Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua

Frantziako Pirinio Atlantikoetako departamendua kudeatzeaz arduratzen den erakunde politikoa

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua —lehen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia edo Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Jenerala deitua— Pirinio Atlantikoetako departamendua kudeatzeaz arduratzen den erakunde politikoa da. Pauen du egoitza.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua
Conseil départemental des Pyrénées-Atlantiques
LogoCg64.pdf
Mota
Mota Departamendu Kontseilua
Zuzendaritza
Lehendakaria Jean-Jacques Lasserre (MoDem)
2015. urtetik
Osaketa
Kideak 54
PirinioAtlantikoak Kontseilua 2015.svg

Alderdi politikoak
Gobernua (32):      MoDem: 12      UDI: 9      UMP: 6      DVD: 5 Oposizioa (22):      PS: 15      DVG: 5      Abertzaleak: 2
Hauteskundeak
Azken hauteskundeak 2015eko martxoak 22 eta 29
Batzarlekua
Paue,Biarno
Webgunea
http://www.le64.fr/


Departamenduko kantonamendu bakoitzak hautatzen du bere kontseilaria.

Kontseilarien biltzarrak edo Kontseiluak hautatzen ditu bai lehendakaria eta bai arlo bakoitzeko arduraduna, kontseilarien artea hautatuak betiere.

Gaur egun 52 kontseilari dira, 52 kantonamenduren ordezkari. 21 kontseilari hautatuak dira Ipar Euskal Herriko kantonamenduetan, eta 31 Bearnoko kantonamenduetan.

Askotan kontseilu honi Nafarroako Parlamentua ere deitzen zaio.[1][2]

Kontseiluko lehendakariak (1945etik aurrera)Aldatu

KontseilariakAldatu

Alderdia Siglak Kontseilariak
"Forces 64" Taldea (22 eserleku) Gobernuan
Mugimendu Demokrata MoDem 12
Demokrata eta Independenteen Batasuna UDI 9
Divers droite DVD 1
"Droite républicaine pour le 64" Taldea (9 eserleku) Gobernuan
Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna UMP 6
Divers droite DVD 3
Ezkerreko Kontseilarien Taldea (20 eserleku) Oposizioan
Frantziako Alderdi Sozialista PS 15
Divers gauche DVG 5
Independenteak (3 eserleku)
Euskal abertzaleak REG 2
Divers droite DVD 1
Kontseiluko lehendakaria
Jean-Jacques Lasserre (Modem)

SailakAldatu

  • Kontseiluko Lehendakaritza
  • Lehenengo Lehendakariordetza: Finantzak, Aurrekontuak eta Ondasuna
    • Giza Baliabideak eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza
    • Hitzarmen Politiketako Zuzendaritza
    • Lurraldeetako Hitzarmenen Zuzendaritza
    • Aurrekontuen Zuzendaritza
  • Bigarren Lehendakariordetza: Integrazioa, Udal Politikak eta Elkarbizitza
    • Umeak eta Familien Zuzendaritza
    • Ezgaituen Zuzendaritza
    • Adin Nagusikoen Zuzendaritza
    • Etxebizitza Zuzendaritza
  • Hirugarren Lehendakariordetza: Hezkuntza
    • Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
    • Kultura eta Ondare Zuzendaritza
    • Euskararen Zuzendaritza
    • Bearnera, Gaskoia eta Okzitanieraren Zuzendaritza
  • Laugarren Lehendakariordetza: Nekazaritza, Arrantza, Basoak eta Mendiko Ekonomia
    • Merkataritza, Industria, Artisautza eta Enpresa Txikien Zuzendaritza
    • Turismo Zuzendaritza
    • Ingurugiro, Garapen Iraunkor eta Kosta Zuzendaritza
    • Mugikortasun, Garraio eta Azpiegitura Zuzendaritza

ErreferentziakAldatu

  1. Parlement de Navarre - Conseil Général des Pyrénées Altantique. viafrance.com . Noiz kontsultatua: 2011-3-26.
  2. Président du Parlement de Navarre. bayrou.fr . Noiz kontsultatua: 2011-3-26.

Kanpo estekakAldatu