Nola Rae (Sydney, Australia, 1949) aktore, zuzendari, mimo eta pailazo britaniar ezaguna da. Europa mailan pailazoen benetako berritzaile bezala onartua da. 2008an antzerki munduari egindako ekarpenengatik Britainiar Inperioko Ordena eman zioten.[1]

Nola Rae

Bizitza
JaiotzaSydney, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
JarduerakMimoa eta dramagilea
Jasotako sariak

Musicbrainz: 6a6c57df-06f5-44e1-b3f2-52e44b87afcf Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Nahiz eta Australian jaio, Nola Raeren familia Londresera joan zen 1963an. Hamasei urtekin Royal Ballet Schoolen sartu zen eta dantzari profesional gisa ibilbide labur bat egin zuen. Garai horretan Kopenhageko Tivoliren Pantomima Antzokian egon zen.[2] Laster, baino, mimoren eta pailazoen munduak erakarrita, Parisera joan zen eta Marcel Marceauarekin ikasi zuen.[3] Frantzian International Research Troupe Kiss konpainia sortu zuen eta Jango Edwardsekin batera Friends Roadshow pailazoen konpainia mitikoa martxan jarri zuen.[4] 1974an Matthew Ridoutekin batera London Mime Theatre ireki zuen.[5]

Bakarka egin zuen lehenengo ikuskizuna Nancyko Le Festival du Monden taularatu zuen, 1975an. Ondoren, hamabost ikuskizun inguru sortu ditu, munduko jaialdi ospetsuetan aritu da eta 69 estatu inguru ezagutu ditu.[6] Mundu mailako pailazo ospetsua da.

Estiloa aldatu

Nolak umorea lantzeko estiloa erabat aldatu zuen. Horretarako mimoa, pailazoen teknikak, [txotxongilo]]ak dantza eta mota guztietako erokeriak erabili izan ditu.

Ikuskizun txalotuenak aldatu

  • Shakespeare the Works
  • Midsummer Night’s Dream
  • Elizabeth’s Last Stand
  • And the Ship Sailed On
  • Mozart Preposteroso
  • Exit Napoleon Pursued by Rabbits
  • Home Made Shakespeare
  • Nellie Pasta's Opera Cocktail

Sariak eta ohoregarriak aldatu

  • Total Theatre Lifetime Achievement Award
  • Charlie Rivel Award for Clowning Amandola Jaialdian.
  • International Clown Hall of Famen agertu zen.
  • Britainiar Inperioko Ordena 2008an.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu