Javier Busto
Javier Busto Sagrado (Hondarribia, Gipuzkoa, 1949ko azaroaren 13a) musika konpositore euskalduna da.
Javier Busto | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1949ko azaroaren 13a (73 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta abesbatza-zuzendaria |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Hamalau urterekin Troubles rock taldean jo zuen lehenego aldiz. Coral Vallisoletana-n eman zituen lehenengo pausoak abesbatzen munduan. Salamancan, ikasle garaian, Ederki Abesbatza (1971-1976) sortu zuen euskal ikaslekin. Valladolideko Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatu zen. Halaber, Erwin List maisuarekin abesbatzen zuzendaritza ikasi zuen.
Ondoren, Eskifaia (1978-), Xatz eta Eskifaia-San Ignazio zuzendu ditu. Kanta Cantemus koruaren sortzaile zuzendaria (1995) ere bada. Bere obrak Euskal Herrian, Alemanian, AEBetan, Erresuma Batuan eta Suedian argitaratu dira.
ErreferentziakAldatu
- Auñamendi entziklopedia, [1]
- Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Madrid: Sociedad General de Autores y Editores, 2002. 2 bol., 812 or.