José Ignacio Madariaga

futbolari bizkaitarra

José Ignacio Madariaga Tejedor (Sestao, 1949ko uztailaren 31) bizkaitar futbolaria ohia da, atzelari moduan aritu zena.

José Ignacio Madariaga
Bizitza
JaiotzaSestao1949ko uztailaren 31 (74 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Madril Castilla Club de Fútbol1967 / 1968
Albacete Balompié1968 / 1969
Xerez Club Deportivo1969 / 1970
Barakaldo CF1970 / 1971
Deportivo Alavés1971 / 1972
Cádiz Club de Futbol1972 / 1973240
Barakaldo CF1973 / 1974378
Athletic1974 / 1977763
Real Racing Club de Santander1977 / 1979490
CF Palencia1979 / 1980321
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
sweeper (en) Itzuli

Biografia aldatu

Real Madrideko harrobian hazi eta 1967an [[filialera iritsi zen. Hurrengo denboraldietan Albacete Balompié, Xerez CD, Barakaldo CF, Deportivo Alavés, Cadiz CF eta (berriro) Barakaldo taldeetan aritu zen utzita. Lagapen horren ostean, 1974an Athleticen eskaintza onartzea erabaki zuen. 1974ko irailaren 7an Lehen Mailan debuta egin zuen CD Malagaren aurka, bere atean gol bat sartuz, 2 eta 0 galduz. Abenduaren 22an lortu zuen lehen gola, penaltiz, Bilboko taldearekin. 1976-77 denboraldian UEFA Kopan beste bi gol lortu zituen taldearekin. Bere golik nabarmenena San Siron lortu zuen: Madariagak 88. minutuan ezker hankarekin (eskuina izanda ere) penaltiz sartu zuen gola eta Athletic final-laurdenetara sailkatu zen. Bilboko taldeak 3-1 galdu zuen AC Milanen aurka, baina joaneko partidan 4 eta 1 irabazi zuenez, hurrengo fasera sailkatu zen.[1][2]

1977an Racingek fitxatu zuen, Athleticen 76 partida jokatu ondoren.[3] 1980an erretiratu zen, Club de Fútbol Palencian denboraldi bat eman ondoren.

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Real Madrid Castilla 1967-1968
Albacete Balompié 1968-1969
Xerez Club Deportivo 1969-1970
Barakaldo CF 1970-1971
Deportivo Alavés 1971-1972
Cádiz Club de Fútbol 1972-1973
Barakaldo CF 1973-1974
Athletic Club 1974-1977
Racing de Santander 1977-1979
Club de Fútbol Palencia 1979-1980

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Nueve penaltis consecutivos marcados entre Aduriz y Raúl» Gara (Baigorri Argitaletxea) 2017-03-14.
  2. (Gaztelaniaz) «Cuatro momentos estelares» El Correo 2011-02-05.
  3. Athletic Club