Larry Holmes

boxeolari estatubatuarra

Larry Holmes, Easton Assassin ezizenaz ere ezaguna (Cuberth, Georgia, AEB, 1949 -), estatubatuar boxeolaria da.

Larry Holmes

Bizitza
JaiotzaCuthbert1949ko azaroaren 3a (74 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
EntrenatzaileaEddie Futch (en) Itzuli
Pisua115 kilogramo
Altuera190 zentimetro
larryholmes.com

Biografia aldatu

Pisu astunetan munduko txapelduna izandakoa da 1978-1985 urteetan.

1976an hasi zen profesional gisa. Bi urte geroago, Ken Norton mendean hartuta, txapeldun atera zen. Borroka gogoangarriak egin zituen bere karreran, hala nola Muhammad Aliren aurkakoa (1980) edo Michael Spinksen aurkakoa (1985). Azken horren kontra galdu zuelarik, ezin izan zuen gainditu Rocky Marciano mitikoak ezarritako errekorra (berrogeita zortzi garaipen).

1988an titulua lortzen ahalegindu zen berriro, baina Mike Tysonek hartu zuen mendean, lau borrokalditan. Guztira berrogeita hamaika borroka egin zituen eta horietarik berrogeita zortzi irabazi. 1992an, berrogei urtetik gora zituela, Evander Holyfielden aurka borrokatu zen munduko titulua lortzeko, baina galdu egin zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larry Holmes