Ireki menu nagusia

Lionel Richie (Tuskegee, Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1949) musikaria eta ingelesezko abeslaria da.

Lionel Richie
Lionel Richie 2017.jpg
Bizitza
Izen osoa Lionel Brockman Richie
Jaiotza Tuskegee1949ko ekainaren  20a (69 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Los Angeles
Familia
Ezkontidea(k) Brenda Harvey-Richie Itzuli  (1975 -  1993)
Diane Alexander Itzuli  (1995 -  2004)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Auburn University Itzuli
Tuskegee University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, aktorea, egile abeslaria, piano-jotzailea, musikaria, disko-ekoizlea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Kidetza Alpha Phi Alpha Itzuli
Genero artistikoa popa
soula
Musika instrumentua saxofoia
pianoa
ahotsa
Diskoetxea Motown Records
Island Records
IMDb nm0005360
lionelrichie.com

BizitzaAldatu

1967an, The Commodores taldea sortu zuen, Estatu Batuetako 1970eko hamarraldiko soul-talde ezagunena. Ordurako, baina, bakarka hasteko asmotan zebilen, eta Kenny Rogers country-pop musika-izarrarentzat idatzi eta ekoitzi zuen Lady. Kantuak pop zuriaren merkatuko ateak zabaldu izanak bide hori hartzera bultzatu zuen.

1982an, Lionel Richie izeneko diskoarekin egin zuen debuta, eta arrakasta handia izan zuen. Urtebete geroago, bigarrena argitaratu zuen, Can't Slow Down, arrakasta handiko bi kanturekin: All Nihgt Long eta Hello. Diskoa argitaratu zuen konpainiaren historiako diskorik salduena izan zen. Handik gutxira, urrezko aukera egokitu zitzaion: mundu osora zabalduko zen ereserki bat egin zuen, Michael Jacksonekin batera, We Are The World. Urte hartan bertan, Say You, Say Me grabatu zuen, White nights filmeko abestia. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta hurrengo diskorako bidea urratu zuen: Dancing On The Ceiling (1986). Isilaldi luze baten ondoren, Louder Than Words argitaratu zuen 1996an. Orduz geroztik, Time (1998), Renaissance (2000), Encore (2002), Just for You (2004), Coming Home (2006), Just Go (2009) eta Tuskegee (2012) diskoak argitaratu ditu.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lionel Richie  
  Artikulu hau Alabamako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.