Van Buren ahizpak

Emakume aitzindariak motoziklistetan

Van Buren ahizpak (Augusta Van Buren (1884ko martxoaren 26a1959ko irailaren 30a) eta Adeline Van Buren (1889ko uztailaren 26a1949) estatubatuar moto bidaiariak izan ziren.[1] 8500 kilometro baino gehiago egin zituzten 60 egunetan errepide arriskutsuetatik Ameriketako Estatu Batuetako lurralde kontinentala zeharkatzeko, bakoitza bere motorrean, 1916ko irailaren 8an osatu zuten. Hori egitean, Estatu Batuak motozikletetan gurutzatu zituen bigarren eta hirugarren emakumeak bihurtu ziren, Effie Hotchkiss aurrekoaren urratsei jarraituz. Honek aurreko urtean Brooklynetik San Frantziskora ibilbide bat egin baitzuen Avis amarekin, bidaiari gisa.[2][3]

Van Buren ahizpak
Augusta Van Buren, 2016 Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza1884-03-26
Herrialdea AEB
Jarduerak
Van Buren ahizpak
Adeline Van Buren, 2016 Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza1889-07-26
Herrialdea AEB
Jarduerak
Adeline eta Augusta Van Buren ahipak, 2016

Bidaia

aldatu
 
Van Buren ahizpak

Ahizpak Martin Van Buren AEBko zortzigarren presidentearen alabak ziren.[4] 1916an, Augustak 32 urte zituen, eta Adelinek, 27 urte (Gussie eta Addie izenez ziren ezagunak). AEB Lehen Mundu Gerran sartzear zegoen, eta ahizpek frogatu nahi zuten emakumeek gizonek bezain ondo gida zezaketela, eta mezulari militar gisa balio zezaketela, gizonezkoak beste zeregin batzuetarako aske egoteko. Emakumeei botoa emateko eskubidea ukatzeko argudio nagusietako bat ezabatzea ere espero zuten. Bidaiarako, militar estiloko galtzekin eta zaldiz ibiltzeko larruzko prakak janzten zituzten, tabu bat une horretan. Leonard Wood-ek eta Theodore Roosevelt-ek zuzendutako "Prestaketa-mugimendua" (Preparedness Movement) kanpainan ere parte hartu zuten, Lehen Mundu Gerra hasi ondoren Estatu Batuetako armada indartzeko.[5][6]

1916ko uztailaren 4an, New Yorkeko Brooklyngo Sheepshead Bay autodromotik abiatu ziren, 1.000 cc-ko Indian Power Plus motozikletekin, gas argiekin. Indian-ak gama altuko motozikletak ziren une horretan, 275 $ balio zuten eta Firestone llanta "irristagaitzak" erabiltzen zituzten.[7]

 
Adeline eta Augusta Van Buren ahizpek, emakumeek herrialde osoan egin zuten lehen moto bidaian

Irailaren 8an iritsi ziren Los Angelesera, bide zailak, eurite gogorrak eta lokatza, Mendi Harritsuak bezalako hesi naturalak eta herriko polizia bezalako oztopo sozialak gainditu behar izan ondoren. Poliziak mindu egin ziren bidaiarako gizonezkoen arropa aukeratzeagatik. Bidaian zehar, hainbat aldiz atxilotu zituzten, ez gehiegizko abiaduragatik, gizonezkoentzako arropa eramateagatik baizik. Coloradon, Pico Pikes (Pikes Peak) 4.303 metroko gailurrera, edozein ibilgailu motordunen bidez iritsi ziren lehen emakumeak izan ziren. Geroago, Salt Lake Citytik 160 kilometro mendebaldera basamortuan galdu ziren, eta urre bilatzaile batek salbatu zituen, ura amaitu zitzaienean. Mexikoko Tijuanarako muga zeharkatuz osatu zuten bidaia.

«Zalantza orotatik haratago, Van Burens-ahizpek inoiz egindako bidaia nabarmenetako bat egin dute, batez ere, motoa ibilgailu unibertsala dela frogatu dutelako".» Paul Derkum, Indian Motorcycle Company

Bidaian arrakasta izan arren, ahizpek "mezulari militarra" izateko egindako eskaerak atzera bota zituzten. Garai hartako motoziklismoan espezializatutako aldizkarietan motozikletak goraipatu zituzten, baina ez ahizpak, eta bidaia "opor" gisa deskribatu zuten. Egunkari batek artikulu degradatzaile bat argitaratu zuen, bertan ahizpei leporatzen zien “Prestatze Mugimendu” nazionalaren gaia aitzakia bikain gisa erabiltzea etxekoandreen roletik ihes egiteko eta "emakumeen dohainak kaki eta larru koloreko uniforme dotoreetan erakusteko".

 
Kirol munduan ikusia

Geroko bizitza

aldatu

Adelinek hezitzaile gisa jarraitu zuen, eta New Yorkeko Unibertsitatean lortu zuen abokatu titulua. Augusta pilotu bihurtu zen, eta Amelia Earhart-en Ninety-Nines nazioarteko hegaldi-erakunde femeninoan sartu zen. Erakunde horrek paper garrantzitsua jokatu zuen emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan.

Memoriala

aldatu
  • 1988an, Motoziklisten Elkarte Amerikarreko (AMA) lau emakumek ospatu zuten bere lorpenak "Van Buren Transcon"-ekin, "Juvenile Diabetes Research Foundation"-erako dirua biltzeko ahalegina, Honda, Kawasaki, Suzuki eta Yamaharen laguntzarekin eta motoziklismoaren pertzepzio publikoa hobetzeko diseinatua.[8][9]
  • 2002an, AMAren Motozikleten Ospearen Aretoan sartu zituzten ahizpak, eta 2003an, Sturgis Motozikleten Museoan eta Ospearen Aretoan.
  • 2006an, Bob Van Buren, ahizpen iloba, eta Rhonda Van Buren emaztea, Gussie eta Addiek egindako ibilbidera itzuli ziren Harley-Davidson Low Rider batean New York hiritik San Frantziskora. Ahizpek armadan eragiteko zuten nahiaren arabera, bidaia "Intrepid Fallen Heroes Fund"-erako diru bilketa bat izan zen, eta "Intrepid Sea, Air & Space Museum en Manhattan"-etik abiatu zen. Funtsari egindako ekarpenek San Antonioko (Texas) Brooke Army Medical Centerren (BAMC) errehabilitazio-ospitale berri bat eraikitzen lagundu zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Las Hermanas Van Buren. 100 años de una gran proeza (1916-2016)» www.theclassictimes.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
  2. La hazaña de las hermanas Van Buren.... motorpasionmoto.
  3. Murphy, William. Grace and Grit: Motorcycle Dispatches from Early 20th Century Women Adventurers. Arbutus Press, 2012 ISBN 1933926333.
  4. Mullins, Sasha. The Chrome Cowgirl Guide to the Motorcycle Life. MotorBooks International, 24 Sep 2008.
  5. Calif, Ruth. The world on wheels: an illustrated history of the bicycle and its relatives. Cornwall Books, 1983.
  6. Alford, Steven E., and Suzanne Ferriss. Motorcycle. Reaktion Books, 3 Jan 2008.
  7. Northern Automotive Journal, Volumes 24-25. Mechanics' Mutual Benefit Association of North Dakota, Mechanics' Mutual Benefit Association of South Dakota, Bruce Publishing Company, 1916.
  8. "Women Riders Chosen." American Motorcyclist, June 1988.
  9. Savvy Woman, Volume 10, Issues 7-12. Family Media Inc., 1989.

Kanpo estekak

aldatu