Mariano Fortuny Madrazo

moda diseinatzailea

Mariano Fortuny Madrazo (Granada, 1871ko maiatzaren 11Venezia, 1949ko maiatzaren 3a) espainiar margolari, asmatzaile, grabadore, argazkilari, moda eta oihal diseinatzailea, enpresaria eta eszenografoa izan zen.

Mariano Fortuny Madrazo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMariano Fortuny y Madrazo
JaiotzaGranada1871ko maiatzaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaVenezia1949ko maiatzaren 3a (77 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Familia
AitaMarià Fortuny
AmaCecilia de Madrazo
Ezkontidea(k)Henriette Negrin
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ingeniaria, eskultorea, argazkilaria, asmatzailea, jostuna, eszenografoa eta diseinatzailea
Lantokia(k)Paris eta Venezia
Lan nabarmenak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

fortuny.com eta fortuny.fr
Find a Grave: 188400041 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Granadan jaio zen 1871n, artisten familian: gurasoak Marià Fortuny Marsal pintorea eta Cecilia de Madrazo zituen (Federico Madrazo (1815-1894) erretratu pintore ezaguna eta 1861tik Padro Museoaren zuzendaria zuen aitona, Federico de Madrazo zuen aita eta Raimundo de Madrazo neba).

 
Condé Nast andrea Fortunyren koktel soineko famatuetako batekin, Antzinateko Grezian inspiratua zegoena
 
Fortuny jauregia Venezian
 
Mauka laburreko brusa, kotoizko muselina zurian egina, landareekin eta irudi geometrikoekin dekoratua

Hiru urte zituela aita hil zitzaion Mariano Fortuny Madrazori eta ama-semeak, Raimundo anaiarekin, Parisera bizitzera joatea erabaki zuten. Parisen, berehala nabaritu zen Fortuny Madrazoren talentu artistikoa eta Jean-Joseph Benjamin-Constantekin pintatzen hasi zen.

Bere koadroak Londresen erakutsi zituen lehen aldiz 1894 eta 1897an eta ondoren Parisen 1899an; Milanen a1900ean eta Bartzelonan 1922an.

Bere talentuak arlo desberdinetan lan egitera eta ikertzera eraman zuen: esan bezala, pintura, argazkigintza, eskultura, arkitektura, eszenografia eta iluminazioa, etab.

Marrazkia eta kimika ikasi zituen Frantzian eta Alemanian ere eta Europa guztitik bidaiatu zen, bere artista senak eramanda, miresten zituen artisten bila (esate baterako Richard Wagner konpositore alemana).

1888an Veneziara joan ziren bizitzera, Martinego jauregira, eta han bere familiak gordetako oihal bilduman interesa garatu zuen.

1902an Henriette Negrinekin bizitzen hasi zen eta 1906 aldera tailerra ireki zuten Palazzo Pesaro degli Orfei jauregian. Teknika berezi eta izkutuen bidez oihal eta arropa originalak sortu zituzten.

1949an hil zen Veneziako bere jauregian eta Erroman hilobiratu zuten Udako hilerrian.

Lana aldatu

Bere lanek Modernismoaren estiloa eta bere izaera eklektikoa islatzen zuten.

1909 eta 1910ean Mariano Fortuny Madrazok bi patente erregistratu zituen Parisen, nahiz bat bere emaztearen asmakizuna zela onartu zuen eta patentatzeko presarengatik jarri zuen bere izenean.[1]

1911n Mariano Fortuny Elkartea sortu zuen, oihalak saltzeko, eta 1919an Fortuny Elkarte Anonimoa Giudecca irlan, mekanikoki inprimatzeko paper pintatuak, argazkiak eta oihalak.

Milango Scalan jantziak eta eszenografia lanak egiten parte hartu zuen, hainbat operatan: Wagnerren “Tristan eta Isolda” eta “Valkiria”, Fallaren “La vida breve”, etab.

Moda sorkuntzak dira batez ere ezagun eta garrantzitsuak, Antzinateko Grezian inspiratuak. Nabarmenena “Delphos” jantzia da, oihal arinezko tunika bat zena. Soineko hori egiteko, pihala eskuz plisatzen zen eta erdi-mekanikoa zen makina bat ere bai, polea eta errodiloekin egina, ondulazioak lortzeko. Oihalen diseinuan eta tintatzean eta estanpatuan ere aritu zen lanean (Antzinatekoen antzekoak egiteko), Henriette Negrin bere emaztearekin batera. Esate baterako, aluminio hautsarekin oihalei ematen zien zilar efektu metalizatua. Transparentziak eta kolore berezi eta bakunak lortzen zituen, oihalak hainbat tinte berezitan sartuta, geruzaz geruza.

Bere lan banguardista eta apurtzaileak Madrilgo Trajearen museoan ikus daitezke (Fortuny gelan) eta baita bere Veneziako jauregiko museoan, besteak beste.

Pintura aldatu

  • gai nabarmenak honakoak izan zituen: Veneziako eta Wagnerren gaiak, emakume erretratuak.

Argiztapena aldatu

  • Inventó y patentó una iluminación escénica por luz indirecta, "Fortuny sistema" izeneko ezuzenki egindako argiztatze eszenikoa asmatu eta patentatu zuen eta gero eszenategi askotan erabili zen "Fortuny kupula".
  • Fortuny lanpara metalikoa, barrualdeetarako eta zetazko lanparak.

Moda aldatu

  • Knossos zetazko beloa, forma laukizuzena duena eta diseinu geometriko asimetrikoak.
  • Jantzien artean “Delphos” soinekoa pallas klasikoetan inspiratua.
  • Makina bidez plisatuak zetan eta tertziopeloan egiteko makina sortu zuen.
  • Tinte ugari garatu zituen.

Argazkigintza aldatu

  • Argazki paper berri bat asmatu zuen.[2]
  • Venezia hiriaz eta modaz argazki negatibo ugari utzi zituen.

Ondarea aldatu

Alargunak beren jauregia eta ondarearen zati baten emanaldia egin zion Veneziako hiriari (espainiar estatuak ez zuela nahi esan ondoren), gaur egungo Fortuny Museoa dena. Era berean hainbat museotara ere emanaldiak egin zituen haren alargun gisa: Prado Museora, Kataluniako ArtenMuseo Nazionalera, Reusko museora eta Madrilgo Kalkografia Museo Nazionalera.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Bañares, Silvia. (2017). «A short biographical note on Henriette Nigrin, creator of Delphos» Data Téxtil (Museus Tèxtils i de Moda a Catalunya) 36: 73-84..
  2. Byatt, A. S. (2016). Peacock & Vine: Fortuny and Morris in Life and at Work. Random House, 60 or. ISBN 9781784740801..

Bibliografia aldatu

  • Byatt, A. S. (2016) Peacock & Vine: Fortuny and Morris in Life and at Work, Random House. 9781784740801
  • Nicolás Martínez, María del Mar, Mariano Fortuny y Madrazo. Entre la modernidad y la tradición, Madrid, Fundación Universitaria Española, 2000.
  • Osma, Guillermo de (2012): Mariano Fortuny, arte, ciencia y diseño, Madril: Ollero y Ramos.
  • Martínez de la Pera Celada, Eloy et al. (2010): Inspiraciones. Mariano Fortuny y Madrazo, Madril: Ministerio de Cultura.

Kanpo estekak aldatu