Ernest Fourneau[1] (Biarritz, 1872ko urriaren 4a - Azkaine, 1949ko abuztuaren 5a) Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea da; kimika organikoan nazioartean funtsezko ekarpenak egin dituen ikertzailea da, ekarpen horiek neurri handi batean izkutuan geratu badira ere.

Ernest Fourneau

Bizitza
JaiotzaBiarritz1872ko urriaren 4a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
BizilekuaFrantzia
HeriotzaAzkaine1949ko abuztuaren 5a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, farmakologoa, unibertsitateko irakaslea, farmazialaria eta biokimikaria
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Académie nationale de pharmacie (en) Itzuli
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Farmaziako Errege Akademia

Établissements Poulenc Frères-en (1903-1911), Pasteur Institutuan (1911-1944) eta Rhône-Poulenc-en (1946-1949) goi-mailako buru izanda, sintesiko lehen anestesiko lokala den estovainaren[2] aurkikuntza, artsenikotik eratorritako "Stovarsol" antisifilitikoaren prestaketa eta tripanosomiasi afrikarraren aurka oso eraginkorra den "205 Bayerraren" egituraren argipena zor zaizkio.

Sulfamiden propietate terapeutikoen aurkikuntzan ere bere zuzendaritzapean burututako ikerketa-lanek zerikusi handia dute.

Kronologia[3]

aldatu

Ekarpen zientifikoak

aldatu

Bere ekarpenak izugarri oparoak izan dira; zein arlotan aritu den esate hutsak luze jotzen du:

Ernest Fourneauren ikerketa-lanen bi ardatz nagusiak jasoko ditugu.

Établissements Poulenc Frères, estovaina eta Gobley saria (1903-1910)

aldatu

Alemaniatik bueltan konturatu zen estatuan hainbeste eremu zientifikotan, bereziki kimika farmazeutikoan, atzerapen nabaria zegoela. Poulenc anaiak berarekin ados egon eta bere Ivry-sur-Seineko lantegian 1903an sortutako laboratorioan zuzendari ipini zuten.

Kokainaren ordezkoen bila ibili zen, Richard Willstätterrenean bere ezaugarriak zituen alkaloide batekin lanean.[5] eta Alfred Einhornekin ere aritu zen deribatu batzuekin, geroago Berlinen eukainen sintesia Merlingekin landu zuelarik. 1903ko ekainaren 23tik Poulenc Frères eta Ernest Fourneauk "Estovaina" izeneko anestesiko lokal berria patentatu zuten[6]; Einhornen prokaina 1904ko azaroaren 27an baino ez du patentea izango.

Entseiu klinikoak Frantzian kokaina kirurgian erabiltzen (bai anestesia lokal bai peridural gisa) aitzindaria zen Paul Reclusen eskutik geratuko dira. Zenbait hilabetez probak egiten ibili ostean estovaina kokaina baino hobea dela egiaztatu zuten eta hori dela eta bere erabilpen guztietan ordezko gisa baliatzen hasi ziren. Euskal Herriko zein Frantses estatuko kimikari batek aurkitzen zuen sintesiko lehen medikamentu organikoa zen eta horrek Fourneauren izena Europa osoan zabaltzea ekarri zuen. Hala ere, Bayer etxeak proposatutako kontratu ezin hobeari uko egin zion eta « bere herriaren alde lan egitea baino ez zitzaidan burutik pasatzen »,[7] . Beste aldetik, medikamentu honen industria-sintesirako lehen entseguan izugarrizko leherketa suertatu zen baina Fourneau zein bere laguntzailea zorionez onik atera zirela.

Estovaina zuten periduralak eskala handian praktikatzen hasi ziren arrakasta handiz eta 40 urtez. Aurkikuntza honen ostean beste batzuk etorriko dira, eremu anitzetan: aminoalkoholak, efedrinak, alkaloideak...eta azkenean artsenikal balioaniztuak eta "205 Bayer" delakoaren deszifratzea.

Aldi berean, 1904-1905ean, Farmazia Eskolaren Gobley sariaren bi herenak eskuratu zituen; azken herena Léon Brunelentzat izan zen. eztabaida luze eta kontraesankor baten ostean hartu zen erabakia[8]: Fourneauk bere asmakizuna patente batekin babestu zuen! Horrek eta Poulenctarrekiko lotura estuak bere aurkikuntzek ekar lezaketen onura ekonomikoez zuen bere kezka erakusten dute.

Hurrengo urteetan Établissements Poulenc enpresa eta Pasteur Institutuaren arteko elkarlan-akordioak garatu ziren: Institutuaren kimika farmazeutikoaren laborategiaren lanak finantzatu zituzten anaiek eta horrek truke bere emaitzei etekinak ateratzeko aukera izan zuten baina ekoizpenekiko erabateko eskubideak (preskribatzeko, ikerketa eremuak mugatzeko) eskuratu gabe[9][10]. Era orokorrago batean esan daiteke Fourneau lehenetakoa izan zela ikerkuntzaren eta industriaren munduen artean orekatzen zaila den harreman horren beharra aldarrikatzen.

Daniel Bovetekin batera estovainaren aurkikuntzarekin zabaldutako bideak jorratzen segitu zuen; horien emaitza nagusiak:

Molekula horiek Rhône-Poulenc Prometazina sortzenlagundu zuten eta geroago Philippe Decourt eta Henri Laboritek horri esker lehen lasaigarri nagusia, klorpromazina, sortu zuten; azken honek eta bere ondorengoek iraultza ekarri zuten nerbio sisteman eragiten duten gaixotasunen tratamenduan.

1904 eta 1910 arteko Fourneauren lanen osotasunaren irakurketa eginez, gaur egun eskuragarri dugun medikamentu-sorta askorenganako bidean beharrezkoak ziren lehen urratsak aurkitzen ditugu:

Pasteur Institutua, infekzioen kontrako kimioterapia eta sulfamidak (1919-1939)

aldatu
 
Sulfamidochrysoïdine
Domagken Prontosila
 
Phenil-1,2,4-triamina
 
p-aminophenilsulfamida
Tréfouël, Nitti eta Boveten 1162 F

Bere lan-eremuaren beste ardatza infekzioen aurkako kimioterapia izan zen:

Paul Ehrlichek arsfenamina ganorazko lehen antisifilitikoa aurkitu eta gero eremu hori Alemaniarentzat gordea zegoen, bai bertako industriak goi mailako ikertzaileei ematen zizkien bitarteko aberatsengatik bai beraien aurkikuntza inportanteenekin mantentzen zuten sekretuagatik. Aldiz, 1921ean Fourneauk "Stovarsol" sifilia, amebiasia eta parasitoek eragindako beste gaixotasun batzuen kontrako medikamentua erabilgai utzi zuen. Artsenikoaren deribatu bat da, "Salvarsanaren" moduan baina hau ez bezala ahoaren bidez iraunkorra eta aktiboa da.

Beti kimioterapiaren arloan zegoen Alemaniarekiko atzerapena laburtu nahian, 1924an "205 Bayer" edo "Germanina" delakoaren egitura argitzea lortu zuen; alemaniarrek sekretupean erabat gordeta, oso eraginkorra zen loaren gaixotasunaren kontra eta beranduago Rhône-Poulenceko "309 F" eta are beranduago "Moranyl" bilakatu zen.

Baina aurkikuntzarik garrantzitsuena sulfamiden arloan lortu zuen[11].

1935aren hasieran Domagkek estreptokokoen bidezko infekzioak sulfamidokrisoidinaren bidez sendatzea lortu zuen. Medikamentua "Prontosil" izenez patentatu zen. Pasteur Institutuaren laborategia eraginkorragoak izango ziren deribatuen bila hasi zen eta 1935eko azaroaren 6an Jacques eta Thérèse Tréfouël kimikariak, Federico Nitti, farmazialaria eta Daniel Bovet bakteriologoak Prontosilaren agente aktiboa isolatu zuten. Organismo bizidun batek kolore gorriko sulfamidokrisoidina hori deskonposatu eta koloregabeko triaminofenil eta para-aminofenilsulfamida bihurtzen duela frogatu zuten(ikus irudiak). Azken honek, bere jatorria markatzeko "1162 F" deituak, untxiek eta saguek pairatzen dituzten estreptokokoek eragindako infekzioen kontra jotzen duela ere frogatu zuten eta Fourneauren laborategian prestatutako antzeko zenbait deribatuk ekimen babesle berbera dutela iragarri zuten.

Aurkikuntza bi zentzutan zen garrantzitsua: alde batetik bakterio batzuen aurka organismoari kalte egin gabe aritzen den lehen konposatu kimikoa ekartzen du, bestetik ordurarte uste zenaren kontra, bakterioen kontrako ekimenak funtzio azoiko koloredunarekin loturarik ez duela ebatsi zuen.

1162 Fren arrakasta berehalakoa da; bere efektua azkar eta errepikagarria da. "Mirari" batez hitz egin zen Pasteur ospitalean eta Marseillako Saint-Joseph ospitalean estreptokokoen bidezko meningitisa zuten bi gaixo sendatu zirenean, lehenago erremediorik gabea zelako.[12]

Ernst Chain 1945eko Medikuntzako Nobel Saridunak Tréfouëltarren, Nittiren eta Boveten aurkikuntzak « zientzia biologikoetan hilezkortasun leku bat » ziurtatzen diela adierazi zuen[13]. Hortik aurrera sulfamidoterapiaren eta bere ondorengoen (legenarraren kontrako sulfonak eta sulfamida diuretiko eta diabetesaren kontrakoak) bideari ateak zabaldu zitzaizkien. Penizilinak kenduko die nagusitasuna sulfamidei baina bere deribatu batzuk oraindik 1999an intsulinarekiko menpekotasuna dagoen diabetes kasu batzuetan erabiltzen zen.

Ondorio handiko funtsezko aurkikuntza honetaz beste behin Marcel Delépine Zientzien, Medikuntzaren eta Farmaziaren Akademietako kidea aipatu behar dugu: « Zinez txundituta gaude hau bezalako aurkikuntza baten onura moral eta material guztiak Nobel saria eman zaiolako Domagkengan bakarrik pilatu izanaz, terapeutika sulfamidatuaren aplikazio eta abantaila kontaezinak Pasteur Institutuak egindako aurkikuntzatik eratorriak direnean. »[14]

Guztion harridurarako, interesatuengandik hasita[15], Fourneauk ez zuen argitalpena sinatu eta honek laborategiaren izena baino ez zuen aipatzen. Jean-Paul bere semearen ustekabeko heriotza eta bere emaztea gerraren urteetan azkenean hilko zuen gaixotasunaren lehen zantzuak agertzen hasteak eragina izan zuen ikertzaileak une honetan izan zuen jarreran. Hala ere, apur bat atzealdean geratzea erabaki bazuen ere, berak aitortu zuen gehienbat bere laguntzaile gazteei lekua uzteko grinak bultzatu zuela horrela aritzera.

Beste arlo batean nabaritu behar da Fourneauk beti independentzia pertsonalaren bidea aukeratu zuela ohore guztien kontra; bai ikertzaile gisako espazio publikoan bai gizaki eta familia esparruei begira. Hori dela medio bere karreraren hasieran Medikuntzaren Akademia Nazionalean Farmazia Eskolako bere irakasleekin biltzea onartu zuen baina hiru aldiz Zientzien Akademiarako hautagaien artean egon bazen ere, ez zuen inoiz sartzea eskatu.[16]

Argitalpenak

aldatu

Elkarte eta akademiak

aldatu

Frantses estatuan:

Beste estatu batzuetan:

Ohorezko kide:

Kide:

Sariak

aldatu
 
École de pharmacie de Paris

Kondekorazioak

aldatu

Frantsesak:

Beste estatuetakoak:

Fourneau eta Lapurdi

aldatu

Ostalaritza munduko familia

aldatu

Biarritz jaioterriaren turismoaren historian garrantzi handikoa izan da Fourneauren familia. Gurasoak Hôtel de France delakoan aritu ziren lanean; aita Jean (Jeanty deituta) lehen sukaldaria izan zen eta gero hoteleko burua.

Bere ama Paulinek Bordes zuen abizena[20] eta Gardères[21] familiarekin ere bazuen lotura. Hiru familia horien (Bordes, Gardères eta Fourneau) arteko ezkontza ugariren bidezko loturek eman zieten Biarrizko hotelen munduan izan zuten berebiziko nagusitasuna. Kontuan izan XIX. mendearen bigarren erdian izugarrizko bultzada izan zuela sektore turistikoak. Hiru familiek Paue, Lurda eta beste hiri batzuetan ere izan zituzten hotelak.

1885ean familiak Victoria hotela[22] eraiki eta kudeatzen hasi ziren. Hondartza Handiaren parean, 150 gela zituen eta Europa osoko noble askok bisitatu zuten.

Jeanty eta Paulineren ezkontzatik Ernestez gain beste hiru seme-alaba jaio ziren; Jacques premuak Donibane Lohizuneko Golf Hôtel sortu zuen, baita Golf de la Nivelle Ziburun ere. Jeanne, hirugarrena, denbora luzez Baionako portuko pilotu nagusia izan zen Henri Goalardekin ezkondu zen. Marguerite, txikiena, Ernesten lagunmin eta ikaskidea zen Marc Tiffeneaurekin ezkondu zen; azken hau Parisko Medikuntza fakultateko dekoanoa izan zen.

 
Ernest Fourneau karrika, Azkaineko nagusia; ezkerrean Villa Itzala, kimikariarena izan zena.

Moureu eta Borotratarrak

aldatu

Biarrizko beste familia ospetsu batzuekin ere harremanak izan zituen:

  • Bost urterekin piano eskolak eman zizkion beranduago Jean Borotraren ama izango zen Marguerite Roretek.
  • Batxilerra amaitu eta gero Charles Moureu[23] familiaren lagun biarnesaren eragina inportantea izan zen Fourneau karrera zientifiko batera bultzatzeko. Félix bere anaiaren (eta beranduago Biarrizko auzapeza izango zenaren) farmazian egin zituen praktikak.

Bere oroimenez

aldatu

Han-hemen ibili bazen ere, Lapurdin jaio eta hil egin zen eta bere familiak lotura aipagarriak zituen herrialde honetan.

  • Azkainen hil zen; 1917an villa Itzala etxea erosi zuen herri honetan eta ahal zuen guztietan hara jotzen zuen; Jean-Pierre -hau ere kimikaria- semeak eta gero honen seme-alabek heredatu dute. Etxe hori lehen grand-rue deitzen zenean dago, izena aldatu eta "Ernest Fourneau karrika" orain, Portua auzoan; kale honetan Elite Pelote Basque pilota elkartearen egoitza dago, besteak beste.
  • Biarritz sorterrian beste kale bat dedikatu diote, hiri barnean San Jusef eliza eta Lorategi Publikotik hurbil.

Iturriak

aldatu
  • Marcel Delépine, Ernest Fourneau (1872-1949). Sa vie et son œuvre, Bulletin de la Société chimique de France delakotik aterata, Masson & Cie, Paris, 1951.
  • R. Delaby, « E. Fourneau », in Figures pharmaceutiques françaises. Notes historiques et portraits. 1803-1953, Masson et Cie, Paris, 1953.
  • Jean-Pierre Fourneau, « Ernest Fourneau (1872-1949) », in Compte rendu de la séance publique annuelle de l’Académie nationale de Pharmacie, 1986.
  • Jean-Pierre Fourneau, « Ernest Fourneau, fondateur de la chimie thérapeutique française », in Revue d'Histoire de la Pharmacie, XXXIV liburukia, 275. zkia., Société d'Histoire de la Pharmacie, Paris, 1987ko abendua.
  • Daniel Bovet, Une chimie qui guérit. Histoire de la découverte des sulfamides, Payot, « Médecine et sociétés » bilduma, Paris, 1988.
  • Christine Debue-Barazer, « Les implications scientifiques du succès de la Stovaïne. Ernest Fourneau (1872-1949) et la chimie des médicaments en France », in Gesnerus 64, 2007.

Erreferentziak

aldatu
  1. Fourneautarrak biarnes jatorrikoak dira eta urrunago joanda flandriarrekoak. Deituraren lehen arrastoa Hournau (okzitaniera arautuan Hornau: horn nau="labe berria") agertzen da L'Espitau d'Orioneko etxe batean grabatuta. Zantzu guztien arabera Nafarroan XVI. mendearen amaieran babesa hartu zuten Flandriako protestanteak ziren, Albako Dukearen agindupeko tropek egiten zuten sarraskiengandik ihes egiteko.
  2. Hala deituta bere asmatzailearen abizenaren bertsio ingelestuarengatik; stove ingelesez eta fourneau frantsesez antzeko esanahiez itzul daitezke: "labe", "beheko su".
  3. « Repères chronologiques. Ernest Fourneau (1872-1949) », Pasteur Institutuaren artxiboak.
  4. Seme hau aipatzeko moduko margolaria izan zen; berak egin zuen artikulu honetan agertzen den erretratua.
  5. R. Willstätter eta E. Fourneau, « Ueber Lupinin », Ber. d. Chem. Ges., 1902, 35, 1910-1926 or..
  6. Christine Debue-Barazer, « Les implications scientifiques et industrielles du succès de la Stovaïne. Ernest Fourneau (1872-1949) et la chimie des médicaments en France », Gesnerus 64, 2007, 25.or.
  7. Jacques Tréfouël, « Ernest Fourneau (1872-1949) », Bulletin de l’Académie nationale de Médecine izenekotik hartuta, 31-32 zkia., 1949, 589.or.
  8. Marcel Delépine, Ernest Fourneau (1872-1949). Sa vie et son œuvre, Extrait du Bulletin de la Société chimique de France, Paris, 1951.
  9. Barthélémy Drevon, « De la firme Poulenc à l’Institut Pasteur. – Ernest Fourneau, fondateur de la chimie thérapeutique française », Mémoires de l’Académie de Lyon aldizkaritik aterata, hirugarren seriea, XLIII liburukia, 1988ko urtarrilaren 26a, 44.or.
  10. Pierre Cayez, « L’industrialisation de la chimie organique. Naissance et maturité de la société des Usines chimiques Rhône-Poulenc (1895-1950) », in Rhône-Poulenc 1895-1975. Contribution à l’étude d’un groupe industriel, Armand Colin / Masson, « Histoire de l’Entreprise » bilduma, Paris, 1997.
  11. Daniel Bovet, Une chimie qui guérit. Histoire de la découverte des sulfamides, Payot, « Médecine et sociétés », Paris, 1988.
  12. Guy Bordenave, « La découverte des propriétés antibactériennes du sulfamide », in Bulletin de l’Association des Anciens Élèves de l’Institut Pasteur, 159. zkia., 41. urtea, juin-juillet 1999ko ekaina-uztaila, 43.or.
  13. Guy Bordenavek aipatua, op. cit., 43.or.
  14. Marcel Delépine, op. cit., 65.or.
  15. Daniel Bovet, op. cit., 45.or.
  16. Marcel Delépine, op. cit., 12.or.
  17. Ikus "Iturriak" atala.
  18. Berez ohore apala baina datozen urteetan erakutsi zuen iaiotasuna aurrikusi zuena
  19. Akademiak Tréfouëltarren, Boveten eta Nittiren lana Général Muteauren sariarekin justiziaz onartu berri zuenez Mounier saria Fourneauri emanez haien aurkikuntza bere zuzendaritzapean egin zela azpimarratu nahi izan zuen.
  20. Jatorria Bigorran zuen familiak.
  21. Hauek Shalòssa eskualdekoak, Landak departamentuan.
  22. Hotel honi buruzko webgunean familia aipatua.
  23. Oso kimikari garrantzitsua izan zen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernest Fourneau