Alan García Pérez
Alan García Pérez (Lima, 1949ko maiatzaren 23a - ibidem, 2019ko apirilaren 17a) peruar politikaria eta legegizona izan zen. Peruko presidentea izan zen 1985-1990 eta 2006-2011 bitartean.
Alan García Pérez | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() (2010) | |||||
2006ko uztailaren 28a - 2011ko uztailaren 28a ← Alejandro Toledo - Ollanta Humala →
1985eko uztailaren 28a - 1990eko uztailaren 28a ← Fernando Belaúnde Terry - Alberto Fujimori → | |||||
Bizitza | |||||
Izen osoa | Alan Gabriel Ludwig García Pérez | ||||
Jaiotza | Lima, 1949ko maiatzaren 23a | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Bizilekua | Lima | ||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||
Heriotza | Lima, 2019ko apirilaren 17a (69 urte) | ||||
Heriotza modua | suizidioa: tiroa buruana | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) |
Carla Buscaglia Castellano (en) ![]() Pilar Nores de García (en) ![]() | ||||
Seme-alabak |
ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa |
Madrilgo Complutense Unibertsitatea Pontifical Catholic University of Peru (en) ![]() National University of San Marcos (en) ![]() University of Paris 1 Pantheon-Sorbonne (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta idazlea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa |
American Popular Revolutionary Alliance (en) ![]() | ||||
![]() |
BizitzaAldatu
Limako San Marcos Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Madrilgo Unibertsitate Complutensean doktoregoa lortu. Sorbonan eta Parisko Latinoamerikako Goi Ikasketen Institutuan osatu zituen ikasketak. 1978. urtean, Perura itzuli zen, Herritarren Batasun Iraultzaile Amerikarraren (APRA) sortzaile Víctor Raúl Haya de la Torrek hala eskatuta, eta politika-lanetan murgildu zen buru-belarri. Diputatu aukeratu zuten 1980an, eta batzar konstituziogileko kidea izan zen. 1982. urtean APRA alderdiko idazkari orokor izendatu zuten, eta 1984an lehendakaritzarako hauteskundeetarako hautagai izendatu. 1985eko hauteskundeak irabazi eta lehendakari-kargua eskuratu zuen (1985-1990).
Bere agintaldian, Latinoamerikaren batasunaren alde lan egin zuen, eta hasieran Nazioarteko Diru Funtsaren asmoei aurre egiten ahalegindu zen. Dena dela, agintaldiak aurrera egin ahala, haserrea nagusitzen joan zen hainbat sektoretan, nazionalizazio-politika bideratu zuelako; militarrek indar gehiago nahi zuten, Peruko Alderdi Komunistaren gerrilla-taldeari aurre egiteko neurri gogorragoak eskatzen zituzten eta, azkenik, APRA alderdiko agintaritzatik aldendu zuten, alderdiko krisi baten ondorioz. Presio asko jaso zituen, eta azkenik, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren laguntza eskatu behar izan zuen. 1990ean Alberto Fujimorik hartu zuen Peruko lehendakari kargua, eta 1992an estatu-kolpea egin zuenez gero, Kolonbian eta Frantzian bizi izan zen Alan García.
Fujimoriren erregimena eroritakoan, García Perura itzuli zen eta 2001. urteko hauteskundeetara aurkeztu bazen ere, Alejandro Toledok irabazi zituen. García oposizioko burua izan zen (2001-2006). 2006ko hauteskundeak, ordea, irabazi zituen eta lehendakari-kargua eskuratu zuen (2006-2011).
Bere burua hil zuen 2019ko apirilaren 17an
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan García Pérez |