Franziska Becker

Alemaniar komikilaria


Franziska Becker Mannheim hirian, 1949ko uztailaren 10ean jaiotako alemaniar komikigilea da, umore eta satira generoak jorratzen dituena. Ilustratzaile, margolari eta idazlea ere bada.

Franziska Becker

Bizitza
JaiotzaMannheim1949ko uztailaren 10a (74 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, margolaria, ilustratzailea eta idazlea
Lantokia(k)Kolonia
walkyrax.de
IMDB: nm4576783 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Aita medikua eta ama etxeko andre zirela, txikitatik pintura gogoko zuen. Besteak beste, Wilhelm Busch poeta eta karikaturista alemaniarra, Carl Barks komikigile amerikarra, Walter Trier britaniarra, Olaf Gulbransson, Jeanne Mammen alemaniar margolaria edo George Grosz margolari eta karikaturistaren lanak gogoko zituen. Osasun teknikari gisa ikasketak egin zituen baina 1972tik 1976ra bitartean Karlsruheko Arte Akademian ikasketak egin zituen, besteak beste, Markus Lüpertzekin.

1977 urtean EMMA bihilabetekari feministaren sorreran lan egin zuen. Bertan argitaratutako tira komikoek ezaguna bilakatu zuten. Ondoren, tirada handiago zuten Titanic, Stern edo Kölner Stadt-Anzeiger agerkarietan hasi zen argitaratzen bere lanak. Bere lanarik ezagunena da Feminax y Walkyrax, Asterix eta Obelixen parodia.[1].

Ordurako engaiatua zegoen mugimendu feministarekin non Alice Schwarzer ezagutzen zuen, EMMA aldizkariko erredaktore burua. 1985ean Kolonian bizitzera eta lan egitera joan zen. Egun Kolonia eta Filadelfiaren artean bizi da.

Lanak aldatu

Komikiez gain, marrazki bizidunak, liburuen ilustrazioak eta margolanak egin ditu, orokorrean umorezko begirada satirikoaz eginak.

  • Hallo, Moppi!‏‎: Postkartenbuch‏ ‎

‎* Männer‏ ‎

  • Hin und her‏
  • Rheinsagen‏
  • Führungshandbuch für Ärztinnen‏ : Gesunde Führung in der Medizin‏ ‎
  • Männer und andere Katastrophen‏ ‎
  • New York, New York‏ ‎: e. Reisetagebuch‏
  • Feminax & Walkürax‏ ‎
  • Ich will ein Baby‏ : Kinderwunsch und Fruchtbarkeit
  • Zu kurz! ... dafür aber als Erster fertig!‏ ‎

‎* Weiber‏

  • Coole Zeiten‏ : Cartoons‏ ‎
  • Tierisch‏
  • Dieœ 68er in Cartoons‏ ‎
  • Dieœ Achtundsechziger‏ ‏
  • Power!‏ ‎
  • Letzte Warnung

Sariak aldatu

  • 1986 : "Wilhelm Busch" saria alemanierazko komikigilerik onenari
  • 2012 : "Göttinger Elch" saria bere obra osoari aitortza
  • 2013 : "Wilhelm Busch" umorezko saria jaso duen lehenbiziko andrea izan zen

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Horren azala ikusgai dago Komikien datu-basean datu-basean; kontsulta data 2019-06-30