António Caetano de Abreu Freire Egas Moniz (Avanca, 1874ko azaroaren 29a - Lisboa, 1955eko abenduaren 13a) portugaldar neurologo, politikari eta diplomazialaria izan zen. 1949ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen lobotomiaren prozedura garatzeagatik.

António Egas Moniz

enbaxadore


Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntónio Caetano de Abreu Freire de Resende
JaiotzaAvanca (en) Itzuli1874ko azaroaren 29a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1955eko abenduaren 13a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Lisboako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, neurozientzialaria, medikua, neurosurgeon (en) Itzuli, unibertsitateko irakaslea, psikiatra, neurologoa eta diplomazialaria
Enplegatzailea(k)Coimbrako Unibertsitatea
Lisboako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaXL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli

Find a Grave: 223959847 Edit the value on Wikidata

Medikuntza ikasi zuen Coimbrako Unibertsitatean eta neurologiako irakaslea izan zen Lisboako Unibertsitatean 1911tik 1944ra.

Errepublika babestu zuen Portugalen eta hargin beltza izan zen. 1917an Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten eta Parisko Bake Biltzarran parte hartu zuen. 1919an politikatik erretiratu zen duelu batean parte hartu ondoren.

Garuneko angiografia garatu zuen eta garuneko kirurgiaren sortzaileetako bat izan zen. Lobotomiaren garapenagatik Nobel Saria jaso zuen 1949an, Walter Rudolf Hess alemaniarrarekin partekatu zuena.

1939ean, paziente eskizofreniko batek hainbat bala jaurti zizkion, eta Monizek gurpil-aulkia erabili behar izan zuen aurrerantzean.

  • Alterações anátomo-patológicas na difteria, Coimbra, 1900.
  • A vida sexual (fisiologia e patologia), Coimbra, 1901.
  • A neurologia na guerra, Lisboa, 1917.
  • Um ano de política, Lisboa, 1920.
  • Júlio Diniz e a sua obra, Lisboa, 1924.
  • O Padre Faria na história do hipnotismo, Lisboa, 1925.
  • Diagnostic des tumeurs cérébrales et épreuve de l'encéphalographie artérielle, Paris, 1931.
  • L'angiographie cérébrale, ses applications et résultats en anatomic, physiologie et clinique, Paris, 1934.
  • Tentatives opératoires dans le traitement de certaines psychoses, Paris, 1936.
  • La leucotomie préfrontale. Traitement chirurgical de certaines psychoses, Turin, 1937.
  • Clinica dell'angiografia cerebrale, Turin, 1938.
  • Die cerebrale Arteriographie und Phlebographie, Berlin, 1940.
  • Ao lado da medicina ', Lisboa, 1940.
  • Trombosis y otras obstrucciones de las carótidas, Bartzelona, 1941.
  • História das cartas de jogar, Lisboa, 1942.
  • Como cheguei a realizar a leucotomia pré-frontal, Lisboa, 1948.
  • Die präfrontale Leukotomie, Archiv für Psychiatrie und Nervenkrankheiten, 1949.

Kanpo estekak

aldatu