Ireki menu nagusia

Bertalan Farkas (Gyulaháza, Hungaria, 1949ko abuztuaren 2a) hungariar pilotu eta kosmonauta ohia da. Espaziora joandako lehenengo hungariar eta esperantozalea bihurtu zen 1980ko maiatzaren 26an.

Bertalan Farkas
Bertalan Farkas (Author - Rudolf Csiba).jpg
Bizitza
Jaiotza Gyulaháza Itzuli1949ko abuztuaren  2a (69 urte)
Herrialdea  Hungaria
Hezkuntza
Heziketa Q60860542 Itzuli 1969)
Hizkuntzak esperantoa
Hungariera
Jarduerak
Jarduerak astronauta, hegazkinlaria, esperantista, gudaria eta politikaria
Jasotako sariak
Gradua brigada-jeneral
Astronauta
Misioak Soyuz 36 Itzuli Soyuz 35 Itzuli
Misioen entseina(k) Soyuz 36 
Denbora espazioan 11.325 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Hungarian Democratic Forum Itzuli

BiografiaAldatu

Gyulaházan jaioa, Szolnoken dagoen György Kilián Eskola Aeronautikoan graduatu zen 1969an. Ondoren, Sobietar Batasuneko Krasnodarreko Abiazio Militarreko Institutura joan zen, 1972an graduatuz.

Farkas Hungariako Aire Armadan sartu eta brigadier jeneral mailara igo zen.

1978an bere burua aurkeztu zuen kosmonauta bihurtzeko eta Interkosmosen 5. nazioarteko programan parte hartzeko hautatua izan zen. Bere ordezko kosmonauta Béla Magyari zen.

1980ko maiatzaren 26an, Farkas eta Valeri Kubasov kosmonauta sobietarra espaziora joan ziren Baikonurko Kosmodromotik Soiuz 36 misioan.

Orbitan zegoela, Farkasek materialen zientziako saiakuntzak burutu zituen. Espazioan 7 egun, 20 ordu eta 45 minutu igaro ondoren eta 124 orbita osatu ondoren, Farkas eta Kubasov Lurrera itzuli ziren, Zhezkazgandik 140 km hego-ekialdera lurreratuz. 1980ko ekainaren 30ean Bertalan Farkas Sobietar Batasuneko heroi tituluarekin saritu zuten.

Hungariako Foro Demokratiko alderdi kontserbadoreko kidea da. 2006an hungariar parlamenturako hauteskundeetako hautagaia izan zen Baktalórántházako hautes-barrutian. Bere bizitza pertsonalari dagokionez, Anikó Farkasekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba dituzte: Aida, Ádám eta Bertalan.