Ireki menu nagusia

Slavoj Žižek (Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a) Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko bat da, nagusiki hegelianismoaren, marxismoaren eta Lacanen psikoanalisiaren tradizioetan koka daitekeena. Ekarpenak alor desberdinetan (teoria politikoa, zinemaren teoria, edota psikoanalisi teorikoa) burutu ditu, eta lan teorikoak herri kulturako adibideekin hornitzeagatik ezaguna da.

Slavoj Žižek
Slavoj Zizek in Liverpool cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Ljubljana1949ko martxoaren 21a (70 urte)
Herrialdea  Eslovenia
 Jugoslavia
Bizilekua Ljubljana
Familia
Ezkontidea(k) Renata Salecl
Jela Krečič Itzuli  (2013 -
Hezkuntza
Heziketa Bežigrad Grammar School Itzuli
University of Ljubljana Itzuli Doctor of Arts Itzuli : filosofia
Paris 8 University Itzuli Doctor of Arts Itzuli : psikoanalisi
University of Ljubljana Itzuli master : filosofia
University of Ljubljana Itzuli lizentzia : filosofia, soziologia
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
doktoretza
Tesi zuzendaria Jacques-Alain Miller Itzuli
Hizkuntzak Serbokroaziera
frantsesa
ingelesa
alemana
esloveniera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, psikologoa, cultural studies scholar Itzuli, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, psikoanalista, kultura-kritikaria, politikaria eta teologoa
Lantokia(k) Ljubljana
Enplegatzailea(k) European Graduate School Itzuli
Birkbeck, University of London Itzuli
University of Ljubljana Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Louis Althusser, Alain Badiou Itzuli, Gilbert Keith Chesterton, Božidar Debenjak Itzuli, Sigmund Freud, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Martin Heidegger, Fredric Jameson Itzuli, Jacques Lacan, Ernesto Laclau Itzuli, Vladimir Lenin, Karl Marx, Maximilien Robespierre, Friedrich Schelling, Immanuel Kant, Friedrich Nietzsche, Walter Benjamin, Theodor Wiesengrund Adorno eta Søren Kierkegaard
Kidetza Slovenian Academy of Sciences and Arts Itzuli
Mugimendua Hegelianismoa
Marxismoa
lacanianism Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Liberal Democracy of Slovenia Itzuli
IMDb nm1670978

Filosofia ikasketak burutu zituen Ljubljanako Unibertsitatean, eta geroago, psikoanalisia Parisko VIII Vincennes-Saint-Denis Unibertsitatean, bertan doktoretza egin zuelarik. Egun, Žižek Ljubljanako Unibertsitateko Soziologia Institutuko senior ikerlaria da, eta European Graduate Schooleko irakaslea. Halaber, hainbat unibertsitatetan irakasle bisitaria izan da. Londresko Birkbeck Institute for the Humanities-en Nazioarteko Zuzendaria da eta Ljubljanako Psikoanalisi Teorikorako Elkarteko presidentea.[1]

Žižekek herri kulturako adibideak darabilzki Jacques Lacanen teoria azaltzeko, eta Lacanen psikoanalisian, Hegelen filosofian edota ekonomia kritiko marxistan oin hartzen du gizarte fenomenoak interpretatzeko. Hainbat gairi buruz idatzi du, besteak beste: subjektibotasuna, ideologia, kapitalismoa, fundamentalismoa, arrazakeria, tolerantzia, multikulturalismoa, giza eskubideak, ekologia, globalizazioa, Irakeko Gerra, iraultza, utopianismoa, totalitarismoa, postmodernismoa, pop kultura, opera, zinema, teologia politikoa, eta erlijioa. Hausnarketa gai izan ditu ere Europan ematen ari diren prozesu soberanistak. Gai horietan mendebaldeko "ezker unibertsalista" edota postnazionalen aurka jotzen du prozesu soberanistak babestuz.[2]

1990ko hauteskundeetan Esloveniako presidentetzara aurkeztu zen, nahiz eta hautatua ez izan.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Revija Problemi (2007ko urriaren 30a) Society for Theoretical Psychoanalysis, Ljubljana Slovenia Cultural Profiles Project.
  2. Galfasoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta: 173. or.

Kanpo estekakAldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Slavoj Žižek
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slavoj Žižek  

BibliografiaAldatu

  • Galfarsoro, I. 2008: "Zer egin Lenin?" in Subordinazioaren kontra, Iruñea, Pamiela. ISBN 978-84-7681-569-4
  • Galfarsoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta. ISBN 978-84-15313-15-1
  • Galfarsoro, I. 2012: "(Post)Marxismoa, kultura eta eragiletasuna: Ibilbide historiko labur bat" in Alaitz Aizpuru(koord.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9


  Artikulu hau Esloveniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.