Kurmanbek Bakiev

politikari kirgizistandarra

Kurmanbek Salievitx Bakiev (errusieraz: Курманбек Салиевич Бакиев; kirgizeraz: Курманбек Сали уулу Бакиев, Kurmanbek Sali Uulu Bakiev; Masadan, Sobiet Batasuna, gaur egun Kirgizistan, 1949ko abuztuaren 1a) kirgizistandar politikaria da. 2005etik 2010era Kirgizistango presidentea izan zen.

Kurmanbek Bakiev
President of Kyrgyzstan, Kurmanbek Bakiyev.jpg
Kirgizistango lehen ministro

2005eko uztailaren 10a - 2005eko abuztuaren 15a
Kirgizistango lehen ministro

2005eko martxoaren 25a - 2005eko ekainaren 20a
2. Kirgizistango presidente

2005eko martxoaren 25a - 2010eko apirilaren 15a - Roza Otunbaieva
7. Kirgizistango lehen ministro

2000ko abenduaren 21a - 2002ko maiatzaren 22a
Ishenbai Kadyrbekov (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMasadan (en) Itzuli1949ko abuztuaren 1a (72 urte)
Herrialdea Kirgizistan
BizilekuaMinsk
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSamara State Technical University (en) Itzuli 1978)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaAk Jol (en) Itzuli
People's Movement of Kyrgyzstan (en) Itzuli

Politika ibilbideaAldatu

2005eko martxoan, Kirgizistango presidente Askar Akaiev agintetik bota zuen Tulipen Iraultzaren buruzagietako bat izan zen. Matxinadaren ondoren jarduneko presidente bilakatu zen, eta, urte bereko uztailean, gehiengo osoz irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak.[1]

2010eko apirilaren 6an, haren aurkako altxamendua piztu zen, eta oposizioak hartu zuen boterea. Liskarretan gutxienez 65 lagun hil ziren.[2] Bakiev Kirgizistan hegoaldean babestu zen hasieran, Jalal-Abad eskualdean; apirilaren 14an, ordea, dimisioa eman zuen, eta Kazakhstanera joan zen.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Bakiev nagusitu da Kirgizistango lehendakaritzarako bozetan. Berria, 2005eko uztailak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
  2. Kirgizistango presidenteak ez du kargua utzi, baina aitortu du ez duela herrialdea kontrolatzen. Berria, 2010eko apirilak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
  3. Kirgizistandik Kazakhstanera. Berria, 2010eko apirilak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Kirgizistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.