Ireki menu nagusia

Carlos Alberto Slepoy Prada (Buenos Aires, 1949ko urriaren 2-Madril, 2017ko apirilaren 17), Carli Slepoy bezala ere ezagututa, jurista argentinar Espainan erbesteratua izan zen. Oso ezaguna egin diktadura desberdinen biktimeen defentsan.

Carlos Slepoy
Intervención de Carlos Slepoy en el Congreso Jurisdicción Universal en el Siglo XXI 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1949ko urriaren  2a
Herrialdea  Argentina
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Madril2017ko apirilaren  17a (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Buenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea

BiografiaAldatu

1975an Buenos Airesko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak burutu zituen. Urte horrietan militante ezkertiarra zen eta lan-zuzenbidearen alorrean lan egiten zuen. Alianza Anticomunista Argentina eskuin-muturreko taldeak bahitu eta torturatu zuen. Bere talde bereko beste bost pertsona oraindik gaur egun ez dira agertu: Oscar Di Dío, Adolfo Chorni, Alberto Antebi, Nora Hochman y Alberto Podgaetsky. 1976ko martxoaren 15ean, Argentinako estatu-kolpea bederatzi egun baino lehen, Slepoy atxilotua izan zen, María Estela Martínez de Perón gobernu konstituzionalaren garaian. Atxilotzaileak Escuela de Mecánica de la Armadako militarrak izan ziren. Torturatua eta mehatxatua, azkenik, espetxeratua izan zen.

1977an askatua izan zen eta Espainian erbesteratu zen. Madrilen abokatu bezala lan egin zuen. 1982ko urtarrilaren 17an, UGT sindikatuko abokatua zenean, Madrilen, mozkortuta zegoen polizia nazional batek tiro egin zion eta larriki zauritu zuen; zauri horren ondorioz, denborarekin, gurpil-aulkian ibiltzeko beharra izan zuen. 1998an, Baltasar Garzón epailarekin batera, Augusto Pinochet diktadore txiletarraren aurka aritu zen; ondorioz, diktadorea atxilotua izan zen Erresuma Batuan, herrialde horretan ebakuntza bat egiteko zegoenean. 2010ean, beste abokatuekin batera, Francoren diktaduraren krimenen aurkako kereila aurkeztu zuen.

Bere bizitza osoan Giza eskubideen aldeko militantea izan zen Slepoy.

2017ko apirilaren 17an hil zen, 68 urte zituelarik, organu desberdinen arazoak izanez gero. Egun horietan Público aldizkari digilatalak omenaldi bat egin nahi zion haren bitartean egunkariaren Giza eskubideen defentsaren aktibismoa saritzeko sortu duten lehenengo saria emateko.[1]

 
Carlos Slepoy 2013ko irailaren 2an.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu