Victor Ruiz Añibarro

Gipuzkoar idazle eta kazetaria

Victor Ruiz Añibarro (Pasai Antxo, 1900eko urtarrilaren 7a - Buenos Aires, Argentina, 1970eko otsailaren 2a) gipuzkoar kazetari eta idazlea izan zen.

Victor Ruiz Añibarro
Bizitza
JaiotzaPasai Antxo1900eko urtarrilaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1970eko otsailaren 2a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Bizitza aldatu

Pasai Antxon jaio zen arren, Orduñan, Arrigorriagan, Errenterian eta Hernanin igaro zuen haurtzaroa. Kazetaritza ikasi ondoren, La Tarde eta Excelsior egunkarietan lan egin zuen, eta Euzkadi-ko erredakzio-buru izatera iritsi zen. 36ko gerraren ondorioz, Argentinara alde egin zuen 1938an, Lapurdin denboraldi bat pasatu eta gero. Buenos Airesen kokaturik, Nación Vasca, Aquí Está, El Hogar, La Nación, Noticias Gráficas, Crítica eta, batez ere, Euzko Deya-n idatzi zuen. Pedro Basalduarekin batera Anuario Vasco Argentino. Baskonia argitaratu zuen 1956an eta 1958an. Buenos Airesko Laurak Bat elkarteko bazkide eta kolaboratzailea izan zen.[1]

Lanak aldatu

Antzerkia aldatu

Bestelakoak aldatu

  • Vascos, sí, sí!: Casos y cosas de la gente de Vasconia (Buenos Aires, 1950)
  • El pueblo que baila en los Pirineos: Visiones y Evocaciones del País Vasco (Buenos Aires, 1951)
  • Vascorama: En torno al Pueblo Vasco (Donostia, Auñamendi, 1963)
  • Vascología de Bolsillo (Iruñea, Editorial Gómez, 1966)

Erreferentziak aldatu

  1. Astigarraga Larrañaga, Andoni. Ruiz Añibarro, Víctor. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-7-14).

Kanpo estekak aldatu