagusia hil da (UEU, 2023)[12]
- Erleekin solasean (UEU, 2020)[13]
- Erleen bizitza ezkutua. (Gaiak, 1989)[14]
- Eboluzioaren norabideak (Elhuyar, 1985)[15]
- Arbaiun. Gida-liburua 2. argitarapena (UEU,1981)[16]
- Irurtzun projektua (UEU,1981)
- Ura eta Lurra (UEU,1978)
Erreferentziak aldatu
- ↑ Natur zientziak Hiztegia. [Ed. Franciscana Aranzazu] 1976 ISBN 8472400646. PMC 431257346. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Biología. Elkar <1986-1988> ISBN 8475293395. PMC 433995860. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Meteorología hiztegia. Elkar D.L. 1988 ISBN 8475295444. PMC 435259640. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Enpresa : Hiztegia. Elkar D.L. 1981 ISBN 9788485485680. PMC 434840222. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ «Martxel Aizpurua: Biologo, menturazale, erlazain... - Zientzia.eus» zientzia.eus (Elhuyar aldizkaria) (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ «Martxel Aizpurua Agirre :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ «Erlezaintza ikastaroa: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Ventas Aldabaldetreku, Amaia. (2014). «Martxel Aizpurua, Arkamurkako kidea: "Gurpila gelditu egin behar da"» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Etxeberria, A.. (1992-07-15). «Martxel Aizpurua, erlezaintzan jakintsua» Euskaldunon Egunkaria (berria.eus): 32..
- ↑ Aizpurua, Martxel; Torregarai, Idoia. (2020-04-28). "Erleekin Solasean" liburuaren aurkezpena. UEU- Youtube.
- ↑ Martxel Aizpuruaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu)
- ↑ Aizpurua, Martxel. (2023). «Erletxo, erletxo, nagusia hil da» www.ueu.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ Martxel., Aizpurua,. (D.L. 1989). Erleen bizitza ezkutua. Gaiak ISBN 848720306X. PMC 435413935. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Eboluzioaren norabideak. Elkar L.G. 1985 ISBN 8475292143. PMC 863161076. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Martxel., Aizpurua,. (1985). Arbaiun : gida-liburua. Udako Euskal Unibertsitatea, Biologia Saila ISBN 843984333X. PMC 850841292. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
Kanpo estekak aldatu
- Erleen komunikazio-sistema, hizkuntza al da? EiTB blogak (Kike amonarriz2016-11-16)
- Martxel Aizpurua atalkan. Zarauzko Arraio Irratia (2012-02-02).
- Martxel Aizpurua: Erle-produktuak eta osasuna. HABE Ikasbil.eus
- ARAOTZERA IRTEERA, Arantzazu izenaren jatorria (Martxel Aizpurua), Youtube, Asier Aldalur, 2017-11-29
- Berria Martxel Aizpuruaren iritzi-artikuluak